Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Enpresentzat euskararen ziurtagiri ofiziala abian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Enpresetan euskararen erabilera ebaluatzeko eta zertifikatzeko ziurtagiria abian da. Kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotzen dituen lehen ziurtagiri ofizial eta publikoaren Kudeaketa Batzorde Nagusia osatu dute. Kudeaketa Batzorde Nagusia erakunde publikoek ezezik CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresari-elkarteek ere osatzen dute. > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundea (Euskalit) buru direla, enpresetan kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotzen dituen lehen ziurtagiri ofizial eta publikoa kudeatuko duen Batzorde Nagusia aurkeztu dute gaur Bilbon. Proiektu hau bideratu, babestu eta zuzenduko duen Kudeaketa Batzordea (erakunde publikoek eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresari-elkarteek osatua) eratu da, beraz. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta EUSKALIT erakundeak hitzarmena sinatu zuten 2006ko urrian enpresetako hizkuntza-normalizaziorako prozesuen ebaluazio-eskema eta zertifikazio-eredua zehazteko. Hitzarmenean jasotakoa betetzeko, urritik hona, EUSKALIT eta HPS elkarlanean aritu dira enpresetan hizkuntza-kudeaketaren ebaluaziorako eta zertifikaziorako kalitate-ziurtagiriaren proiektua hezurmamitzen, gaur egun indarrean dauden bikaintasun, kalitate eta berrikuntza parametroetan oinarrituta. Batzorde honen lehen zereginetako bat izango da urtean zehar sei esperientzia pilotu abiaraztea tamaina eta jardun ezberdineko enpresetan, ebaluazio sistema hobetze aldera. > > Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Bilbon 2007-02-21ean egin prentsaurrekoan adierazi duenez, enpresetan euskararen erabilera zertifikatzeko ziurtagiri berri honengatik enpresek "ez dute dirurik ordaindu beharko", kostua "HPSk hartzen baitu bere gain". Izan ere, ez da ordaindutako ziurtagiri bat, "irabazi behar dena baizik", zehaztu du sailburuordeak, honako mahaikideak ondoan izan dituelarik: Mikel Ugalde, Euskalit-eko zuzendaria, Federico de Verástegui, Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Gotzon Lobera jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Xabier Huitzi jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Tomas Ordeñana jauna, Larrabetzuko alkatea, EUDELen izenean, Vitoriano Susperregi jauna, CONFEBASKeko lehendakariordea, eta baita ere Jon Etxabe, ADEGIren izenean, Fran Azpiazu, CEBEK-enean, eta Jose Manuel Lazkano, SEA ordezkatuz. > Baztarrikaren arabera, "ez dira atzokoak" arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera "areagotzeko ahaleginak". Bere ustez, "garaia iritsi da" esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko egiten ari diren saioak eta plangintzak "ebaluatzeko eta errekonozitzeko", era bateratu eta sistematizatuan. Gaineratu du "konpromiso horixe" hartu zutela enpresari-elkarteekin eta EAEko sindikatu nagusienekin sinatutako hitzarmenetan, eta orain, HPSk eta Euskalitek diseinatutako proiektuaren eskema eta ebaluazio- eta zertifikazio-eredua "balidatzeko eta probatzeko garaia heldu" zaiela. > > Sailburuordeak esan du enpresek honetan "dena" dutela irabazteko, "eleaniztasuna baita gizartearen eta enpresaren oraina eta geroa". "Enpresek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzte, eta abantaila lehiakor bat irabaziko dute euskarari heltzen diotenek, beren zerbitzuari balio erantsia emanez eta etengabe berritzeko dinamismoa erakutsiz", azaldu du Baztarrikark, zeinaren ustez zenbat eta leku gehiago egin euskarari, zenbat eta hobeto eman arnasa hizkuntzen arteko elkarbizitzari, "orduan eta berrikuntza, modernitate eta dinamismo handiagoa erakutsiko" duten enpresek. > > Bere irudiz, euskararentzat berarentzat ere "berri ona" da kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotuko dituen ziurtagiria izatea; izan ere, eskolan euskaldundu eta euskaraz ikasketak jaso dituen gazteari euskarari "bere tokia ematen dion lan-mundura eraman behar dugulako". > Bestalde, esan du gizarteko hainbat esparrutan euskara erabiltzearen alde "egiten ari garen ahaleginarekin uztartu behar eta nahi" dutela lan-mundua; "ezin dugu euskara eskolaren teilatupean bakarrik utzi. Hori da gure erantzukizuna eta ekimen hau ere beste urrats bat da bide horretan". > > > **Kudeaketa Batzordearen osaera** > > > Kudeaketa Batzordea herri-administrazioetako ordezkariek eta enpresaburuen elkarteetako ordezkariek osatzen dute, Euskaliten eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren lehendakaritzapean. Herri-administrazioen izenean, hiru foru-aldundiak eta EUDEL dira Jaurlaritzarekin batera. Eta, esan bezala, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresaburuen elkarteak daude. > > Kudeaketa Batzordean, beraz, ordezkatuta daude herri-administrazioetako hiru mailak: Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak eta EUDEL, udalen izenean. "Izan ere, esan du sailburuordeak, "ziurtagiriaren proiektua kolidergoan ari baikara garatzen, guztiok bat eginik, LanHitzen kasuan bezalaxe". > > Bestalde, ekinbide honetan enpresari-erakunde guztietako ordezkariak bidelagun dituztela esan du Baztarrikak; joan den urtean elkarrekin izenpetutako hitzarmenean jasotakoari jarraiki. Eurak dira, euren enpresetan gestio eta kalitate eredu berritzaileak ezartzeko lanetan ari direnak, eurak dira etengabeko hobekuntzaren aldeko apustu sendoa egin dutenak eta euren beharra dugu, ezbairik gabe, enpresetan hizkuntza-kudeaketaren ebaluazio eta zertifikazio eredua balidatzeko eta ezartzeko. > > > Kudeaketa Batzordearen egiteko nagusiak honakoak izango dira: > > - 1. Enpresetan, eta esparru sozioekonomikoan orohar, euskararen erabilera areagotzeko hizkuntza-kudeaketaren ebaluazio eta zertifikazio eredua ontzat ematea eta frogatzea. > > - 2. Ebaluaziorako eta zertifikaziorako finkatutako prozesuen eta jarraibideen egokitasuna eta zuzentasuna bermatzea. > > - 3. Horri guztiari loturiko zabalkunde, sentsibilizazio eta sustapen ekintzak eta komunikazio-ildoak ontzat ematea. > > - 4. Prestakuntza-egitarauen definizioa eta ekintzak nahiz ebaluaketa bideratzeko bestelako baliabideak eta laguntzak balidatzea. > > Hortaz, 2007an zehar, Kudeaketa Batzordeak balidatu eta probatu egingo du Euskalit-ek eta HPSk diseinatutako prozesua eta aitortza-modua. Hau da, Kudeaketa Batzordeak balidatuko du besteak beste: zein eratako erakunderi dagoen zuzenduta zertifikazioa; nola osatuko den ebaluatzaile taldea eta nola kudeatuko den hori; ebaluatzaileentzako nahiz ziurtagiria izan nahi duten enpresentzako formazio-sistema; ebaluazio eta zertifikazioaren gestio-prozesua urratsez urrats; ebaluatuko diren edukiak eta elementuak nahiz zertifikazio-mailak. > > Lan horretan laguntzeko, Kudeaketa Batzordeak Aholku Batzordea eratuko du. > > Administrazioen eta enpresari-erakundeen babesaz, ebaluazio eta zertifikazio sistema publiko eta ofizial honek: > > - Hizkuntza-kudeaketako prozesuak abian dituzten enpresei egindako lanaren aitortza eta berme instituzionala eskainiko die. > > - Enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko dinamika sortuko du, etengabeko hobekuntza bultzatuz. > > - Kalitatearekin eta kudeaketa-bikaintasunarekin lotuko du euskara, sistema landu, objetibo, xehe eta zehatzaz baliatuta. <b><i> > > > LanHitz</i> programa</b> > > > Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzea da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat legealdi honetako lehentasun nagusienetarikoa. Hori dela eta, Baztarrikak gogora ekarri du hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan sailekin batera, "joan den 2006ko irailean martxan jarritako":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381 <i>LanHitz</i> programa-markoa, alor sozio-ekonomikoan euskararen "presentzia eta erabilera areagotzeko". > > Bere esanetan, ekimen integral horretan kokatu beharra dago arlo sozio-ekonomikorako euskararen erabilera "ebaluatzeko eta errekonozitzeko sistema". Izan ere, LanHitz programak lau zutoin baititu oinarri: > > - Lehendabizikoa, adostasuna, konpromisoa eta elkarlana lan munduko agente naturalen artean: horretara datoz enpresari-elkarteekin (CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA) eta EAEko sindikatu nagusiekin (ELA, CCOO, LAB eta UGT), sinatutako hitzarmenak. > > - Bigarrena, euskara plana martxan jarri nahi duten enpresa guztiei aholkularitza eta tresnak eskaintzea. > > - Hirugarrena, laguntza ekonomikoak ere eskaintzea euskara plana garatu nahi duten enpresei; aurten 2.300.000 euro jarri ditugu helburu horretarako, iaz baino % 26 gehiago. > > - Eta laugarren zutoina da, kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotuko dituen ziurtagiri publikoa, enpresetako hizkuntza-kudeaketa eta euskararen erabilera ebaluatzeko eta aitortzeko ziurtigiri ofiziala, enpresa munduan ohikoak diren bikaintasun, kalitate eta berrikuntza parametroen araberako ziurtagiri ofiziala, hain zuzen. > > > **Eskertza EUSKALIT-i** > > > EUSKALIT 1992. urtean Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz sortutako erakundea da, eta bere xedea Euskadiko esparru guztietan kudeaketaren hobekuntza eta berriztapenaren alde egitea dela. Horren harira, sailburuordeak nabarmendu du, bidelagun "ezin hobea" izan duela Eusko Jaurlaritzak EUSKALIT; izan ere, kalitatearen kudeaketa-sistemetan bere ezagupena eta eskarmentua "ezinbestekoak izan zaizkigu" enpresetako euskararen erabilera egun organizazio pribatuetan indarrean diren kalitate-parametroen arabera modu sistematizatuan aitortzeko eta ebaluatzeko, mamia eta prozedura "finkatu, bultzatu eta garatzeko". > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskararen erabileraren kalitate-ziurtagiria sortuko da esparru sozio-laboralerako":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159790697 > > - "Euskara kalitatearen eta berrikuntzaren ardatzetik":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1159785429 > > - "Euskara beharrean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381 > > - "Kontzertazioa eta elkarlana, LanHitz programaren abiapuntu":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1159342996 > > - "Erantzukizun bateratua euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158855993 > > - "Euskara beharrean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381 > > - "Eleaniztuna da enpresen oraina eta geroa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158765072 > > - "Euskararentzat orpoz orpo lanean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158855340 > > - "Enpresaburuek euskara enpresetan txertatuko dute":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157548168 > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1172066191/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com