Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ordizian ere Lanean euskaraz

Ordiziako Euskara Zerbitzua / Enpresa / 2007-02-05 / 07:00


Hamasei enpresa eta 230 langile tartean. Horiexek dira Ordiziako Udalak bertako enpresetan euskara sustatzeko bultzatzen duen Lanean programaren barruan dagoeneko lanean ari direnak. 2007. honetan beste zazpi enpresari luzatuko zaie ekimenean parte hartzeko gonbidapena.



Lanean programari 2005ean eman zitzaion hasiera, lan-munduan euskara sustatzeko. Ordiziako udalak bultzatzen duen ekimena da eta Elhuyar Aholkularitza enpresa arduratzen da aholkularitza teknikoaz.

Zenbakiak eta asmoak

2005ean bederatzi enpresa sartu ziren programan, 116 langile guztira.

2006an zazpi enpresa sartu ziren, 114 langile guztira.

Hauek dira aipatutako enpresa horiek:






2005eko enpresakLangile kop.2006ko enpresakLangile kop.
Izar aluminio arotzeria7Goietxe13
Goiagi okindegia7Ikena30
Goierri Aukera8Arbela3
Garin7Construcc. Sebastian Ramos12
Unanue gozotegia20Tejas Garmendia14
Peugeot kontzesionarioa4Muebles Ordizia22
Aralar Grafikak3Armendariz Ehorztetxea18
Anesdur25

PAGOSA35

(Oharra:plangintza honetan ez da ORKLI sartu, 2002. urteaz geroztik bere euskara plana garatzen ari delako).

2007an beste zazpi enpresari luzatuko zaie planean sartzeko gonbidapena. Bisitak egiten hasiko gara laster. Prozesu hori amaitutakoan jakinaraziko dizkizuegu zazpi enpresa horien datuak.

Ezaugarriak eta urratsak

Jarraian, proiektuarekin lotutako hainbat aipamen luzatuko dizkizuegu:

Bi adibide

Ondorengo bi koadroetan, Lanean programa garatzen ari diren bi enpresen adibideak ikus ditzakegu: enpresen ezaugarriak, euskara-plana garatzen hasi aurretik hizkuntza erabileraren aldetik zeukaten egoera, zehaztutako helburu nagusia eta hori lortzeko ezarritako urratsak.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Programaren berri ematen duen liburuxka

Lanean programaren berri eta hizkuntza normalizazioarekin lotutako kontuak jasotzen dituen liburuxka bat ere argitaratzen dugu. Liburuxka hori enpresa guztietako langileei banatzen diegu, planean sartuta egon ala ez. Gainera, DIN-A3ko ale bana bidaltzen dugu enpresetara, beraien oholtzetan jar ditzaten. Herriko hainbat erakundetan ere jartzen ditugu, herritarrek ikus ditzaten.

Enpresa batek bestearen berri jakitea da liburuxkaren bidez lortu nahi dena, langileak jakinaren gainean egotea eta motibazioa eta autoestimua handiagotzea. Bide batez, bezero posible horiek ere jakinaren gainean jarri eta beraiek era beren aletxoa egitea, euskaraz eska dezaten, eta abar.

Lanean programaren liburuxkaren bigarren alea HEMEN ikus dezakezue.


(ORDIZIAKO EUSKARA ZERBITZUA)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1170343589