Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Ordizian ere Lanean euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hamasei enpresa eta 230 langile tartean. Horiexek dira Ordiziako Udalak bertako enpresetan euskara sustatzeko bultzatzen duen *Lanean* programaren barruan dagoeneko lanean ari direnak. 2007. honetan beste zazpi enpresari luzatuko zaie ekimenean parte hartzeko gonbidapena. > *Lanean* programari 2005ean eman zitzaion hasiera, lan-munduan euskara sustatzeko. Ordiziako udalak bultzatzen duen ekimena da eta Elhuyar Aholkularitza enpresa arduratzen da aholkularitza teknikoaz. > > > **Zenbakiak eta asmoak** > > > 2005ean bederatzi enpresa sartu ziren programan, 116 langile guztira. > > 2006an zazpi enpresa sartu ziren, 114 langile guztira. > > Hauek dira aipatutako enpresa horiek: > >

2005eko enpresak

Langile kop.

2006ko enpresak

Langile kop.

Izar aluminio arotzeria

7

Goietxe

13

Goiagi okindegia

7

Ikena

30

Goierri Aukera

8

Arbela

3

Garin

7

Construcc. Sebastian Ramos

12

Unanue gozotegia

20

Tejas Garmendia

14

Peugeot kontzesionarioa

4

Muebles Ordizia

22

Aralar Grafikak

3

Armendariz Ehorztetxea

18

Anesdur

25

PAGOSA

35

(Oharra:plangintza honetan ez da ORKLI sartu, 2002. urteaz geroztik bere euskara plana garatzen ari delako).

> > > 2007an beste zazpi enpresari luzatuko zaie planean sartzeko gonbidapena. Bisitak egiten hasiko gara laster. Prozesu hori amaitutakoan jakinaraziko dizkizuegu zazpi enpresa horien datuak. > > > **Ezaugarriak eta urratsak** > > > Jarraian, proiektuarekin lotutako hainbat aipamen luzatuko dizkizuegu: > > - Enpresek haien borondatez hartzen dute parte. Udalak aholkularitzaren kostu osoa laguntzen du diruz. > > - Planak enpresa bakoitzaren ezaugarri eta erritmoetara egokitzen dira. Ez zaie aurre baldintzarik jartzen, baina hartzen dituzten konpromisoak betetzeko ahalegin zintzoa egin behar dute. > > - Hasierako urratsak errazenak eta eraginkorrenak izaten dira. Normalean, irudi korporatiboaren aldaketekin hasten gara: fakturak, inprimakiak, gutun-azalak, bisita-txartelak, zorroak eta abar itzuli eta ele bietan edo euskaraz jartzen dira. Ondoren, errotuluak, ibilgailuen errotulazioa eta abarri heltzen zaie; horrela, hizkuntza paisaiako elementu guztiak aldatzea lortzeko. > > Inprentara eraman behar diren elementuak amaitu ahala aldatzen dira. Esate baterako, enpresa batek albaranak aldatzeko erabakia hartu du, baina orain artekoak amaitu ondoren egingo du aldaketa. Horrek batzuetan zaildu egiten du emaitzak epe motzean ikustea. > > - Hizkuntzaren erabilerarekin (ahozkoa eta idatzizkoa) lotutako aldaketak zailagoak dira, tokian tokiko langileen hizkuntza-gaitasunaren eta denbora edo gogoaren mendekoak izaten baitira. Une honetan hiru enpresatako hiru langile ari dira euskara klaseak hartzen. > > - Aipatu beharra dago enpresa txikietan atzerriko gero eta langile gehiago ari direla lanean. Gai horrek arreta berezia merezi du, lantoki askotan ezinezkoa zaielako hizkuntza-irizpideak kontuan hartzea. > > - Orokorrean nahiko enpresa txikiak dira, bai baliabide aldetik baita denbora aldetik ere oso mugatuak daudenak. Plan honetan elkartzearen ondorioz, bakarrik lortu ahal izango ez zituzten hainbat abantaila lortu dituzte: euskara-plana beraren finantziazioa, trebakuntzaren finantziazioan laguntza, komunikazio aldetik... > > > **Bi adibide** > > > Ondorengo bi koadroetan, *Lanean* programa garatzen ari diren bi enpresen adibideak ikus ditzakegu: enpresen ezaugarriak, euskara-plana garatzen hasi aurretik hizkuntza erabileraren aldetik zeukaten egoera, zehaztutako helburu nagusia eta hori lortzeko ezarritako urratsak. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > **Programaren berri ematen duen liburuxka** > > > *Lanean* programaren berri eta hizkuntza normalizazioarekin lotutako kontuak jasotzen dituen liburuxka bat ere argitaratzen dugu. Liburuxka hori enpresa guztietako langileei banatzen diegu, planean sartuta egon ala ez. Gainera, DIN-A3ko ale bana bidaltzen dugu enpresetara, beraien oholtzetan jar ditzaten. Herriko hainbat erakundetan ere jartzen ditugu, herritarrek ikus ditzaten. > > Enpresa batek bestearen berri jakitea da liburuxkaren bidez lortu nahi dena, langileak jakinaren gainean egotea eta motibazioa eta autoestimua handiagotzea. Bide batez, bezero posible horiek ere jakinaren gainean jarri eta beraiek era beren aletxoa egitea, euskaraz eska dezaten, eta abar. > > *Lanean* programaren liburuxkaren bigarren alea "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2007/ordizia_lanmundua_liburuxka.pdf ikus dezakezue. > > >
> **(ORDIZIAKO EUSKARA ZERBITZUA)** > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com