Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Euskarazko lehen egunkari eta aldizkariak osorik amaraunean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bizkaiko Foru Aldundiak euskaraz argitaratu ziren lehen egunkari eta aldizkariak (*Eguna*, *Ibaizabal* eta *Euskalzale*) interneten jarri ditu, bere webgunean, nahi duenak ikusi eta, nahi izanez gero, gorde ditzan. > www.bizkaia.net-en ez ezik, Susa argitaletxearen "www.armiarma.com":http://www.hemeroketa.com/argi.htm webgunean ere aurki daitezke ale horiek. Izan ere, argitaletxe hori izan da Bizkaiko Foru Liburutegian gordeta dauden jatorrizko dokumentuak digitalizatzeaz arduratu dena. > > > Hiru urteurren batean > > 112 > "Euskalzale":http://www.bizkaia.net/kultura/euskara/euskalzale/euskalzale.asp?Tem_Codigo=292 aldizkariak 1897tik 1899ra argitaratutako ale guztiak, "Ibaizabal":http://www.bizkaia.net/kultura/euskara/ibaizabal/ibaizabal.asp?Tem_Codigo=292 aldizkariarenak (1902 eta 1903koak) eta euskarazko lehen egunkari orokorra izan zen Eguna-ren ale guztiak jarri ditu amaraunean Bizkaiko Foru Aldundiak. > > Euskarazko prentsaren aitzindari izan ziren argitalpen hauen bertsio digitalizatuen plazaratzea *Euskalzale* aldizkaria sortu zeneko 110. urteurrena betetzen den urte honetan egin du aldundi bizkaitarrak. *Euskalzale*rena ez da, ordea, urteurren bakarra: *Ibaizabal* aldizkariaren lehen alea orain dela 105 urte kaleratu zuten, eta aurten bertan beteko dira 70 urte *Eguna* egunkaria sortu zutela. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > **Egunean egunekoa** > > > Aipatutako hiru argitalpen horien ale guztiak, pdf fitxategietan ikus daitezke dagoeneko www.bizkaia.net webgunean. > > 2007ko urtarrilaren 24tik, gainera, "orrialde honetan":http://www.bizkaia.net/kultura/euskara/index.asp?Tem_Codigo=292 egunean eguneko alea ekarriko dute azalera, gaurko eguna 1937koarekin parekatuz; horrela, 2007ko urtarrilaren 29an, adibidez, 1937ko urtarrilaren 29an argitaratu zenaren azala eta ale osoa ekarriko dira aipaturiko orrialdera. > > Lehendabizi *Eguna* egunkariarenak plazaratuko dituzte, 1937ko urtarrilaren 24tik ekaina bitartean argitaratu ziren 139 zenbakiak. Horien argitalpenak bukatzen direnean, 1897. urtean sortu zen *Euskalzale* aldizkariaren aleak argitaratzeri ekingo diote. > > > **Bilboko Zazpi Kaleetako fruituak** > > > *Eguna*, *Euskalzale* eta *Ibaizabal*ek, hirurak XIX. mende bukaerako eta XX.aren hasierako euskarazko prentsaren adierazgarri izateaz gain, badute beste lotura bat ere, eta ez da kasualitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailuetan egotea. Hiru argitalpenok, izan ere, Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Kale ezagunetan editatu ziren: *Euskalzale*, Jardines kalean; *Ibaizabal*, Dendari kalean; eta *Eguna*, Posta kalean. > > > **Idazle ezagunak eta joera modernoak** > > > > Gaur egun euskal mundu akademiko eta kulturalean figura ezagun eta ospetsu moduan ezagutzen ditugun batzuek idatzi zuten orain amaraunean aurki ditzakegun argitalpen aitzindariotan: Karmelo Etxegarai, Felipe Arrese Beitia, Paulo Zamarripa, Lauaxeta, Eusebio Erkiaga, Zubikaraik... gure herrian euskararen sustapenean garai haietan esku-hartze aktiboa izan zuten izenak, alegia. > > Era berean, argitalpen horiek gurean kazetaritzaren mundura joera modernoak ekarri zituztela ere esan daiteke, *Euskalzale*ren kasuan gertatu zen bezala, bere laguntzaile eta korrespontsalen sarean hogei pertsona baino gehiago bilduz. > > Gaur egun ez bezala, orduko prentsak ez zuen inolako diru-laguntza edo bestelako laguntzarik jasotzen. Kontrakoa esan beharko litzateke, era askotako aitzakia eta bitartekoak erabiliz itxi egiten zituztelako. Adibidez, *Euskalzale* aldizkariaren kasuan, Resurrección María de Azkue abadeak egin behar izan zion aurre orduan Gobernu Zibilak ezarri zion isunari. > > > **Hiru txakur txikitik 24 errealerainokoak** > > >
> Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak > > «Resurrección Maria Azkueren lana eta bizitza ezagutzen dituenak badaki osorik euskaraz argitaratu ziren bi aldizkariren sorkuntzan parte hartu zuela: *Euskalzale* (1897-1899) eta *Ibaizabal* (1902-1903), Euskal Herriaren hegoaldeko kazetaritza ondo ezagutzeko nahitaezkoak direnak». Javier Díaz Noci ikertzailearen hitz hauek argi adierazten dute bi aldizkari hauen balioa. > > Sasoi hartan -XIX eta XX. mendeen arteko zubia- prentsako lanak oso garrantzitsuak izan ziren, eta, euskarari dagokionez, bi aldizkari hauek izan ziren sustatzailerik garrantzitsuenak. Izan ere, kontuan hartu behar da osorik euskara hutsez argitaratu ziren lehen bi aldizkariak izan zirela. > > Orduan abertzaletasunak adierazteko zuen bitartekoa, neurri handi batean, gaztelania zen. Resurrección María Azkuek, batez ere, bi aldizkari hauen bidez egin zuen lanak benetan bultzatu zuen, euskaratik abiatuta, prentsaren proiektua Bizkaian; eta, areago, Bilbon. Hori, besteak beste, kazetaritza eredu eta hizkuntza eredu jakin batzuk garatuz lortu zuen. Horrekin batera, argitalpen hauek une historiko horretako mugimendu, eztabaida, liskar eta indarren lekuko bihurtu dira. > > > - **Euskalzale** > > 1897ko urtarrilaren 3an sortu zen. 24 errealetan saltzen zuten. Bere egoitza Bilboko Jardines kalean zegoen. Hiru urtez argitaratu zen, harik eta 1899ko udazkenean gobernadore zibilak gaztelania sartzeko agindua eman arte. Neurri baten erabaki horrek aldizkariaren amaiera eragin zuen. «Hiru urte haietan Hego Euskal Herrian euskarazko lehen aldizkari modernoa argitaratzea lortu zuen. Ordura artekoak batez ere kulturalak ziren, baina Azkuerena beste kontu bat zen. Kulturala zen, bai, argi dago, antzinako ehunka testu, olerki, ipuin, partitura eta abesti argitaratu zituelako. Baina, informatiboa ere bazen. Halaber, *Euskalzale*n iritziak -batez ere hizkuntzari buruzkoak- eta argazkiak aurki daitezke», dio Javier Díaz Nocik. > > *Euskalzale*n argitaratu ziren idazkien artean Pedro I. Barrutiaren *Acto para la nochebuena* antzezlana zegoen. Ordu arteko euskarazko idazleen testuak berreskuratzea ez ezik -Iztueta, Kardaberaz, Larramendi, Iturriaga...-, aldizkarian garaiko euskal idazlerik ospetsuenek idazten zuten: Karmelo Etxegarai, Urruzuno, Emeterio Arrese, Felipe Arrese Beitia, Eusebio Maria Azkue, Domingo Agirre, Unamunzaga, Kanpion, Azkunaga, Madinabeitia, Paulo Zamarripa, Dodgson... > Besteak beste Urruzunoren ipuin asko ere argitaratu ziren, edo orduan "aurkitu berria" zen Zutagapek idatzitako *Matxin Mungiarra* narrazioa. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Lehen aipatu bezala, edizioa hiru urtez mantendu zen, harik eta Azkuek derrigor itxi beharra eduki arte, Bizkaiko gobernadore zibilak gaztelania ere sartzeko agindua eman ondoren. Azkenean, itxi beharra eduki zuten, hori bai, 100 pezetako isuna ordaindu ondoren. > > Bitxikeria moduan gogorarazi behar da Azkueren mezenasa izan zen Tomás de Epaltzak 50 pezeta igorri zituela *Euskalzale*ra propaganda gastuei aurre egiteko, aldizkariak lehen zenbakia editatu zuenean. > > > - **Ibaizabal** > > Resurrección Maria Azkue izan zen *Euskalzale* eta *Ibaizabal* aldizkarien arima, *alma materra*, baina makina bat jarraitzaile eta laguntza izan zituen. Horien artean euskarazko prentsan garrantzi handia izan zuen beste figura ezagun eta ospetsu batena: Ebaristo Bustintza, *Kirikiño*. > > *1902* eta 1903. urteetan, bi hauen ekimenagatik eta Kirikiño erredakzioan buru-belarri sartuta zegoela, *Ibaizabal* aldizkaria atera zuten. Orduan ere Tomás Epaltzaren laguntza jaso zuten. 1902ko urtarrilaren 5ean jaio eta 1903ko abenduaren 27an amaitu zuen bere ibilbidea *Ibaizabal*ek, 103 ale argitaratu ondoren. Urtean 3 pezeta zen harpidetzaren prezioa. > > *Euskalzale*k ezarritako ildoari jarraitu zion aldizkari berriak, baina bere bide berezia ezarriz. Aldizkari honetan bi atal landu zituzten, alde batetik, olerkiak, *foiletoiak* eta sasoian ohikoak ziren atalak, baina, bestetik, beste bide berri bat ireki zuten, lehenengoz Euskadin herriei buruzko informazioa eman zutelako; hau da, ordutik aurrera gauza arrunta bihurtu dena. 22 korrespontsal eta laguntzaile izatera heldu zen *Ibaizabal*. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Beste gauza bat ere egin zuten: *Euskalzale*rekin alderatuta, ortografia egokitu zuten, kasu honetan xedea gehiago zelako informazioa ematea, eta ez hainbeste eduki hertsiki kulturala. Laguntzaileen plantilari dagokionez, *Euskalzale*n aritutako idazleen antzeko nominarekin ibili zen, eta Gipuzkoako ateak ere ireki zituen, bertan zegoen irakurle kopurua aprobetxatu nahian. Biktoriano Iraola, Jose Artola, Paulo Zamarripa, Arrese Beitia, Basilio Joanategi... aipa daitezke idazleen zerrendan. > > Ibaizabalek *foiletoiak* argitaratu zituen, geroago *La Editorial Vizcaína*-k argitaratuko zituenak: Mogelen *Berbaldiak*, Mokoroaren *Aitortu egin behar*, edo José Artolaren *Bixente*. > > >
> **Eguna: euskarazko lehen egunkaria** > > *Eguna* euskaraz argitaratu zen lehen egunkaria izan zen. 1936ko Gerra Zibilarekin jaio eta bukatu bukatu zen (1937ko urtarrilaren 3koa izan zen lehen argitalpena eta 1937ko ekainaren 13koa azkena), baina bere bizitzako sei hilabete eskasetan eta 139 aleetan zehar, benetako hazia ereitea lortu zuen. > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Egunkari honetan izen handiak elkartu ziren, besteak beste Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Arizmendiarrieta, Kizkitza, Abeletxe, Arrugain, Barrensoro, Uzturre, Basarri... *Eguna*, euskaraz argitaratu zen lehen egunkaria, XX. mendean prentsak izan zuen garapenaren gailurrera iritsi zen. > > Euskarazko egunkaria sortzeko proiektua aspaldikoa zen, 1920ko hamarkadakoa, eta Gipuzkoako *Argia* aldizkariko langileen artean eratu zen. Ideia horrek azkenean ez zuen lortu errealitate bihurtzerik. > > Espainiako II. Errepublikaren garaian Euzko Alderdi Jeltzaleak ekin zion erronka eta konpromiso horri. Zuzendaria Manu Ziarsolo *Abeletxe* izan zen, eta 1937ko urtarrilaren 3an sortu zen: 15 zentimo, hiru txakur txikiren truke, eros zitekeen. Egunkari normalizatu moduan funtzionatu zuen *Eguna*k -politika, nazioarteko berriak, kirolak...-, eta berariazko esparrua uzten zuen euskal kulturarako. > > Hori guztia gorabehera, gai nagusia Gerra Zibila izan zen, euskal herri guztietan eragin itzela izan zuelako. Horregatik, eta hain zuzen ere, *Eguna* gerrako frontean banatzen eta irakurtzen zen gehienbat, eta bere itxiera ere gerraren ondorioz etorriko zen. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com