Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Azpeitia da euskara bultzatzeko gehien egiten duen herria

Azpeitia da euskara bultzatzeko gehien egiten duen herria

2007-01-19 / 07:00 / eitb24   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Kontseiluak udalerrietako hizkuntza politika aztertu du eta Azpeitia ageri da lehen tokian. Ikerketa egiteko, udalek darabilten hizkuntza-politika, euskararentzat bideratzen diren baliabideak etab. izan ditu kontuan Kontseiluak. Lekeitio, Oņati, Tolosa eta Bergara izan dira hurrengoak hoberenen zerrendan.

Euskal udalerrietako hizkuntza-politika aztertu eta neurtu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Azpeitia agertzen da lehen tokian neurketaren ondoren plazaratu duten rankingean, Lekeitio bigarren eta Oņati hirugarren.

Hiriburuei dagokienez, Donostia da lehena, 26. tokian. Esanguratsua da oso hiriburu bakar batek ere ez duela azterketa gainditu.

10.000 biztanletik gorako euskal 66 herritako hizkuntza-politikak aztertu ditu Kontseiluak. Erabakiak, baliabideak eta emaitzak aztertu dituzte. Guztia ondo ikusi eta 0tik 10era bitarteko puntuazioa eman zaio herri bakoitzari.

0 puntu izateak hizkuntza politikak euskarari inolako tarterik ez diola eskaintzan adierazi nahi du eta 10 puntu izateak, berriz, euskara hutsezko funtzionamendua definitzen du.

Azpeitiak da lehena rankinean 6,82 puntuz. Ondoren Lekeitio, Oņati, Tolosa eta Bergara. Puntuazioa oso erlazionatuta dago ezagutza tasarekin. Zenbat eta ezagutza handiagoa herrian, orduan eta puntuazio altuagoa.

Hiriburuei dagokienez, Donostia lehen postuan, baina 5 puntura heldu gabe: 4,22 ditu. Gasteiz gero, ia puntu bat gutxiagoz Bilbo, eta Iruņea eta Baiona azkenak.

Azterketa oso baliagarria izango dela uste du Kontseiluak hobetzeko asko dagoela erakusten baitu.

  • Estrainekoz eitb24 agerkari digitalean argitaratua, 2007-01-18an.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

 
Engainua desterratu behar da
2007-01-30 / 10:09 / JJ Agirre

Rufino Iraolak txukun esan zuen duela aste batzuk orriotan. Engainua desterratu behar da euskararen mundutik.

Ez naiz Azpeitiaz ari. Nik ezagutu dudanagatik behintzat, ez dut zalantzarik euskara sustatzeko gehien egiten duen udala izango dela, edo hortxe nonbait.

Gero eta maizago zabaltzen diren mezu interesatuez ari naiz, ordea.

Badira euskalgintzari eta euskaldunoi batere onurarik ekartzen ez diguten diskurtsoak eta jarrerak.

"Nik egiten dudana guztiz egokia eta akatsik gabea da; beste horiena, aldiz, negargarria eta hutsaren hurrengoa."

Horrela laburbildu daiteke, gutxi gorabehera, euskalgintzako bi erakunderik entzutetsuenek, batak bestearekiko darabilten mezu moldea.

Udalen hizkuntza politiken azterketak ere, zapore gazi-geza eragin zidan. Batetik oso egokia da udalei gogoraraztea hizkuntza politikan duten ardura erabakigarria dela, beti edo ia beti egon ohi gara eta Jaurlaritzari begira soilik. Alde horretatik oso ekarpen egokia iruditu zait Kontseiluarena.

Besterik da azterketaren beraren fidagarritasuna. Ezagutzen dugu zerrendako udal batzuen egoera, eta bitxiak dira zenbait kasutan emandako puntuazioak. Ondoen ezagutzen dudan kasua Altsasukoa da (bertan bizi naiz, eta bertako euskalgintzan ere, aritzen naiz). Altsasu "ia gainditu" dutenen artean dago... Lasarteren gainetik!!!

Kontseiluak gurekin izandako detailea eskertzekoa da, baina ez du errealitatearekin zer ikusirik.

Altsasuko udalak ez du euskara zerbitzurik. Zerbitzua Mankomunitatean zentralizatuta dago, tamalez, eta Altsasu ez da Mankomunitateko euskara zerbitzuaren lehentasunetako bat, zori txarrez. Altsasuko udalak euskara arlorako urtero ia 25 milioi eman arren, Mankomunitateko euskara zerbitzuko teknikariek ez dute udala zapaldu ere egiten; ez dago normalizazio planik abian, ezta langileen prestakuntza plan ganorazkorik ere; kultur programaziorako ere, hizkuntza irizpide sinesgaitzak proposatu zizkion udalari mankomunitateak, eta liburutegian euskararekin gertatzen denaren (edo ez denaren) berririk ez omen du euskara zerbitzu horrek... horrela aspertu arte jarrai genezake.

Lasarteren egoerarekin konparatzea ere, barregarria da, iraingarria lasartearrentzat. Hobe genuke alde bateko eta besteko engainuak desterratu, bestelako interesak bazterrera utzi, eta benetan euskaldun guztien (ez gara hainbeste) interesaren alde lan egin.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com