Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Buruntzaldeko lan mundua euskalduntzeko bultzada berria
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Buruntzaldeko lan munduan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana abian da. Azken bi urteetako ekimenari esker 7 enpresa dagoeneko ari dira euskara planak garatzen eta aurten beste 20 inguru bisitatuko dituzte. > **Hirugarren ikasturtea** > > > Planaren aurkezpena aste honetan egin dute (2007-1-16), baina Txema Mercado Hernaniko zinegotziak azaldu bezala, "duela bi ikasturte hasi ginen egitasmo hau lantzen eta, hirugarren ikasturtez heldu diogu berriro lanari. Horretarako, alde batetik, EMUN enpresa kontratatu dugu eta bera izango da egitasmoa garatuko duena eta, bestetik, Jarraipen Batzorde bat dugu osatua hasiera-hasieratik, izenak dioen bezala, egitasmo osoari jarraipena egiten diona". > > Batzorde horretan daude lau sindikatu nagusietako ordezkariak (CCOO, ELA, LAB eta UGT); Buruntzaldeko udaletako ordezkari politikoak eta teknikoak eta, azkenik, Lanbide Heziketako ikastetxeen ordezkaria. Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Hernani dira Buruntzaldean kokatzen diren udalerriak. > > Aurreko bi urteetan egindako lanaren ondorioz, 7 enpresa ari dira dagoeneko Buruntzaldean normalizazio planak bideratzen, honako hauek: > > - Latz Kooperatiba Andoainen. > > - Perfiles Selak eta Hator Aholkularitza Hernanin. > > - Victorio Luzuriaga eta S. Izaguirre, Usurbilen. > > - Tximela Astigarragan. > > - Aduriz Lasarte-Orian > > Mercadoren hitzetan, "aurten 20 enpresa inguru bisitatuko ditugu eta gonbidatuko ditugu euskara planak martxan jartzera. Buruntzaldeko udalen ordezkari gisa, animatu egin nahi ditut Buruntzaldeko enpresak proiektu honetan parte hartzera". > > > **LanHitz-en erraztasunak** > > > Udalek diruz laguntzen dituzte enpresa hauek beren euskara planak diseinatu eta garatzeko. Eusko Jaurlaritzatik jasotzen duten laguntzaren osagarria da beren udaletik jasotzen dutena. > > Jaurlaritzaren laguntza, berriz, "LanHitz":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381 programa-markotik bideratuko da. Buruntzaldeko planaren aurkezpenean parte hartu zuen Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. "Hizkuntza batek erabiltzaileei eutsiko badie eta berriak irabaziko baditu, zerbaitetarako, ikasteko, lan egiteko, aisialdiko ekintzak burutzeko... balio behar” duela gogoratu zuen Baztarrikak, baina eskolan egindako ahaleginak ez daukala lan-munduan "beharko lukeen eta nahiko genukeen" tamainako jarraipenik. Erronka horri erantzuteko sortu dute, hain zuzen ere, LanHitz. > > "Ahalegin horren atzean, hainbat gizarte-agenteren arteko akordioak daude: han daude enpresa buruen elkarteak, langileen sindikatuak, maila eta esparru desberdinetako erakunde publikoak, besteak beste", esan zuen sailburuordeak. Eta horien artean, gaineratu zuen, "Buruntzaldek ere bere ekarpena egin nahi izan du". > > > **Progesibotasuna, malgutasuna, zuhurtasuna** > > > Nolanahi ere, argitu zuen ez doazela enpresa guztiak euskarari dagokionean egun batetik bestera, goizetik gauera, "goitik behera aldatzera". "Progresibotasuna, malgutasuna eta zuhurtasuna Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren oinarrizko printzipioak" direla gehitu zuen, baita lan-munduari eta enpresei dagokienean ere. > > Alde horretatik, zehaztu zuen enpresa bakoitzak "askatasun osoan erabakiko" duela euskara plan bat martxan jarri nahi duen ala ez, "zein helburu jartzen dituen, zein erritmotan lortu nahi dituen helburuak, zenbat diru destinatzen duen lan horretara". > > > **Enpresentzako erraztasunak** > > > Enpresa bakoitzak "bere plan propioa izan" dezan, esan zuen sailburuordeak, LanHitzek bere esku dauden erraztasun guztiak (aholkularitza eta diru-laguntzak) eskaintzen dizkiela euskara plan bat martxan jarri nahi duten enpresa guztiei. > > Baztarrikaren esanetan, malgutasunaz gain, eraginkortasuna da LanHitz definitzen duen beste adjektibo nagusia. "Izan ere, aholkularitza eta diru-laguntzekin batera, propio honetarako prestaturiko tresna metodologiko bat jarri da enpresen esku, konplikaziorik eta kostu handiegirik gabe: Erreferentziazko Marko Estandarra", azaldu zuen. > > > **Euskara, balio erantsia** > > > Sailburuordeak ohartarazi zuenez, enpresak "ez dira irla bat" gizartean. Horrexegatik, "eleaniztasuna da enpresaren oraina eta geroa". Enpresek "hizkuntza bat baino gehiago" erabiltzen dituztela gogorarazi zuen ("enpresa barruan, langileen artean; kanpora begira, bezero, hornitzaile eta erakundeekin"), eta "abantaila lehiakor bat irabaziko" dutela euskarari heltzen dioten enpresek, beren zerbitzuari "balio erantsia" emanez, "etengabe berritzeko dinamismoa" erakutsiz. > > Baztarrikaren ustez, gisa horretan "enpresak berak" lortuko du "etekinik handiena", euskaraz lan egin nahi duten langileek beren gogo bat "ase ahal izango dutelako", eta zerbitzua "euskaraz jaso nahi duten" bezero eta kontsumitzaileek halaxe jaso ahal izango dutelako. Bezeroak asebetez, amaitu zuen sailburuordeak, "enpresak irabazten du". "Eta euskarari leku egokia eginez, gizarte integratuago baten alde eta elkarbizitza osasuntsuago baten alde egiten du enpresak". > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1169034142/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com