Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Andoni Sagarna euskaltzain oso
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Andoni Sagarnak gehiengo osoa lortu du, Xarles Videgainek, aldiz, ez. > Andoni Sagarna da euskaltzain oso berria. Abenduaren 22an Donostian egin den osoko bilkuran, 25. eta 26. aulkiak betetzeko bozketak egin ditu Euskaltzaindiak. Akademiaren arauek agintzen duten legez, Sagarnak gehiengo osoa lortu du. Videgainek, aldiz, ez du gehiengo osoa lortu. Beraz, 25. aulkia hutsik geratu da. > > Jakina denez, joan den azaroaren 24an, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko bilkuran, hautagaiak aurkezteko epea amaitu zen. Bi hautagai aurkeztu zituzten euskaltzainek: > > *25.* domina-hutsartea betetzeko, Xarles Videgain euskaltzain urgazlea, Jean Haritschelhar, Piarres Xarriton eta Emile Larre euskaltzain osoek aurkeztua > > *26.* domina-hutsartea hornitzeko, Andoni Sagarna Izagirre euskaltzain urgazlea, Mikel Zalbide, Bernardo Atxaga eta Adolfo Arejita euskaltzain osoek aurkeztua. > > > > **Andoni Sagarna** > > > Andoni Sagarna (Donostia, 1947). Goi-mailako industri ingeniaria (1971, Nafarroako Unibertsitatean), elektrizitatea-elektronika espezialitatean. 1988an, <i>Algunos aspectos de la modernización de léxico en diversas lenguas</i> tesia aurkeztu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. eta Letretan doktoretza eskuratu. > > 2004tik, aisia eta kulturako produktuen sorkuntzan dihardu, <i>Elkar</i> enpresa-taldeko I+G+b arloko zuzendaria delarik. Bestalde, Euskara Zientifikoa irakasgaiko irakasle da, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Industrialeko Goi-mailako Eskola Teknikoan. > > 2004tik hona, Eusko Ikaskuntzaren <i>Hiznet</i> Hizkuntza Plangintzako ikastaroan irakasle. > > Euskaltzain urgazle, 1987tik. Euskaltzaindiaren barruan Hiztegi Batuko lan taldean dihardu azken urteotan. LEF (Lexiko Erizpideen Finkapena) batzordearen kide eta EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) batzordearen idazkari-arduradun izana, martxan zeudenean. > > 1972an, Elhuyar Kultur Elkarteko sortzaileetakoa izan zen. 1985tik 1994 arte, Elhuyar Kultur Elkarteko burua. 1981tik 1992ra, UZEIko Zuzendari Teknikoa izan zen. Zuzeneko esku hartzea izan zuen <i>Fisika Hiztegia</i>n, <i>Banka Hiztegia</i>n, kirol-arloko <i>Kirolkidea</i> hiztegian, <i>Glotodidaktika Hiztegia</i>n. Ardura nagusia izan zuen <i>Teknologia mekanikoa</i> hiztegian. > > 1992-1999 bitartean entziklopediagintzako Eusenor enpresan Zuzendari Tekniko izan zen. Ondoko egitasmoetan zuzeneko partaidetza izan zuen: <i>Hiztegi entziklopedikoa</i>n, <i>Euskal Hiztegi Entziklopedikoa</i> (8 tomo), <i>Gazteen Entziklopedia</i>n, <i>Entzikloklik</i> CD-ROMean. > > 1999tik 2004ra bitartean, Plazagunea enpresan informatika-arloko proiektu arduradun izan zen. Besteak beste, Jalgi bilatzailean partehartze zuzena izan zuen. > > 1989tik 1993ra, EAEko Euskararen Aholku Batzordearen kide izan zen. > > <i>Soziologiaren hastapenak</i> (1970), <i>Teknologia elektrikoa</i> (1982), <i>Hizkuntza minorizatuen soziologia</i> (lankidetzan, 1986) eta <i>Euskara-irakaslearen eskuliburua</i> (1989, lankidetzan) argitaratu ditu. Artikulu ugari ere idatziak ditu. > > > **Ildo bereko artikuluak** (ikusteko gainean sakatu) > > - "Xarles Videgain eta Andoni Sagarna proposatu dituzte euskaltzain oso izateko":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1164384652 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1167095754/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com