Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 1.600 hiritarrek mintzalaguna izan dute aurten
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *1.600* lagun inguruk parte hartu dute euskaldunberriei euskaraz aritzeko aukera ematea helburu duen *Mintzalaguna* ekimenean 2006. urtean zehar, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) eta Topaguneak sinatutako hitzarmenaren ondorioz. > **Hogei herri** > > > Hogei herritara zabaldu den lankidetza honen helburua, ingurune egokiaren faltagatik euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten euskaldunberriek, gehienetan hiri handietan bizi direnek, euskaraz mintzakide izango direnak topatzea da, ikasitakoa praktikan jartzeko eta euskaraz bizitzen hasteko. > > > **Izen anitz, asmo bera** > > > *Mintzalaguna* orain 13 urte sortu zuen Donostiako Bagera euskaltzaleen elkarteak. Eta Topaguneak, sortu zenean, bere egin zuen proiektu hori. Beraz, 2007an 10 urte beteko ditu *Mintzalaguna* proiektua jorratzen. EAEn (*Mintzalaguna, Berbalaguna*), Nafarroan (*Mintzakide*) eta Ipar Euskal Herrian ere antolatzen da gaur egun, era askotako erakundeen laguntzari esker: euskara elkarteak, euskaltegiak eta ikastetxeak. > > > **Hitzarmenaren edukia** > > > Hitzarmen honen bidez, zeinetarako Eusko Jaurlaritzak 72.776 euro eman dituen, gaur egungo *Mintzalaguna*ri laguntza ematea ez ezik, metodologia sortzea, egungo egoeraren azterketa egitea, hurrengo urteetarako lehentasunak zehaztea eta herri gehiagotara hedatzea ere bada, ahalik eta jende gehienarengana iritsi dadin. > > > **Taldeak osatzeko irizpideak** > > > Antolaketa modua taldeka izan da, eta helburu- taldeak hainbat irizpideren arabera osatu dira: adin-taldeak, guraso taldeak, etorkinen taldeak, eta abar. > > Modu horretara, euskaldun berriek edo euskara bazter utzi dutenek, euskaldunekin elkartu eta egoera naturaletan hitz egin ahal izango dute euskaraz. > > > **Sare egokia** > > > Eusko Jaurlaritzak, Topagunearekin akordioa egitean, euskara elkarteen sareaz baliatu nahi izan du, euskaltegietako ikasleak ez ezik, euskaraz jardun nahi duen edonork ere zerbitzu hau erabiltzeko gisan. Beraz, edonora iristeko sare egokia izateagatik eta esperientzia edukitzeagatik sinatu da hitzarmena Topagunearekin. > > Hala ere, hitzarmenak udalekin lanean aritzera lotu du Topagunea. Ondoren, AEKrekin eta *Mintzalaguna*ren antzeko proiektuak jorratzen dituzten beste eragileekin bat egin du Topaguneak. Eta azkenik, egindako lanaren balorazioa egingo dute. > > > <br> > **Gai honi lotutako artikuluak** (ikusteko sakatu gainean): > > - "Mintzalaguna ekimenak hamar urte":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1076331912 > > - "Euskaraz hitz egiteko laguna behar da...":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131728202 > > - "Berbalagun Durangon":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132065437 > > - "Mintza Eguna, mingaina askatzeko jai eguna":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1148049431 > > - "Euskara barra-barra":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1149495654 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1166441073/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com