Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Euskararen Nazioarteko Egunak bere kanta eta saria
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Ikaskuntzak aurten ere ekimen bereziak prestatu eta martxan jarri ditu abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan. Iaz bezala, teknologia berrietaz baliatu nahi izan dute euskararen aldeko mezua barreiatzeko. > Abenduaren 3an, Xabierko Frantziskoren egunean, ospatuko da aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Joan den hamarkadan Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ofizialtasuna eman zioten egunaren erroak Eusko Ikaskuntzaren baitan daude, erakunde honek antolatuta ospatu baitzen 1948an lehendabiziko Euskararen Eguna. > > Jatorri hori gogoratuz, eta "iaz":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1133448966 egin bezala, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekimen prestatu ditu, teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak erabiliz. > > > **Euskara giza ondarea da** > > > Aipatutako ekimenen artean, aurten bereziena Benito Lertxundik Euskararen Nazioarteko Egunerako espreski konposatu duen abestia da. Orioko kantariak bat egin du ENErekin, "euskara giza ondarea da" aldarrikatzen duen abestia sortuz. > > Hona hemen Lertxundik konposatu duen pieza berriaren letra: > > Euskara giza ondarea da: komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.

Hizkuntzak leuntzen du animalia eta
gizon bilakatzen.
Berak bideratzen elkar laguntza giza
mailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.

Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren.

Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.

Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima epeltzen.

Hizkuntzak bere baitan, herri baten mundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.

Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da. > > Abestia interneten jarri du Eusko Ikaskuntzak, "mp3 formatuan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/ENE_benito.mp3. Bertan entzun edota bertatik jeisteko aukera eskaintzen du Eusko Ikaskuntzak "bere webgunean":http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/, "Euskosare":http://www.euskosare.org/ene/2006/ eta "Euskomedia":http://www.euskomedia.org/ene2006 webguneetan. Azken honetan, hain zuzen ere, Euskararen Nazioarteko Egunari dagozkion ekimen guztien berri ematen duen gune berezia prestatu du Eusko Ikaskuntzak, eta munduko euskal komunitateei zuzendutako Euskosaren ere eduki berdina ikus daiteke. Abestia entzuteaz gain, bideoa ere ikusgai dugu amaraunean, ordenagailuan horretarako pluggin egokiak dituenarentzat, behintzat. > > > **ENE Saria** > > > Aurtengo beste ekimen nagusia ENE Sariarena da. 2006ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan sortu du Eusko Ikaskuntzak euskararen laguntzan nabarmendu diren Euskal Herritik kanpoko erakundeei zuzendutako sari hori, eta aurrerantzean urtero banatzeko asmoa agertu du. > > Euskal Herritik kanpo euskara sustatzeko lanetan diharduen edozein erakundek parte har dezake. Euskal hizkuntza eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskara sustatzeko lantzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea... eta sortze lan oro. Hautagaitzak aurkezteko epea joan den azaroaren 12an itxi zen. > > Saria, berriz, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean bertan jakinaraziko du Eusko Ikaskuntzak izendatutako epaimahaiak. Irabazleak aitortza publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako (Euskararen Nazioarteko Eguna) diseinatu eta Eusko Ikaskuntzak iaz estreinatu zuen anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat jasoko ditu. > > > **Mezuak eta eduki osagarriak** > > > Bi ekimen nagusi hauekin batera, eta iaz ekindako bideari eutsiz, Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatu dituen webguneetan beste hainbat eduki txertatu ditu Eusko Ikaskuntzak. Horrela, aurten ere internet erabiltzaileek euskararen aldeko beraien mezuak idazteko aukera izango dute. "2005ean 400dik gora":http://www.euskosare.org/ene/2005/mezuak/guestbook_view mezu jaso zituen Eusko Ikaskuntzak. > > "ENEren webgunean":http://www.euskomedia.org/ene2006 sartzen direnek lehenengo Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan 1949 eta 1950ean argitaratutako berriak ere irakur daitezke, eta euskaraz ezagutzen diren aurreneko grabaketak (1900eko Parisko Erakusketa Unibertsalean eginak) edo pertsonaia ezagunek euskararen inguruan emandako iritzien grabaketak entzun. Hauetaz gain, "Euskosaren":http://www.euskosare.org/ene/2006/euskararen_gaur_egungo_egoera euskararen gaur egungo egoeraren gaineko zenbait dokumentu eta datu ere kontsulta daitezke. > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskarak ere badu bere eguna":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1101478709 > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com