Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Elebakarrak kutsatu nahi dituen birusa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Oso kutsakorra izan nahi duen birus berri bat azaldu da gurean. *Ukan* izena jarri diote eta, bestelako birusak ez bezala, asmo onekin dator: euskararen aldeko jarrera sustatuz, elkarbizitza hobetzea du helburu. > **Kutsatu!** > > > Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren *laborategitik* atera dute *Ukan*, "elkarbizitzaren birusa". Abenduaren 3an -Euskararen Nazioarteko Egunaren biharamonean- bukatuko den sentsibilizazio kanpaina berria tajutu du, izan ere, Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. > > *Kutsatu! Ekin, ukan, ekin* leloa darama kanpaina berriak, eta helburu nagusi bat dauka: euskararen aldeko jarreren bitartez, EAEko biztanleak elkarbizitzaren birusarekin *kutsatzera* animatu nahi dituzte. > > > **Elebakarrak euskarara ekarri** > > > Euskararen aldeko jarrerak sustatu nahi ditu kanpaina berriak, batez ere elebakarren artean. Euskaraz ez dakitenei zuzendu nahi zaie bereziki komunikazio kanpaina gisa gauzatu den ekimen berriaren mezua. > > Errealitate berean batzutan nahi baino urrunago sentitzen diren euskaldunen eta elebakarren munduak elkar hurbildu eta elebakarrei euskarara biltzeko gonbita luzatu nahi zaie, azken batean, euskara denona dela eta denon beharra duela azalduz. > > > <b><i>Eramaile</i> ezagunak</b> > > > Kanpaina aurrera eramateko aurpegi ezagunengana jo du Eusko Jaurlaritzak. Kanpaina beraren protagonista eta irudi den *Ukan* birusak *kutsatutako* lagunak bilatu dira, hain zuzen ere, euskararen eta elkarbizitzaren aldeko mezua barreiatzeko, euskara beren ama-hizkuntza izan gabe euskarara hurbildu eta hizkuntza ikasi duten lagunak, eta euskararen aldeko jarrerak azaldu dituztenak. > > 2006-11-10ean abiatu zen *Kutsatu! Ekin, ukan, ekin* kanpaina, Bilbon burutu zen aurkezpenarekin. *Birus kutsakorraren* berria zabaltzeko deialdia jaso zuten komunikabideek hiru zientzilariren ahotik, kazetari baten gidaritzapean. Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Adelaida Umaran mikrobiologoak, Juan Ignacio Pérez biologoa eta EHUren errektoreak, eta Gorka Landaburu kazetariak hartu zuten berengain *Ukan* birusaren jendaurreko aurkezpena. > > Bilbokoaren atzetik antzeko ekitaldi gehiago egingo dira datozen egunetan, Donostian eta Gasteizen. Eta aipatutako lauaz gain *eramaile* ezagun gehiagok ere egin dute bat kanpainarekin: Toti Martinez de Lezea idazleak, Karlos Argiñano, Martín Berasategi eta Luis Aduriz sukaldariek, Afrika eta Fermin Muguruza musikariek edota Ludger Mees EHUren Euskara errektoreordeak, besteak beste. > > > **Onuraz betetako birusa** > > > "Pertsona multzo bakarra aurkitu dugu *Ukan* birusarekiko kutsaezina: munduko hizkuntzak gutxiagotzea mesedegarri eta hizkuntzen balioa hiztunen kopuru soilaren baitan ikusten dutenek osatutakoa", azaldu zuen Umaranek kanpainaren aurkezpenean. > > Birus berria *aurkitu* duten zientzilariek, izan ere, hitz onak besterik ez dituzte kutsakorra bezain onuragarria den *Ukan*entzat. "Birus onuragarri horri esker -dio Pedro Miguel Etxenikek-, euskarak aurrera egin du, gaur euskara ez da arrotz Isabako kaleetan, nik haurtzaroko unerik gozoenak iragan nituen tokian, ezta unibertsitatean ere, nire prestakuntza intelektualaren ikasgela eta pasilloetan. Oso esker onekoa natzaio *Ukan*i, elkarbizitzaren birusari. Fisikak munduaren bihotz fisikoa ulertzen laguntzen dit. Hizkuntzak, eta euskarak bereziki, nire izaeraren eta nire herriaren arima". > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1163520799/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com