Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ezetz asmatu!

erabili.com / Internet / 2006-11-14 / 07:00


Urtxintxa Eskolak lehenengo igarkizun lehiaketa antolatu du. Lehiaketa atzo, azaroak 13, zabaldu zen eta 12 urte arteko haurrei zuzendua da.



Hizkuntzarekin jolastuz

Hizkuntzarekin jolastuz

Igarkizun edo asmakizunak hizkuntza zein adimena jorratzeko tresna egokia izan daitezke. Hitz jokoetan oinarritzen dira igarkizunak eta, horrenbestez, gaztetxoentzat hizkuntza era atsegin batean lantzeko bide bihurtzen dira, euskarak jolaserako eta dibertitzeko ere balio duela azaltzeko.

Bestetik, igarkizun bat osatzeko beharrezkoak diren hitz jokoek esanahi bat ere gorde behar dute beren baitan. Hizkuntza astintzearekin batera, lehiaketa honetan parte hartuko duten ikasleek adimena ere astinduko dute horrela.

Igarkizun berrien bila

Lehiaketa aisia.net webgunearen bitartez egingo da. Bertan, igarkizunarekin batera parte hartze fitxa bidali beharko da.

Ondorengoak dira lehiaketaren oinarriak:

Euskarazko igarkizunen adibideak

Atzo zabaldu zen igarkizun lehiaketan parte hartu behar dutenek lehiaketarako propio sortutako igarkizunak aurkeztea da ekimenaren xede nagusienetako bat.

Hala ere, parte hartu behar dutenek badituzte zenbait iturri, hortik zehar aurki ditzaketen euskarazko igarkizunak, ideiak hartzeko baliagarri izan ditzaketenak. Hortxe dute, esate baterako, Xabier Etxaniz Erlek plazaratutako liburua (Igarkizunak, Elkarlanean, 2001). Honela dio egileak, igarkizunen gainean: "Igarkizun bakoitza misterio txiki bat da, guk geure jakituriaz, irudimenaz eta adimenaz azaldu, deszifratu, behar dugun misterioa".

Interneten ere aurki ditzakegu igarkizunak jasotzen dituzten webguneak, hala nola Txatxilipurdi, www.proarabatic.org edota Ordiziako Jakintza ikastolakoen blog honetan.

Di-da batean

Lehiaketa martxan jarri orduko, di-da batean, hasi dira gaztetxoak euren asmakizunak bidaltzen. Atzo arratsaldean bertan dagoeneko bost igarkizun irakur zitezkeen lehiaketaren orrialdean. Igarkizunen erantzunak jakin nahi dituenak, berriz, testuaren gainean sakatu besterik ez dauka.

Ea bada, euskarazko igarkizun berriak barra-barra sortzeko balio duen lehiaketa berriak. Ezetz asmatu!


Inprimatu


Erantzunak


Zulo-erdia

Oihane Tocino / 2006-11-28 / 21:28

Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko. Eta bi lagun bi ordu behar baditu bi zulo egiteko. Zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?


Doinuak janari

Miren Mekolalde / 2008-10-20 / 08:20

Txiki nahiz haundi
doinuak dituzte janari;
bat eta bat dira bi
eta biak janari
berbera janez bizi


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1163429522