Egin klik hemen INPRIMATZEKO


telebista digitalaren araudia indarrean da

erabili.com / Herri-administrazioa / 2006-10-26 / 07:00


Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzeko Eusko Jaurlaritzak prestatu duen dekretua indarrean da joan den asteartetik (2006-10-24). Erabili.com-en hitzez hitz jaso dugu dekretu osoa.



Telebista-seinaleak hedatzeko orduan teknologia digitala ezarri izanak aukera berriak eskaini dizkio hedabide horri, eta hori dela eta, azken urteotan sakon berrikusi behar izan da 1995. urteko abenduan Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistak lehen aldiz arautu zituen lege-erregimena.

Hedapen-zerbitzu hau arautzen duten oinarrizko betekizun, irizpide eta baldintzen esparru orokorra batez ere abenduaren 22ko 41/1995 Legean dago jasota, hau da, Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko Legean, eta eutsi egin zaio horri, nahiz eta aldaketa sakonak egin diren, batez ere digitalizazioak eragindako aldaketak jaso ahal izateko.

Hori guztia hala izanik ere, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua zerbitzu publikotzat jotzen da orain ere, eta, beraz, administrazioaren emakida edo baimena behar izango da zerbitzua eskaintzeko.

Kontuan izan behar da Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte-hedabideen arloko eskumenak bereak dituela, hain zuzen ere Euskadiren Autonomia Estatutuaren 19. artikuluan jasota dagoen moduan, eta, ondorioz, gure autonomia erkidegoko Administrazio Orokorra da kasuan kasuko titulu juridikoa emateko eskumena duena, betiere erkidegoaren eremua gainditzen ez duten Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaz ari garela.

Dekretu honi dagokionez, gorago aipatutako Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko titulu juridikoa emateko erregimen juridikoa zehazteaz gainera, beste aurreikuspen osagarri batzuk ere jaso ditu, mintzagai dugun zerbitzu publikoa eskaintzearen ingurukoak. Horien artean azpimarratzekoak dira, duten garrantziagatik, tokiko komunikazioa zerbitzutzat jotzea eta zehaztu den hizkuntza-erregimena; horren bidez, euskarazko eskaintza bermatu nahi da, Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-hizkuntza izan dadin eta, horrela, normalizazioaren alde egiteko modua eduki; aipatutakooz gainera, edukiei buruzko beste aurreikuspen batzuk ere jaso dira.

Abiapuntu horiek izanda, ondorengoa lortu nahi da dekretu honen bidez:

Testuinguru honetan dihardugula, aipatu beharrekoa da Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista arautzean ezin dugula alde batera utzi estatuko eta autonomia erkidegoen mailako telebistetan zer nolako aldaketak sortuko diren teknologia digitala ezartzearen ondorioz. Arlo horretan gorakada handia izango da, batez ere estatu mailako telebistetan, eta horrek beharbada are eta desoreka handiagoa sortuko du telebista-eskaintza orokorraren eta herritarrengandik gertuago dagoenaren artean, eta baita gaztelaniazko eta euskarazko eskaintzaren artean ere. Hori dela eta, kontuan izanda tokiko telebistek beren zerbitzu-eremutik hurbil egon behar dutela, ulertzekoa da tokiko hedabideoi orekari eusten laguntzeko eginkizuna ematea.

Euskarazko telebista-eskaintza egon dadila sustatu nahi da, hala nahi duten herritarrek tokiko telebistaren programazioa euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, eta eremu horretan euskaraz aritzeko modua edukitzeko. Helburu horrekin euskarak gizartean lekua izatea lortu nahi da, indarrean dagoen legerian ere jasotzen denez, hala nahi duenak euskaraz bizitzeko modua edukitzeko; eta xedea pausoz pauso eta modu malguan lortu nahi da, hau da, erakunde publikoek konpromisorik handiena izan beharko dute. Horrekin batera, progresibitatearen irizpidea bete beharko da, eta baita eremu bakoitzeko egoera soziolinguistikoa kontuan hartzea eskatzen duena ere. Beraz, gutxieneko orokor batzuk ezarri ostean, egoera soziolinguistikoaren batez bestekoaren araberako kuota-erregimena jarri da, herritar guztiek bermaturik izan dezaten tokiko hedabideen eskaintza beren hizkuntzan jaso ahal izateko eskubidea, eta osorik euskaraz diren programak egotea errazteko. Era berean, tokiko agenteen arteko gertutasunezko komunikazioa sustatzen da, eta hori guztia proiektuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa bermaturik.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuko 14.1 artikuluko g) hizkian xedatutakoaren arabera, Kultura Sailari honako jardun-arlo hauek dagozkio: "gizarte-komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena".

Ondorioz, Kultura sailburuak proposaturik eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoaz bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko urriaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK


1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.


2. artikulua.– Zerbitzua eskaintzeko printzipioak.


3. artikulua.– Estalduraren lurralde-eremua.


4. artikulua.– Zerbitzuaren udal-kudeaketa.


5. artikulua.– Partikularrek kudeatutako zerbitzua.


6. artikulua.– Gizarte-ekimeneko eta udalerriarekiko konpromisodun irabazi-asmorik gabeko erakundeen bidezko kudeaketa.


7. artikulua.– Mutiplex digitalaren erabilera.


8. artikulua.– Multiplex digitalaren kudeaketa.


9. artikulua.– Kate-emisioak eta sindikazio bidezko emisioak.

II. KAPITULUA
ZERBITZUA EMATEKO GAITZEA


10. artikulua.– Zerbitzua emateko gaitzen duen titulu juridikoa.


11. artikulua.– Zerbitzu-emaileak.


12. artikulua.– Zeharkako kudeaketa-erregimeneko kontzesioak esleitzeko lehiaketa-deialdia.


13. artikulua.– Lehiaketan parte hartzeko eskabideak.


14. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.


15. artikulua.– Eskaintza baloratzea eta esleitzeko proposamena.


16. artikulua.– Kontzesioak esleitzea.


17. artikulua.– Zerbitzu-kontzesioaren iraupena.


18. artikulua.– Kontzesioa iraungitzea.

III. KAPITULUA
ZERBITZUA ABIAN JARTZEA ETA ESKAINTZEA


19. artikulua.– Zerbitzua martxan jarri eta kontratua izapidetu aurreko jarduerak.


20. artikulua.– Abian jartzea.

Kontratua sinatu ostean, 18 hilabeteko epea izango du esleipendunak, esleitutako zerbitzua eskaintzeko prest izateko. Zerbitzua eskaintzen hasi baino lehen, instalazio horien ikuskaritza teknikoa eskatuko du. Horrekin batera, Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunari behin-behineko progak egiteko baimena eskatuko dio, eta eskabide horren kopia Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari igorri beharko dio.

Behin-behineko emisioak eskaintzeko baimena edo ikuskaritza teknikoaren aldeko txostena eskuratzen duenean, hori jakinarazi eta gehienez ere bi hilabeteko epean hasi beharko du emititzen esleipendunak. Bi aste lehenago, behar den bezala jakinarazi beharko zaio Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari emisioak noiz hasiko diren eta zein eremu hartuko duten.


21. artikulua.– Zerbitzuaren edukiak.


22. artikulua.– Hizkuntza-irizpideak.


23. artikulua.– Zerbitzu-emaileek administrazioarekiko dituzten betebeharrak.


24. artikulua.– Zerbitzu-emaileen baldintza subjektiboak betetzea.


25. artikulua.– Zerbitzuaren baldintzak betetzea.


26. artikulua.– Zerbitzugintzaren kanona.

IV. KAPITULUA
ZEHATZEKO AHALA


27. artikulua.– Zehapen-araubidea.


28. artikulua.– Kontzesiorik gabeko emisioak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko abenduaren 22ko 41/1995 Legean ezarritakoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoari esleitutako multiplex digital bakoitzak telebista digitaleko lau programa emateko gaitasuna du. Kopuru hori, dena den, legeria orokorrean eta dekretu honetan jasotako aurreikuspenen arabera areagotu ahal izango da.

Bigarrena.– Dekretu honek edo jarduera hori arautzen duten legeek gaitzat duten Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileen inguruko administrazio-egintza eta datu guztiak Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren menpekoa den Euskal Autonomia Erkidegoko Irratidifusio Enpresen Erregistroan jasoko dira.

Hirugarrena.– Administrazio-klausula partikularren pleguetan, barrutiren batzuetako zerbitzu-emaileei Euskal Autonomia Erkidego barruko beste area mugakideen gaineko berriak eta albistegiak ezartzeko betebeharra jarri ahal izango zaie, planifikatutako multiplex digitalik ez badute eskualdeok.

Horrela aurreikusten bada, lehenbizi gaiak eragiten dien udalerrietako udalbatzek eskabidea egin beharko dute, eta gero, eskumena duen organoak baimena emango du; orduan sortuko da betebehar hori.

Zerbitzu-eremuaren zabalkuntzaren baimenak irauten duen bitartean bete beharko da betekizun hori, edo, bestela, multiplex digitala planifikatzearen ondorioz herri horietan titulu juridikoak ematera zuzendutako prozedura ebazten den arte.

Laugarrena.– Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua emateko hasiera batean aurreikusitako lau kanal digitalen kontzesioaren ondoren ematen diren kontzesioen iraupena multiplex digital horretako emisioak eskaintzeko titulu juridiko zaharrena duen esleipendunari geratzen zaion epealdia izango da.

Bosgarrena.– Dekretu honetan aurreikusitako ondorioetarako, ikus-entzule gehieneko ordutegia zein den ezartzeko gaitasuna Kultura sailburuak izango du, eta agindu bidez egingo du.

Xedapen hau garatzen ez den bitartean, 12:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik 24:00etara bitartekoak hartzen dira ikus-entzule gehien dituzten ordutegi-tartetzat.

Kultura sailburuak ikus-entzule gehien duen ordutegi-tartetzat ezarritakoa ezin izango da, inola ere, ordu-kopuru gutxiagokoa izan.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Dekretua onartu eta ondorengo bost urteetan titulu juridikoa eskuratzen duten Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emaileei, honako arau hauek betearaziko zaizkie, dekretu honetako 22. artikuluan euskarazko emisioei buruz jasotakoak progresiboki ezar ditzaten:

Bigarrena.– Lurreko Uhinen bidezko Tokiko Telebistari buruzko abenduaren 22ko 41/1995 Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean eta dekretu honetan zehaztutakoa betez, 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik emititzen duten tokiko telebistako operadoreek dagokion kontzesioaren jabe izan beharko dute emititzen jarraitu ahal izateko. Kontzesio hori lortu ezean, lehiaketa hau ebazten den egunaren ondoko 6 hilabeteetan utzi beharko diote operadore horiek emititzeari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Garapena.

Dekretu hau garatu eta gauzatzeko behar beste xedapen agintzeko baimena ematen zaio Kultura sailburuari, eta bereziki, dekretu hau indarrean jarri eta hurrengo hamar hilabeteetan onartu beharko den Euskal Autonomia Erkidegoko Irratidifusio Enpresen Erregistroaren antolamendu- eta funtzionamendu-arauak ezartzeko baimena.

Bigarrena.– Indarrean sartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.


Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutakoak
(irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161786654