Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  EEPren Hizkuntza Politika aitzinproiektua

EEPren Hizkuntza Politika aitzinproiektua

2006-10-25 / 07:00 / Euskararen Erakunde Publikoa - EEP   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Hizkuntza Politika aitzinproiektua aurkeztu du 2006ko urrian. «Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun» goiburuarekin, hamaika erronka nagusi biltzen dira bertan. Guk osorik dakarkigu hona.

Joan den martxoaz geroztik ehundik gora lagun aritu dira dokumentu hori lantzen eta, EEPren Administrazio Kontseiluak aho batez onartu ondoren, orain eragileen partehartzea izango duen eztabaida zabaldu da.

Ekarpenak egiteko hilabete eta erdiko epea izango da. EEPk behin betiko Hizkuntz Politika eta 2007tik 2010erako ekintzak abenduaren 21ean onartu nahi ditu.

Hona hemen orain eragileekin eztabaidagai izango den dokumentua.

1) FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA

ERRONKA NAGUSIA

Familia, euskararen transmititzeko tresna estrategiko gisa berreskuratu.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Familiak euskararen transmititzen lagundu

  • 1.1. Aitamak eta burasogaiak, beren euskarazko gaitasunen hobetzen lagundu
  • 1.2. Transmititzearen errazteko eta laguntzeko tresnak, metodoak eta baliabideak eskaini
  • 1.3. Familia bidezko transmisio prozesuan engaiatutako aitamen arteko elgargunea sortu


2) Familia bidezko transmisioa, jendarteko beste transmisio bideekin uztartu, denen artean transmisiorako katea osatzeko xedez

  • 2.1. Familia, berezko beste transmisio bide diren lehen haurtzaroa eta irakaskuntzarekin uztartu, kate osoa azkartzeko asmoz
  • 2.2. Familia, ingurumen hurbileko bizi sozialeko esparruekin uztartu, nagusiki haur eta gazteetarik hurbil dauden esparruekin

LAN ARDATZAK


1) Familiak euskararen transmititzen lagundu

  • 1.1. Aitamak eta burasogaiak, beren euskarazko gaitasunen hobetzen lagundu

    Aitamei eta burasogaiei zuzendu ikastaro berezituak proposatu, helduen euskalduntzeko egiturekin partaidetzan

    • Xede taldeak sortu, familien tipologiari egokituz (burasogaiak, aitamak, haurren adina, bakoitzaren hizkuntza gaitasunak eta bi bizilagunenak...)
    • Xede taldeei egokitu formakuntza eskaintza berezitua plantan jarri, helduen euskalduntze egiturekin partaidetzan, formakuntzaren edukiak, metodoak eta ikasmaterialak publikoari eta xedeari egokituz
    • Erabilpena formakuntzaren muinean jarri, egun guzietako giroa eta egoerak bersortuz, haurrekin saio bereziak antolatuz... egun guzietako baliatzea errazteko eta bultzatzeko gisan, 3 xedetan garrantzia berezia jarriz: euskara haurrarekiko hizkuntza izatea, euskara bizilagunen arteko hizkuntza izatea, euskara familia osoaren hizkuntza izatea, anai-arreben artekoa barne
    • Familiak lagundu ikastaldietan parte hartzen
  • 1.2. Transmititzearen errazteko eta laguntzeko tresnak, metodoak eta baliabideak eskaini
    • Beharrezkoak diren tresnak, metodoak eta baliabideak definitu eta sortu
      • Sail hortan jadanik badauden baliabideen eta esperientzien azterketa kualitatibotik abiatuz, eduki ezberdinak (ipuin, ixtorio, komiki, kantu, euskaraz haurraren hezteko aholku liburu...) eta euskarri ezberdinak (liburu(xka), CD, CD-Rom, tailer berezitu...) kontutan hartuz, lurraldearen eta publikoaren beharrei erantzuteko beharrezkoak diren moldaketak eta ekoizte osagarriak definitu eta gauzatu
    • Eskaintza publikoaren eskura jarri
      • Transmisioa laguntzeko tresnen eskaintza aitamei ezagutzera eman: webgunea, newsletter, katalogo, CD...
      • Sentsibilisazio eta formakuntza egintza bereziak antolatu, eskaintza begistatu publikoarengana hurbiltzeko gisan: bilkura publikoak, irrati emankizunak, telebistarako erreportaiak, kazeta osto bereziak...
  • 1.3. Familia bidezko transmisio prozesuan engaiatutako aitamen arteko elgargunea sortu
    • Elgargunearen nondik norakoak finkatu: esperientzien eta konpetentzien partekatzeak eta trukatzeak; trebatzen elgar laguntzea, besteak beste familian euskaraz ari diren beste aitama batzuekin lehen haurtzaroko profesionalekin, amaeskoletako irakasleekin... harremanak antolatuz; tresnei eta metodoei buruzko gogoetak; euskarazko jarduera batzu elgarren artean gogoetatzea eta muntatzea...
    • Hautatu lehentasunetatik, elgargunea abiarazten eta biziarazten lagundu


2) Familia bidezko transmisioa, jendarteko beste transmisio bideekin uztartu, denen artean transmisiorako katea osatzeko xedez

  • 2.1. Familia, berezko beste transmisio bide diren lehen haurtzaroa eta irakaskuntzarekin uztartu, kate osoa azkartzeko asmoz
    • Familien, haurtzaindegien, ama-laguntzaileen eta eskolen artean, gogoeta lan talde baten bitartez, familia transmisioa bultza eta lagunt dezaketen ekimen eta jarduerak definitu, helburutzat hartuz, aitamen transmisio prozesua erraztea eta laguntzea, eta aldi berean lehen haurtzaroko profesionalen lanaren aberastea, sortu zubiei esker: aitamen parte hartzean oinarritu jarduerak haurtzaindegietan muntatzea, familian haurtzaindegiek eta ama-laguntzaileek eramaten duten lanaren jarraipena antolatzea, aitamak haurren etxeko lanen jarraitzen laguntzea (metodo, gida liburu, tailer...), aitamen parte hartzea eskolako jardueretan batzuetan, familien parte hartzean oinarritu jarduera batzuen muntatzea...
    • Finkatu ekimen eta jarduerak esperimentatu, egokitu eta garatu
    • Familia zein buraso elkarteek, ikastetxeek, lehen haurtzaroko egiturek... munta ditzaketen proiektu bereziak sustengatu eta lagundu
  • 2.2. Familia, ingurumen hurbileko bizi sozialeko esparruekin uztartu, nagusiki haur eta gazteetarik hurbil dauden esparruekin
    • Familien eta euskarazko aisialdi zerbitzua eskaintzen duten egituren artean, harreman eta zubiak bultzatu eta lagundu
    • Familietan, eta partikulazki belaunaldi gazteen baitan, euskal hedabideen kontsumoa emendatu
      • Programa pedagogikoak muntatu, hedabideekin, ikastetxeekin eta aholkulari pedagogikoekin partaidetzan, haur eta gazteak euskal hedabideetara hurbilarazteko eta erakartzeko: hedabideetako profesionalen eta ikastetxeen artean xutik ezarri tailer batzuen bitartez, esperimentazioak eraman (artikulu idaztea, irrati zein telebista emankizun batzuen sortzea...)
    • Transmisio prozesuan aitamen lekukoa har lezaketen euskaldun zaharren parte hartzea antolatu
      • Transmisio prozesuan aitatxi-amatxien papera berreskuratu eta azkartu
      • Familiaz kanpo transmisioan aitamen lekukoa har dezaketen pertsonen eta familiaren artean zubiak eraiki
        • Familien eta zahar-etxeen artean zubiak sortu
        • Familien eta auzo, herritarren... artean zubiak sortu
    • Familien papera sustenga dezaketen elkarteek eraman proiektuak bultzatu eta lagundu

2) LEHEN HAURTZAROA

ERRONKA NAGUSIA

Lehen haurtzaroko egiturekin eta profesionalekin, hizkuntzaren transmisioaren zurkaitz izanen den euskarazko zerbitzu eskaintza bat plantan jarri

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Familiei eman, lurralde osoan, lehen haurtzaroko euskarazko zerbitzu baten hautatzeko aukera

  • 1.1. Euskarazko eskaintza proposatzen duten haurtzaindegien sare bati buruz joan
  • 1.2. Euskarazko zerbitzu bat eskaintzen duten amalaguntzaileen sare bati buruz joan


2) Profesionalei, behar bezala lan egiteko beharrezkoak dituzten tresnak eta konpetentziak eskaini

  • 2.1. Profesionalen formakuntza lagundu
  • 2.2. Profesionalek euskaraz lan egiteko beharrezkoak dituzten materialak eta tresnak sortu eta zabaldu
  • 2.3. Profesionalen arteko elgargune bati buruz joan
  • 2.4. Lehen haurtzaroko egiturek hautatu hizkuntzen erabilpen ezberdinak begiratu eta ebaluatu

LAN ARDATZAK


1) Familiei eman, lurralde osoan, lehen haurtzaroko euskarazko zerbitzu baten hautatzeko aukera

  • 1.1. Euskarazko eskaintza proposatzen duten haurtzaindegien sare bati buruz joan
    • Haurtzaindegien karta definitu, lurralde osoan euskarazko eskaintza eskuragarria jar lezakeena, gaur egungo egoeratik abiatuz
    • Euskarazko haurtzaindegien eskaintzaren garatzeko eta egituratzeko programazioa definitu eta obratu:
      • Dauden haurtzaindegietan, euskarazko eskaintza garatuz
      • Euskarazko eskaintza proposatuko duten haurtzaindegi berri batzu sortuz
  • 1.2. Euskarazko zerbitzu bat eskaintzen duten amalaguntzaileen sare bati buruz joan
    • Gaurko egoeraren ezagutzatik abiatuz (ama-laguntzaileen lan hizkuntza, hizkuntza gaitasunak, euskaraz aritzeko nahikundea, euskararen ikasteko gogoa...), amalaguntzaileekin eta egitura profesionalekin partaidetzan, euskarazko zerbitzu eskaintzaren garatzeko eta egituratzeko plangintza definitu eta obratu: amalaguntzaileen hizkuntza formakuntza, euskaraz ari diren ama-laguntzaileen fitxategi gaurkotua, familiei zuzendu sentsibilisazio-promozio egintzak...


2) Profesionalei, behar bezala lan egiteko beharrezkoak dituzten tresnak eta konpetentziak eskaini

  • 2.1. Profesionalen formakuntza lagundu
    • Gaurko egunean euskaraz ari diren langileen beharrei erantzuten lagundu
      • Formakuntza beharren biltzetik abiatuz, beharrei erantzuteko formakuntza berezituak antolatu, partaide egokiekin eskuz-esku
    • Dauden langileen artean, euskara ikasi edo hobetu nahi dutenak euskalduntzen lagundu
      • Formakuntza beharren itzulia egin
      • Egitura eta langile bakoitzarekin partaidetzan, euskalduntze prozesua formakuntza jarraikiko dispositiboetan sartzearen egingarritasuna aztertu
      • Helduen euskalduntze egiturekin partaidetzan, ikasle talde bereziak osatu, beharrak eta hizkuntza mailak kontutan hartuz
      • Formakuntza berezituak antolatu, metodoak eta ikasmaterialak taldeen beharrei egokituz
    • Etorkizuneko profesionalen euskarazko formakuntza antolatu
      • Lehen haurtzaroko jatorrizko formakuntzaz arduratzen diren ikas zentroekin, formakuntza nagusiari euskarazko formakuntza baten uztartzeaz gogoetatu eta antolatu
  • 2.2. Profesionalek euskaraz lan egiteko beharrezkoak dituzten materialak eta tresnak sortu eta zabaldu
    • Profesionalek adierazi beharretatik abiatuz, eta jadanik sortuak izan diren materiala eta tresnen eskaintza kontutan hartuz, eskaintza horren egokitzeko eta eskasen betetzeko plangintza definitu, hitzartu eta obratu
    • Materiala eta tresnak profesionalen eskura jarri
  • 2.3. Profesionalen arteko elgargune bati buruz joan
    • Profesionalekin partaidetzan lan bat eraman, beren arteko elgargune baten nondik norakoen gogoetatzeko eta lehentasunen finkatzeko: elgar trukatzeak, esperientzia eta konpetentzien partekatzea, euskaraz ari diren profesional batzuk beste batzuen trebatzen laguntzea, lan tresnak elgarren artean gogoetatzea, aitamei zuzendu euskarazko jarduera batzuen partaidetzan gogoetatzea eta muntatzea...
  • 2.4. Lehen haurtzaroko egiturek hautatu hizkuntzen erabilpen ezberdinak begiratu eta ebaluatu
    • Praktika ezberdinak dauzkaten egiturekin harreman iraunkorrak eraiki (haur guziekin euskaraz, aitamen hautuaren arabera, langileen arabera...)
    • Egin-molde ezberdinak begiratu eta ebaluatu, egiturekin partaidetzan

3) IRAKASKUNTZA

ERRONKA NAGUSIA

Euskararen transmisioan baitezpadako tresna bihurtu den eskolan, hizkuntzaren irakaskuntza garatu eta egituratu, euskara aldi berean hizkuntza irakatsia eta irakaskuntzarako hizkuntza izanki.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Familiei eman, lurralde osoan, beren haurrentzat euskarazko irakaskuntza baten hautatzeko aukera, euskarazko irakaskuntza eskaintza garatuz eta egituratuz

  • 1.1. Euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
  • 1.2. Etorkizunari begira, euskarazko irakaskuntzarako irakasle postu beharrak aitzinetik begistatu eta bete
  • 1.3. Euskarazko irakaskuntzen antolakuntza egokitu


2) Irakasleak, euskaraz lan egiteko beharrezkoak dituzten tresnak eta konpetentziak eskuratzen lagundu

  • 2.1. Euskarazko irakasleen formakuntza beharrei erantzuten lagundu
  • 2.2. Ikasmaterialaren ekoizteaz arduratzen diren egiturak, kalitatezko produktuen sortzen eta zabaltzen lagundu
  • 2.3. Teknologia berriek irakaskuntzarako idekitzen dituzten bideetaz baliatu


3) Euskarazko irakaskuntzan diren ikasleen euskarazko gaitasun osoaren erdiestea segurtatu

  • 3.1. Irakaskuntzako partaideak, ikasleek hizkuntza gaitasunen erdiesteari begira eramaten dituzten indarretan lagundu
  • 3.2. Erabilpenaren bitartez, irakaskuntzak euskararen kalitate osora heltzeko egiten dituen indarrak azkartu

LAN ARDATZAK


1) Familiei eman, lurralde osoan, beren haurrentzat euskarazko irakaskuntza baten hautatzeko aukera, euskarazko irakaskuntza eskaintza garatuz eta egituratuz

  • 1.1. Euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
    • 2005ean finkatu euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garatze eta egituratzearen epe luzeko programazioaren lehen zatiaren obratzen jarraiki
      • Irakaskuntza publikoarentzat, irakaskuntza girixtinoarentzat eta Seaskarentzat definitu jardunbideak eta egutegiak gauzatu, lehen mailan zein bigarrenean, adostuak izan diren 3 printzipioei jarraikiz: familien hautatze librea, lurralde osoan egituratzea, irakaskuntza maila ezberdinen arteko irakaskuntzen jarraipena (ikus ondotik, norabide nagusiak laburbiltzen dituzten sintesia grafikoak)
    • Gisa berean, programazio lan bat eraman, orain arte aztertu gabe dauden beste irakaskuntza sailetan:
      • Formakuntza teknikoak eta profesionalak
      • Laborantzazko irakaskuntza
      • Goi mailako irakaskuntza
  • 1.2. Etorkizunari begira, euskarazko irakaskuntzarako irakasle postu beharrak aitzinetik begistatu eta bete
    • Euskarazko klase idekitzeak aitzinetik ikusiz (ikus programazioa)
    • Dauden euskarazko irakasguneetan, beharrezkoak izanen diren postuak aitzinetik begistatuz
    • Irakaslegoaren adinaren araberako osakeratik, ondoko urteetako postu beharrak ondorioztatuz
  • 1.3. Euskarazko irakaskuntzen antolakuntza egokitu
    • Kolegio eta lizeoetan abiatu irakaskuntzen antolakuntzaren azterketa kualitatiboa bururatu (oren kopuruak euskaraz, gaiak, ikasle taldeak, egutegiak...)
    • Azterketa hortarik abiatuz, irakaskuntzen egokitze plangintza adostu eta obratu
    • Gisa berean jokatu lehen mailari doakionez


2) Irakasleak, euskaraz lan egiteko beharrezkoak dituzten tresnak eta konpetentziak eskuratzen lagundu

  • 2.1. Euskarazko irakasleen formakuntza beharrei erantzuten lagundu
    • Jatorrizko formakuntzan, biharko irakasleek hizkuntza gaitasun osoaren eskuratzea segurtatu
      • Ikas zentroekin partaidetzan, lehen mailan zein bigarrenean euskaraz ariko diren irakasleen formakuntza prozesuan, mailaz maila ikasbideak segurtatu beharreko hizkuntza gaitasunak, eta gaitasun horien neurtzeko tresnak gogoetatu eta definitu
      • Gaitasun horren erdiesteko hartzekoak litezkeen neurriak eta plantan jartzekoak litezkeen dispositiboak definitu, adostu eta obratu
    • Formakuntza jarraikiaren bidez, hizkuntza gaitasunen hobetzeko gaur egungo formakuntza beharrei ihardesten lagundu
      • Lehen mailako eta bigarren mailako irakasleen formakuntza beharren itzulitik abiatuz, beharrei ihardesteko formakuntza dispositibo egokiak definitu eta muntatu, irakaskuntzako aktore ezberdinekin partzuergoan
  • 2.2. Ikasmaterialaren ekoizteaz arduratzen diren egiturak, kalitatezko produktuen sortzen eta zabaltzen lagundu
    • Gaur egungo ekoizpen programen obratzen jarraiki
    • Ondoko urteetako beharrak definitu eta araberako ekoizte plangintza adostu eta obratu
  • 2.3. Teknologia berriek irakaskuntzarako idekitzen dituzten bideetaz baliatu
    • Euskarazko irakaskuntzari egokitu Lan Gune Numerikoak sortu
    • Euskararen entzun eta lantze denboraren emendatzeko sistema pertsonalak eskaini:
      • Sortzekoak litezkeen sistema egokiak begistatu: edukiak (entzuteko moduloak, ariketak, joko pedagogikoak...), euskarriak (KDak, internet bidezko euskarazko emankizunak, mp3 irakurgailu ibilkarien prestaketa sistema...)
      • Hautatu tresnak sortu eta baliatzea antolatu


3) Euskarazko irakaskuntzan diren ikasleen euskarazko gaitasun osoaren erdiestea segurtatu

  • 3.1. Irakaskuntzako partaideak, ikasleek hizkuntza gaitasunen erdiesteari begira eramaten dituzten indarretan lagundu
    • Irakaskuntza eredu bakoitzean, mailaz maila erdietsi beharreko hizkuntza gaitasunak finkatu
      • Sentsu hortara abiatu urratsak bururaino eramaten lagundu
      • Erreferentziazko ereduak baliatu (Europa mailako markoa)
    • Hizkuntza gaitasunen izartzeko eginmoldeak adostu eta neurtze dispositibo iraunkorra plantan jarri
    • Hizkuntza gaitasunen helburu kualitatiboak finkatzerakoan, euskara irakaskuntzarako hizkuntza gisa kontsideratu
  • 3.2. Erabilpenaren bitartez, irakaskuntzak euskararen kalitate osora heltzeko egiten dituen indarrak azkartu
    • Ikasorenetatik kanpo, erabilpenean oinarritu jarduera batzuen antolatzea bultzatu eta sustengatu, euskaraz aritzea eta plazerra uztartzea beti xekatuz
      • ikastetxeetan antolatu ekimenak sustatu: antzerkigintza, bertsogintza, kantagintza, ikasleen aldizkaria, kirol saioak...
      • hedabideetako profesionalek lagundurik, programa pedagogikoak sortu (ikus 4) Hedabideak)
      • irakurketaren eta idazketaren inguruan, programa pedagogikoak muntatu, idazleen parte hartzearekin (ikus 6) Argitalpena)
      • ikastetxeen arteko loturak bultzatu: elgar trukatzeak, lehiaketak... bai zuzenean, bai interneten bidez
      • ateraldiak, egonaldiak eta bidaiak proposatu
      • euskarazko interneteko eskaintza garatu (txat, blog, joko...), ikasleen parte hartzea beti bultzatuz
      • zinema aretoetan, euskarazko filma, marrazki bizidun... programazioa proposatu
      • ...

4) HEDABIDEAK

ERRONKA NAGUSIA

Hedabideak, euskara gizartean biziarazteko eta hizkuntzaren mailaren hobetzeko tresna bihurtu.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Euskarazko hedabideen eskaintza oso bati buruz joan

  • 1.1. Euskarazko hedabideak azkartu
  • 1.2. Euskararen presentzia garatu dauden hedabideetan
  • 1.3. Euskarazko eskaintza berri bat sortu gaurko eskaintzaren osatzeko


2) Hedabideak, euskararen ikasteko eta hobetzeko tresna bihurtu

  • 2.1. Hedabideek kalitate mailan egiten dituzten indarrak lagundu, jendartean euskararen kalitate orokorra gorantz tiratzeko
  • 2.2. Euskal hedabideak, hizkuntzaren irakaskuntza prozesutzat lagungarri izateko sustengatu
  • 2.3. Euskal hedabideak, publikoaren parte hartzea bultzatzera gomitatu eta lagundu, haur eta gazteei lehentasuna emanez: euskaraz eginez euskara ikasi, baliatu eta hobetu

LAN ARDATZAK


1) Euskarazko hedabideen eskaintza oso bati buruz joan

  • 1.1. Euskarazko hedabideak azkartu
    • Euskarazko hedabideekin, profesionalizatzeo-egokitze plangintza bati buruz joan, EEPrekin eraiki partaidetza batean oinarriturik:
      • beharren azterketa partaidetzan burutu
      • laguntza motak eta ebaluatze irizpideak molde hitzartuan finkatu
    • Euskarazko hedabideen eskaintza publikoari helaraztea segurtatu lurralde osoan:
      • ETB1 telebistaren kalitatezko hedapena lurralde osoan segurtatu:
        • itzalguneak eta numerikoari buruz joateko hedamolde analogikoaren desagertzea kontutan hartu
        • araberako egokitze teknikoak eta inbertsio programa egokiak definitu eta obratu
      • Irratiak, hedamolde numerikoak geroari buruz galdeginen dituen egokitzeei aitzinetik prestatzen lagundu:
        • marko juridikoak eta araudiak zaindu, Irratien Batzorde Teknikoarekin (CTR) partaidetzan
        • beharrezko egokitzeak aitzinetik pentsatu, euskal irratiekin partzuergoan
      • Euskarazko prentsa idatziaren kalitatezko banaketa segurtatu:
        • euskarazko prentsa idatzia, egunez egun eta tenorez harpidedunei helarazi: goizean goizik prentsa etxeetara banatzeko sistema eraginkorra plantan jarri
        • publikoari eman, lurralde osoan, euskarazko prentsa idatzia kioskoetan eskuratzeko aukera:
          • euskarazko prentsa idatzia zabalduko dutenen kiosko eta saltegien karta definitu eta gauzatu
          • sareko saltegi eta kioskoak euskarazko prentsa idatzia merkaturatzen (espazio erakargarria, komunikazioa...)
      • Publiko gazteari, hedabideak ezagutarazteko eta maitarazteko egintza bereziak antolatu: hedabideetako profesionalen laguntzarekin, programa pedagogikoak muntatu ikastetxeetan (ad. Hedabideetako ekoizpen batzuen sortzea, lehiaketak, ikasleen lanak hedatuz eta balorizatuz...)
    • Erakunde eta zerbitzu publikoak zein eragile pribatu garrantzitsuak, beren komunikazio plangintzan euskal hedabideak kontutan hartzen lagundu:
      • Eragile bakoitzari buruzko sentiberatze lana eraman
      • Partaidetzan, bakoitzari egokitu neurriak adostu eta gauzatu
    • Euskaraz ari diren profesionalen arteko lankidetzarako sare baten eraikitzea bultzatu
      • Hedabideekin, beren arteko lankidetzarako sare baten egingarritasuna eta funtzioak gogoetatu: esperientzien eta konpetentzien partekatzea, elgarren artean ekoiztea, teknologien zaintza, promozioa elgarren artean antolatzea...
      • Finkatu norabideak abian jarri
  • 1.2. Euskararen presentzia garatu dauden hedabideetan
    • Tokiko hedabide bakoitzari buruz desmartxa bultzatzailea eraman
      • Euskararen tokiaren garatzeko posibilitateak partaidetzan aztertu
      • Finkatu norabideak partaidetzan obratu
  • 1.3. Euskarazko eskaintza berri bat sortu gaurko eskaintzaren osatzeko
    • Aitzinetikako ikerketak partaidetzan burutu, euskarazko hedabide berri batzuen sortzeko egingarritasunaren aztertzeko, dagoen eskaintzan eskasak diren sailetan:
      • Tokiko telebista
        • hedatze numerikoa kontutan hartuz
        • dauden euskarazko hedabideekin (France 3, ETB, TVPi, Kanaldude...) edo beste eragile batzuekin partaidetzan
      • Tokiko egunkari bat
      • Familiei zein gazteei zuzendu aldizkaria(k)
      • Haur eta gazteei zuzendu irratia
    • Euskarazko hedabide guzien internet bidezko hedatzea lagundu


2) Hedabideak, euskararen ikasteko eta hobetzeko tresna bihurtu

  • 2.1. Hedabideek kalitate mailan egiten dituzten indarrak lagundu, jendartean euskararen kalitate orokorra gorantz tiratzeko
    • Hedabideetako profesionalen hizkuntza formakuntza beharrei erantzun:
      • Formakuntza jarraikiaren bidez: beharrak bildu eta araberako formakuntza saio berezituak muntatu
      • Jatorrizko formakuntzaren bitartez: Euskal Ikasketekin (UPPA eta Bordele III unibertsitateak) eta hedabideetako profesionalekin partaidetzan, euskarazko kazetalarien beharrei erantzuteko formakuntza eskaintza egokia definitu eta plantan jarri
    • Hizkuntza baliabideen datubase partekatua sortu eta zabaldu:
      • Terminologiaren finkatzea eta hizkuntza onespenak segurta litzakeen dispositibo amankomuna antolatu
        • hedabideetan orain arte finkatu terminologia bildu eta Adituen Batzordearen baitan aztertu eta baieztatu
        • usaiazko terminologia finkatu, esparruka
        • eguneroko aktualitateak sortu beharrei, molde eraginkorrean erantzun
      • Finkatu hizkuntza baliabideen datubasea sortu eta profesionalen eskura jarri:
        • datutegiaren ezaugarriak definitu (edukia, egitura, loturak, kontsulta-moldeak, eguneratze-moldeak...)
        • datutegia sortu eta internet bidez kontsultara jarri
    • Euskararen zaintza zerbitzu iraunkorra sortu:
      • Hedabideekin partaidetzan, egin-molde eraginkorrena finkatu eta plantan jarri (Adituen Batzordearen kide bat edo biga eginbehar hortan berezitu; hedabideetako profesional bati, hedabide guzientzat paper horren betetzeko ardura eman...)
  • 2.2. Euskal hedabideak, hizkuntzaren irakaskuntza prozesutzat lagungarri izateko sustengatu
    • Orain arte eraman esperientzien bilana egin
    • Hedabide ezberdinei eta beharrei egokitu tresnak definitu eta gauzatu
  • **2.3. Euskal hedabideak, publikoaren parte hartzea bultzatzera gomitatu eta lagundu, haur eta gazteei lehentasuna emanez: euskaraz eginez euskara ikasi, baliatu eta hobetu
    • Hedabideetako profesionalekin, irakaskuntzako aktoreekin eta ikasleekin partaidetzan, haur eta gazteen parte hartze molde egokiak gogoetatu (gazteek gazteentzat egin asteroko irrati emankizunak; kazeta ezberdinentzat ikasleek aldizka idatzi artikuluak, adinaren arabera (Mantangorri, Matraka...); telebista emankizun batzuen ekoiztean parte hartzea...
    • Hautatu bideak esperimentatu, moldatu eta garatu

5) ATSEDENALDIA - AISIALDIA

ERRONKA NAGUSIA

Aisialdi uneetan euskararen erabilpena sustatuz, hizkuntza eta gozamena uztartu

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Familiei eman, lurralde osoan, euskarazko aisialdi eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa hautatzeko aukera

  • 1.1. Euskarazko aisialdi zerbitzu antolatuen eskaintza garatu eta egituratu
  • 1.2. Euskarazko aisialdirako tresna eta materiala eskaintza zabal eta kalitatezko bati buruz joan, beharrezkoak diren egokitzeak eta sortzeak antolatuz


2) Profesionalei eman euskaraz lan egiteko behar dituzten tresnak eta konpetentziak

  • 2.1. Aisialdiko profesionalen hizkuntza formakuntza beharrei erantzun
  • 2.2. Profesionalek euskaraz lan egiteko beharrezkoak dituzten tresna eta baliabideak sortu eta zabaldu
  • 2.3. Euskaraz ari diren aisialdiko profesionalen elgargunea sortu

LAN ARDATZAK


1) Familiei eman, lurralde osoan, euskarazko aisialdi eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa hautatzeko aukera

  • 1.1. Euskarazko aisialdi zerbitzu antolatuen eskaintza garatu eta egituratu
    • Bertsolari eskolen sarea sustengatu eta azkartu, lurralde osoan eskuragarri jarriz
    • Aisialdi eta opor zentroen sare bat egituratu
      • Eskumena duten egiturekin partaidetzan, eskaintzaren karta definitu, lurralde osoan euskarazko aisialdi eskaintza eskuragarri jar lezakeena
      • Eskaintzaren garatze eta egituratze plangintza definitu eta obratu, gaurko egituretan euskarazko eskaintza garatuz, zein eskaintza berri bat sortuz
    • Kirola euskaraz egiteko aukerak garatu
      • Eskumena duten egitura eta erakundeekin partaidetzan, euskarazko kirol praktika eskaintzaren garatze plangintza definitu eta obratu, dauden egituretan beretan edo eskaintza berri bat sortuz, haur eta gazteek gehienik praktikatzen dituzten kiroletatik hasiz
    • Kultura alorrean, euskarazko eskaintza garatu, haur eta gazteak bereziki gogoan hartuz
      • Eskumena duten egiturekin partaidetzan, euskarazko kultura jarduera eskaintza egituratu, haur eta gazte gehien errezebitzen dituzten egituretatik hasiz, eta belaunaldi gazteek gustukoenak dituzten aktibitateak lehenetsiz
      • Euskarazko programazio kulturala antolatu, eskumena duten egiturekin partaidetzan, publiko gazteei zuzendu eskaintza berezia proposatuz (antzerki, zinema, bertso saio, pailazo ala txontxongilo ikuskizun, kantaldi eta kontzertu...)
      • Euskarazko sorkuntzan haur eta gazteen parte hartzea bultzatu
      • Praktika kulturala baliatu publiko berri batzuen euskarara erakartzeko eta euskararen ikastera eramateko: elkarteekin (partikulazki euskal kantuan eta dantzan berezituak direnekin), lan berezia eraman, kantuaren eta dantzaren bitartez, elkarte kideak hizkuntzari hurbiltzeko, eta euskararen ikasteko gogoaren emateko
    • Euskarazko irakaskuntza proposatzen duten ikastetxeak, ikasleentzat antolatzen dituzten euskarazko jarduerak eta aisiak aberasten eta garatzen lagundu, ikasleak bereziki erakartzen dituzten sail eta gaiak lehenetsiz, euskaraz aritzea eta plazerra uztartzeko gisan (antzerkigintza, bertsogintza, kazetalaritza, kirola, ateraldiak, ikastetxeen arteko zuzeneko zein internet bidezko harremanak...)
    • Irakaskuntzako profesionalekin partaidetzan, euskarazko egonaldi eskaintza bat antolatu euskarazko irakaskuntzan dauden ikasleentzat, hizkuntza mailaren hobetzeko helburuarekin
      • Hizkuntza egonaldiak proposatuz, bai eskola denboran, bai eskola denboratik kanpo
      • Hizkuntza ingurumen ludikoan baliatzea helburutzat hartuz, euskara eta plazerra lotzeko gisan
      • Jarduerak ikasleen gustuen eta interesen arabera hautatuz
      • Ingurumen euskaldunak lehenetsiz, euskara eguneroko biziari lotzeko gisan
      • Ikastetxe, sare eta lurralde ezberdinen arteko harremanak bultzatuz
    • Ludoketetan, euskarazko jardueren antolatzea bultzatu, tokiko erakundeekin, euskarazko eskaintzan berezitu liburutegi-mediatekekin eta elkarteekin partaidetzan
      • Liburutegietan beretan, euskarazko zerbitzu bat antolatuz
      • Gune berezitu berriak sortuz
      • Zerbitzu ibilkari bat sortuz, euskaraz jostatzearen eta aisiaren inguruan antolatua
  • 1.2. Euskarazko aisialdirako tresna eta materiala eskaintza zabal eta kalitatezko bati buruz joan, beharrezkoak diren egokitzeak eta sortzeak antolatuz
    • Euskarazko argitalpen eskaintza oso bati buruz joan, eta publikoaren eskura jarri (ikus 6) Argitalpena)
    • Euskarazko aisialdirako joko eta materiala eskaintza egokitu, aberastu eta zabaldu
      • Gaurko eskaintzaren azterketa kualitatibotik abiatuz, beharrezkoak diren egokitzeen eta sortzeen plangintza definitu eta obratu
      • Hedatzea antolatu, prezio onargarrian
        • Euskarazko eskaintzan berezitu saltegien eta liburutegien sareetaz baliatuz
        • Euskarazko eskaintza guzia (liburu, joko, kd-rom, ikasmateriala...) publikoari hurbiltzeko zerbitzu ibilkaria sortuz
        • Haur eta gazteekin lan egiten duten egiturei eta profesionalei zuzendu prestaketa zerbitzu bat plantan jarriz (lehen haurtzaroko egitura eta profesionalentzat, aisialdi eta opor zentroentzat, ikastetxeentzat...)
    • Interneteko euskarazko eskaintza garatu, bereziki haur eta gazteei zuzendua zaiena
      • Haur eta gazteen interneteko praktiken eta gustuen ezagutzatik abiatuz, gaurko eskaintza kontutan hartuz
      • Esparru ezberdinak kontutan hartuz : edukiak, guneak, tresnak...
      • Publiko gazteen parte hartzea bultzatuz maila guzietan, sortzekoak ditezkeen edukien eta produktuen definizioan, sorkuntza prozesuaren baitan... (blog, txat, forum, jokoak, filak, marrazki bizidunak, ikasmateriala...)


2) Profesionalei eman euskaraz lan egiteko behar dituzten tresnak eta konpetentziak

  • 2.1. Aisialdiko profesionalen hizkuntza formakuntza beharrei erantzun
    • Dauden profesionalen hizkuntza formakuntza lagundu
      • Esparruz esparru, beharrak bildu (kirola, kultura, aisia...)
      • Egiturekin eta helduen euskalduntzeaz arduratzen diren eragileekin partaidetzan, beharrei erantzuteko formakuntza egokituak antolatu, formakuntza jarraikiaz baliatuz, helburu eta interes berdinak dauzkaten pertsonen arteko formakuntza taldeak sortzea sustengatuz, metodoak eta ikasmaterialak taldeen beharrei egokituz
    • Esparruz esparru (kirola, kultura, aisia...), jatorrizko formakuntzaz arduratzen diren ikaszentroekin, hizkuntza formakuntza antolatu, euskaraz lan egitea gogo duten ikasleek jatorrizko formakuntzan berean hizkuntza gaitasunen erdiesteko parada ukan dezaten
    • Aisialdi eta opor zentroentzat, ikastetxeentzat, herrientzat... euskaraz lan egiteko gai eta prest litezkeen animatzaile beharrei erantzun, besteak beste kirol, kultura eta aisialdi egiturekin partaidetzan, nahikundea duten langileen formakuntza plangintza plantan jarriz
    • Mugaz bi alderdietako diplomen baliokidetasunera buruz joan, euskaraz aritzeko gai diren profesionalek bi aldeetan lan egitea posible ukateko gisan
    • Taldeen harreran berezituriko aterbe zentroen arduradunekin partaidetzan, zentroetan euskararen ikasteko edo hobetzeko nahikeria duten langileen hizkuntza formakuntza bultzatu eta antolatu
  • 2.2. Profesionalek euskaraz lan egiteko beharrezkoak dituzten tresna eta baliabideak sortu eta zabaldu
    • Haur eta gazteei zuzenduriko euskarazko egonaldien harrera baldintza egokietan (besteak beste araudien aldetik) segurta dezaketen aterbeen sare bat muntatu
    • Urte osoan baliatuak ez diren lurraldeko egoitza egokien jabe eta kudeatzaileekin, hizkuntza egonaldiak zentro horietan antolatzearen egingarritasuna aztertuz (ikastetxeak, opor zentroak, ostatuak...)
      • Egonaldiak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan antolatzeko paradaz baliatuz
      • Ingurumen euskaldunak lehenetsiz, ikasleentzat euskara bizitzeko hizkuntza izateko gisan, eta ez eskolakoa bakarrik
      • Haur eta gazteentzat aisialdi jarduera eskaintza interesgarria daukaten eskualdeak hautatuz
    • Tresnak profesionalen eskura jarri
      • Esparruz esparru, beharren itzulia egin, egitura eta profesionalekin partaidetzan (tresna pedagogikoak, hiztegi berezituak, jokoak...)
      • Gaurko eskaintzatik abiatuz, beharrezkoak diren egokitze eta sortzeak begistatu eta obratu
      • Profesionalei zabaldu eta tresnen baliatzeko eta euskaraz lanean egiten trebatzeko formakuntza saio bereziak antolatu
  • 2.3. Euskaraz ari diren aisialdiko profesionalen elgargunea sortu
    • Elgargunearen nondik norakoak profesionalen beharren arabera antolatu: elgar trukatzeak, esperientzia eta konpetentzien partekatzea, euskaraz ari diren profesional batzuk beste batzuen trebatzen laguntzea, lan tresnak elgarren artean gogoetatzea, familiei zuzendu euskarazko jarduera batzu partaidetzan gogoetatzea eta muntatzea...

6) ARGITALPENA

ERRONKA NAGUSIA

Euskarazko argitalpen kate eraginkorra egituratu, argitalpen eskaintza erakargarria eta eskura erraza jendetaratzeko gisan.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Euskarazko argitalpen eskaintza zabal eta kalitatezko bati buruz joan

  • 1.1. Euskarazko argitalpen katearen aktoreak azkartu
  • 1.2. Euskarazko ekoizpen eskaintza osatu
  • 1.3. Euskarazko ekoizpen eskaintza lurraldearen egoerari egokitu


2) Euskarazko argitalpen eskaintza publikoaren eskura jarri

  • 2.1. Publikoari eman, lurralde osoan zein lurraldetik kanpo, euskarazko argitalpen eskaintzaren eskuratzeko aukera
  • 2.2. Euskarazko argitalpen eskaintza publikoari ezagutzera eman, lurraldean zein lurraldetik kanpo
  • 2.3. Euskarazko argitalpen eskaintza publikoari ezagutzera eta gozatzera eman, haur eta gazteak lehenetsiz
  • 2.4. Euskarazko argitalpen eskaintza euskalduna ez den publikoari ezagutzera eman, lurraldean zein lurraldetik kanpo

LAN ARDATZAK


1) Euskarazko argitalpen eskaintza zabal eta kalitatezko bati buruz joan

  • 1.1. Euskarazko argitalpen katearen aktoreak azkartu
    • Autoreak lagundu
      • Euskarazko sorkuntza prozesua molde eraginkorrean susta lezakeen dispositiboa definitu eta plantan jarri (idazleentzako egonaldiak, literatur sariak, proiektu deialdiak...), idazleekin eta profesionalekin partaidetzan
    • Argitaletxeak lagundu
      • Nahikundean oinarrituz, argitaletxeak profesionalizazioegokitze prozesu baten eramaten lagundu: ekoizpen prozesuak, argitalpen egitasmoen kudeaketa, enpresaren kudeantza, merkaturatze egin-moldeak...
      • Formakuntza beharrei erantzun: beharren biltzetik abiatuz, araberako formakuntza egokituak antolatu
      • Argitaletxeak, euskarazko argitalpen ekoizpenen hizkuntza zuzenketen antolatzen lagundu
      • Gogoa duten argitaletxeen artean, partaidetza eta elkarlan harremanak bultzatu eta lagundu: informazio, metodo, konpetentzia eta esperientzien... elgar trukatzea, elgarren artean ekoiztea, elgarren artean antolatu promozioa...
    • Europa, Frantzia eta Akitania mailan, argitalpen alorrean eskumena duten erakundeekin lan harreman iraunkorrak eraiki, laguntza dispositibo ezberdinekin lotura segurtatuz
      • Euskarazko argitalpenari zuzendu politikak, elgarren artean koherentzian finkatzeko gisan
      • Euskarazko argitalpeneko eragileak, erakunde ezberdinek plantan jarri ekimenetaz baliatzen laguntzeko (formakuntza, azoketan parte hartzea, argitalpenari zuzendu laguntzak...)
    • Argitalpen katearen esparru ezberdinetako profesionalen arteko lan harreman iraunkorra bultzatu (idazle, argitaletxe, saltegi, liburutegi...), elgar ezagutzari esker eta esperientzia eta konpetentzia trukatze partekatzearen bitartez, elgarren azkartzeko gisan
  • 1.2. Euskarazko ekoizpen eskaintza osatu
    • Eduki berri batzuen argitaratzea lagundu, haur eta gazteei, aitama gazteei eta familiei zuzendu argitalpenak lehenetsiz: argitaletxeei zuzendu deialdiak, literatur sariak, idazle zein itzultzaileei zuzendu egonaldiak... ondoko sailetan lehentasuna jarriz: komikiak, antzerkiak, haur eta gazte literatura, familiari zuzendu liburu praktikoak, aisialdirako liburuak, tokian-tokiko literatura...
    • Euskarri berrietan argitalpena lagundu (internet, KDak, DVDak...)
      • Argitaletxeekin, buraso elkarteekin... partaidetzan, gaur egungo eskaintzatik abiatuz, euskarri ezberdinetan ekoiztekoak litezkeen produktuak zerrendatu eta lehentasunak finkatu
      • Ekoizpen programa obratu
  • 1.3. Euskarazko ekoizpen eskaintza lurraldearen egoerari egokitu
    • Lurraldearen euskalkiari egokitu
      • Lagundu sailetan, lurraldearen euskalkien erabilera sustatu
      • Gaurko euskarazko eskaintza lurraldearen euskalkiari egokitu sail estrategikoetan (komikiak, haur eta gazte literatura...), lehentasunak profesionalekin finkatuz
    • Lurraldearen egoera soziolinguistikoari egokitu
      • Euskarazko argitalpenaren zabaltzea erraztu, besteak beste ekoizpenetan frantsesezko aurkezpen bat ekarriz, liburua publikoaren eskuetan jarriko dutenen lana errazteko xedez (saltegien, liburutegien, ikastetxeetako... langileak)
      • Ekoizpen elebidunen eta frantsesezko liburu klasikoen itzulpenen argitalpena lagundu, euskara ikasten ari direnei edo hizkuntza aski menperatzen ez dutenei, euskaraz irakurtzea errazteko gisan (ad. ikas prozesuan daudenak ikasle eta helduak, euskaraz ikasten ari diren haurren aitama ez euskaldunak...)


2) Euskarazko argitalpen eskaintza publikoaren eskura jarri

  • 2.1. Publikoari eman, lurralde osoan zein lurraldetik kanpo, euskarazko argitalpen eskaintzaren eskuratzeko aukera
    • Euskarazko argitalpen eskaintzan berezitu saltegien sare bat eraiki
      • Oraingo egoeratik abiatuz, lurralde osoan euskarazko argitalpen eskaintza eskuragarria jar lezakeen saltegien karta definitu
      • Saltegien arduradunekin partaidetzak eraiki, sare horren xutik ezartzeko eta saltegiak euskarazko argitalpen eskaintzaren merkatuan jartzen laguntzeko: euskal argitalpenen espazio erakargarria, eskaintza zabala, komunikazio eraginkorra, animazio batzuen antolatzea, saltzaileentzat egokitu formakuntza saioak...
    • Euskarazko argitalpen eskaintzan berezitu liburutegi eta irakur-gune publikoen sare bat eraiki
      • Oraingo egoeratik abiatuz, eskumena duten erakunde publikoekin partaidetzan, lurralde osoan euskarazko argitalpen eskaintza eskuragarria jar lezakeen liburutegimediateka eta irakur-guneen sarea definitu eta sortu (ibilkaria barne)
      • Sarearen sortzeko eta antolatzeko beharrezkoak diren partaidetzak eraiki, eta euskarazko argitalpen eskaintza agerian ematen lagundu: euskal argitalpenen espazio erakargarria, eskaintza zabala, komunikazio eraginkorra, animazio batzuen antolatzea, liburutegietako langileei egokitu formakuntza saioak...
    • Euskarazko argitalpen eskaintza euskarazko irakaskuntza proposatzen duten ikastetxeetan zabaltzea antolatu
      • Eskumena duten erakunde publikoekin eta ikastetxeetako arduradunekin partaidetzan, ikastetxeetan euskarazko argitalpen eskaintzaren banaketa sistema eraginkorra definitu eta plantan jarri
      • Ikastetxeetako liburutegi eta dokumentazio zentroetako langileak eta irakasleak, euskarazko argitalpen eskaintzaren ikasleen eskura jartzen lagundu: euskal argitalpenen espazio erakargarria, eskaintza zabala, komunikazio eraginkorra, animazio batzuen antolatzea, profesionalei egokitu formakuntza saioak...
    • Euskarazko argitalpen eskaintza osoa molde eraginkorrean zabal lezakeen banaketa sistema amankomun bati buruz joan
      • Argitaletxeekin molde hitzartuan, egokiena litekeen banaketa sistema gogoetatu, definitu eta plantan jarri
    • Munduan gaindi bizi diren euskaldunei buruzko zabaltzea antolatu
  • 2.2. Euskarazko argitalpen eskaintza publikoari ezagutzera eman, lurraldean zein lurraldetik kanpo
    • Euskarazko argitalpen eskaintzaren webgunea sortu
      • Argitaletxeekin eta liburu saltegiekin partaidetzan, webgunea definitu eta gauzatu
    • Euskarazko argitalpenari buruzko komunikazio euskarri berezituak sortu
      • Argitaletxeekin eta liburu saltegiekin partaidetzan, beharrezkoak litezkeen komunikazio euskarriak hautatu eta sortu (newsletter; katalogo; sail, publiko... berezi batzuei egokitu ostoak...)
    • Merkatu eta azoka profesionaletan, zein beste komunikazio egintzetan parte hartzen lagundu
  • 2.3. Euskarazko argitalpen eskaintza publikoari ezagutzera eta gozatzera eman, haur eta gazteak lehenetsiz
    • Programa pedagogikoak muntatu ikastetxeetan, euskarazko argitalpen eskaintza haur eta gazteei jastatzera eta gozatzera emateko xedez, idaztearen gustua emateko
      • Haur eta gazteak gehien erakartzen dituen alor eta gaiak hautatuz (antzerkia...)
      • Idazleen parte hartzean oinarrituz
      • Esperimentazio batzu eramanez (idazleen parte hartzearekin muntatu irakurketa saioak, idazte tailerrak...)
      • Partaidetza egokiak eraikiz irakasleekin, aholkulari pedagogikoekin, idazleekin...
    • Liburuaren eta idazketaren inguruan, egintza eta egun bereziak antolatu: adibidez haur eta gazte liburuaren besta, idazle batzuen inguruan antolatu gertakariak, liburu aurkezpenak...
  • 2.4. Euskarazko argitalpen eskaintza euskalduna ez den publikoari ezagutzera eman, lurraldean zein lurraldetik kanpo
    • Lurraldeko euskarazko autore batzuen obren itzulpena sustengatu, tokiko sorkuntza kanpora ezagutzera emateko gisan

7) EUSKARA BIZI SOZIALEAN

ERRONKA NAGUSIA

Gizartea euskaldundu, euskal hiztunek hizkuntza bizi sozialean baliatzeko, entzuteko eta ikusteko aukera ukan dezaten.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Euskararen presentzia garatu esparru estrategikoetan

  • 1.1. Publiko zabala hunkitzen duten eragile publiko zein pribatuen baitan, euskararen lekua eta erabilpena sustatu
  • 1.2. Euskararen presentzia garatu haur eta gazteak bereziki hunkitzen dituzten esparruetan
  • 1.3. Euskararen erabilpenaren emendatzeari buruzko desmartxa batean engaiatzeko nahikundea agertzen duten eragileak, lagundu eta sustengatu


2) Bizi sozialeko aktoreek euskararen presentziaren garapen politika horrekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortu

  • 2.1. Euskararen presentzia bizi sozialean garatzeko, dispositibo publiko koherente eta eraginkorra eraiki
  • 2.2. Euskararen presentziaren garatzearen eraginez sortu hizkuntza beharrei erantzun

LAN ARDATZAK


1) Euskararen presentzia garatu esparru estrategikoetan

  • 1.1. Publiko zabala hunkitzen duten eragile publiko zein pribatuen baitan, euskararen lekua eta erabilpena sustatu
    • Ondoko alorretako eragileen barne zein kanpoko komunikazioan, euskararen presentziaren emendatzearen aldeko lan bultzatzailea eraman (2006eko programa esperimentalari jarraikiz):
      • Zerbitzu publikoak (tokiko erakundeak, egitura publikoak eta parapublikoak...)
      • Bizi publiko zein sozialeko memento garrantzitsuak (hauteskunde politikoak, hauteskunde profesionalak...)
      • Hedabideak (ikus 6) Hedabideak)
      • Supermerkatuak, zentro komertzialak eta megadenda berezituak
      • Osasun saileko egiturak eta profesionalak (ospitale, klinikak, mediku, erizain...)
      • Kirol azpiegiturak eta manifestazioak (rugby, futbol, hockey, pilota, basket, igeriketa, txirrindularitza...)
      • Kultura azpiegiturak eta gertakariak (festibalak, kontzertuak, zinemak eta ikuskizun aretoak...)
      • Bankuak
      • ...
  • 1.2. Euskararen presentzia garatu haur eta gazteak bereziki hunkitzen dituzten esparruetan
    • Euskararen presentzia bultzatu euskarazko irakaskuntza eskaintzen duten ikastetxeetan
      • Euskarri elebidunak sortu eta proposatu: barne seinaletza eta komunikazioa, familiei zuzendu informaziorako euskarriak (harreman liburuxkak, emaitzen liburuxkak...), internet baliabideak...
      • Euskara ikasteko ala hobetzeko gogoa duten irakasle eta ikastetxeetako beste langileei, hizkuntza formakuntza egokituak eskaini
    • Haur eta gazteei bereziki zuzendu atsedenaldian, euskararen presentzia garatzeko indar berezia egin, euskara plazerrarekin lotzeko gisan (ikus 6) Atsedenaldia)
    • Hari beretik, haur eta gazteen usaietatik eta gustuetatik abiatuz jorratzekoak litezkeen alorrak begistatuz eta lehentasunak finkatuz, ibili ohi diren beste lekuetan euskararen presentziaren segurtatzeari buruz lan egin (ad. ostatu eta jatetxeak, auto-eskolak, kultura megadendak, cyberguneak, booling aretoak...)
  • 1.3. Euskararen erabilpenaren emendatzeari buruzko desmartxa batean engaiatzeko nahikundea agertzen duten eragileak, lagundu eta sustengatu
    • Hitzarmen baten izenpetzea, laguntza teknikoak, jarraipen partaidetza iraunkor baten eraikitzea (2006. urtean esperimentatu egin-moldeari jarraikiz)


2) Bizi sozialeko aktoreek euskararen presentziaren garapen politika horrekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortu

  • 2.1. Euskararen presentzia bizi sozialean garatzeko, dispositibo publiko koherente eta eraginkorra eraiki
    • Hizkuntza Teknikalarien sarea osatu eta animatu
      • herri elkargoekin eta hiri handiekin partaidetzan
      • finkatu hiru eginbeharren inguruan: eskualdeko Herriko Etxeetan euskararen presentziaren garatzeko lana, eskualdeko eragileei buruzko lan bultzatzailea, tokiko erakundeen itzulpen beharrei erantzuna
      • EEPk plantan jarri ekimen eta metodoekin bat eginez
    • Desmartxa bultzatzailea eta aktoreen hautapen librea uztartzen dituen metodologia egokiak esperimentatu eta obratu: aitzinetikako diagnostikoak, hartu engaiamenduei buruzko hitzarmenak...
    • Elkarteek eskualdean hartu ekimenekilako osagarritasuna zaindu
      • Euskal Konfederazioak Herriko Etxeetan abiatu lanaren jarraipena segurtatu
      • Abiatu beste desmartxak kontutan hartu (ad. Bai Euskarari)
  • 2.2. Euskararen presentziaren garatzearen eraginez sortu hizkuntza beharrei erantzun
    • Formakuntza beharrei erantzun
      • helduen euskalduntzeaz arduratzen diren eragileekin eta formakuntza diruztatzen duten egiturekin partaidetzan (CNFPT, formakuntza jarraikiko egiturak...)
    • Hizkuntza baliabide teknikoak sortu eta zabaldu
      • Ereduzko dokumentuak (ikus 10) Euskararen kalitatea 2.3.)
      • Hiztegiak eta lexiko teknikoak (ikus 10) Euskararen kalitatea 2.2.)
      • Itzultzaileen prestatzeko formakuntza jarraikia zein jatorrizkoa (ikus 10) Euskararen kalitatea 2.1.)
    • Hizkuntza onespenean berezitu zerbitzua antolatu (ikus 10) Euskararen kalitatea 2.1.)

8) TOPONIMIA

ERRONKA NAGUSIA

Toponimia, euskararen agerian jartzeko eta publiko berri baten euskarara erakartzeko aukera gisa baliatu.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Euskal toponimoak molde egokian idatzi

  • 1.1. Euskarazko toponimoen grafia molde egokian idazteko dispositibo iraunkorra plantan jarri
  • 1.2. Euskarazko toponimoak molde egokian idatzi esparru publikoan
  • 1.3. Alor pribatuko euskarazko toponimoak molde egokian idazteko laguntza eman


2) Galtzekotan diren euskal toponimoak berreskuratu

  • 2.1. Ahozko toponimiaren bilketa lagundu
  • 2.2. Idatzizko iturri zaharren toponimiaren berreskuratzea lagundu


3) Toponimoak jendartean zabaldu eta agerian eman

  • 3.1. Toponimoen datubasea sortu eta publikoaren eskura jarri
  • 3.2. Euskarazko toponimia ezagutarazi eta agerian eman


4) Toponimia iturri gisa baliatu hizkuntzara hurbiltzeko

  • 4.1. Toponimia tresna gisa baliatu euskararen lantzeko eta publiko berri bat euskarara erakartzeko
  • 4.2. Toponimia iturri gisa baliatu euskararen ikertzeko

LAN ARDATZAK


1) Euskal toponimoak molde egokian idatzi

  • 1.1. Euskarazko toponimoen grafia molde egokian idazteko dispositibo iraunkorra plantan jarri
    • Euskal leku-izenen egokitzeaz arduratuko den zerbitzua antolatu Adituen Batzordearen baitan, Euskaltzaindiarekin partaidetzan, hiru funtzio nagusiren inguruan:
      • Gaurko euskal toponimoen grafiaren egokitzea
      • Izen berrien idatz moldearen onestea
      • Eragile publiko zein pribatuen galdeei ihardesteko aholku ematea, zuzenketei zein izen berrien idazteari begira
    • Euskarazko toponimoen grafiaren egokitzeko metodologia finkatu eta ezagutzera eman, Euskal Autonomia Erkidegoko arautze irizpideak eta lurraldeko berezitasunak kontutan hartuz
  • 1.2. Euskarazko toponimoak molde egokian idatzi esparru publikoan
    • Gaurko euskarazko izenen grafia egokitu, dokumentu publikoekin eta publiko zabala hunkitzen dituztenekin hasiz
      • Euskaltzaindiak abiatu IGNeko mapetako euskarazko toponimoen grafiaren egokitze lana bururaino eraman
      • Gisa berean, kadastroko planoetako euskarazko toponimoen egokitzea abiatu
      • Tokiko erakunde publiko eta parapublikoak, baliatzen dituzten toponimoen egokitzen lagundu (turisma bulego, herri eta herri elkargo, France Telecom egituraren telefono zenbakien bilduma...)
      • Herriak, seinaletzan agertzen diren euskarazko leku-izenen egokitzen lagundu: karrika eta leku izenak, norabide seinaletza (oinez, pirripitaz... ibiltzeko xendra, bide eta bidexken seinaletza...), norabide mahainak...
    • Hemendik goiti sortuko diren euskarazko toponimo berriak molde egokian idazten lagundu, partaidetza iraunkorrak proposatuz eta egituratuz leku-izenak sortzen dituzten eragileekin, aholku zerbitzua eskaintzeko gisan
  • 1.3. Alor pribatuko euskarazko toponimoak molde egokian idazteko laguntza eman
    • Euskarazko toponimoak argitaratzen eta zabaltzen dituzten eragileak, izenak molde egokian idazten lagundu, aholku zerbitzua eskainiz (mapak, ibilaldi liburuak... argitaratzen dituzten eragileak, prentsa idatzia...)
      • Partaidetzazko harremana eraiki eragileen eta Adituen Batzordearen artean
      • Sentsibilisazio lana eraman
    • Etxe eta beste eraikuntzen euskal izenak molde egokian idazten lagundu (etxe multzoak, bizileku ainitzetako egoitzak...), aholku zerbitzua jendeari zein eraikitzaile profesionalei eskainiz
      • Partaidetzazko harremana eraiki eragileen eta Adituen Batzordearen artean
      • Sentsibilizazio lana eraman


2) Galtzekotan diren euskal toponimoak berreskuratu

  • 2.1. Ahozko toponimiaren bilketa lagundu
    • Ahozko toponimiaren biltze metodologia finkatu, Euskal Autonomia Erkidegoko egin-moldeak eta lurraldeko berezitasunak kontutan hartuz
    • Finkatu metodologia ezagutzera eman eta baliatzera bultzatu
    • Biltze lanak lagundu, lehentasuna galtzekotan dauden toponimoetan jarriz (artzainen mendi toponimia, herri toponimia...)
  • 2.2. Idatzizko iturri zaharren toponimiaren berreskuratzea lagundu
    • Iturri zaharren aurkezte bilduma kualitatiboa burutu eta publikoaren eskura jarri
    • Idatzizko toponimiaren biltze metodologia finkatu, Euskal Autonomia Erkidegoko egin-moldeak eta lurraldeko berezitasunak kontutan hartuz
    • Finkatu metodologia ezagutzera eman eta baliatzera bultzatu
    • Biltze lanak lagundu eta emaitzak argitaratu


3) Toponimoak jendartean zabaldu eta agerian eman

  • 3.1. Toponimoen datubasea sortu eta publikoaren eskura jarri
    • Toponimoen datutegiaren ezaugarriak definitu (edukia, egitura, loturak, kontsulta-bideak, eguneratze-moldeak...)
    • Datubasea sortu, eta toponimo berriak bildu eta egokitu arau, eguneratu
    • Toponimoen datutegia interneten bidez kontsultagarri jarri
  • 3.2. Euskarazko toponimia ezagutarazi eta agerian eman
    • Toponimoen datutegia publikoari ezagutzera eman
    • Dibulgazio dokumentu erakargarriak sortu, argitaratu eta hedatu, publiko ezberdinei egokituz (mapak, paretan jartzeko usaiazko zein erliebezko mapak, mapekiko egutegiak, herri zein eskualdeko mapak, ikasmateriala...)
    • Toponimo egokituen baliatzera bultzatu
      • Dokumentu publikoak kudeatzen dituzten erakunde eta egiturekin partaidetzak eraikiz: Zerga Zerbitzua, IGN egitura, herriak eta herri elkargoak, turismo bulegoak, elkarteak...)
      • Sentsibilisazio lan berezia eraman jendarteari begira, toponimo egokitzeen nondik norakoak publikoari azaltzeko eta ezagutzera emateko, jendeak leku-izen egokituak bere egin ditzan eta balia ditzan


4) Toponimia iturri gisa baliatu hizkuntzara hurbiltzeko

  • 4.1. Toponimia tresna gisa baliatu euskararen lantzeko eta publiko berri bat euskarara erakartzeko
    • Programa pedagogikoak ikastetxeetan muntatu, tokiko toponimia baliatuz euskararen deskubritzeko ala lantzeko, eta trukaketa batzuen esperimentatzeko ingurumeneko toponimiaren lantzearen karietara (ikastetxe eta sare ezberdinen artean, euskarazko irakaskuntza jarraitzen duten ikasleen eta beste ikasleen artean...)
    • Animazioak antolatu herrika zein eskualdeka toponimiaren inguruan, hizkuntzari buruzko interesa pizteko eta azkartzeko aukeraz baliatuz, hizkuntzari publiko berri bat erakartzeko, publiko eta belaunaldi ezberdinen artean zubiak eraikitzeko (herritarrak eta kanpotik etorriak, gazte eta adinekoak...)
  • 4.2. Toponimia iturri gisa baliatu euskararen ikertzeko
    • Euskal Ikasketetako arduradunekin eta Iker zentroarekin partaidetzan, toponimia, ikerketa baliabide gisa ikasleei proposatu, bilketa berri batzuetatik abiatuz zein datutegia iturritzat hartuz

9) HELDUEN EUSKALDUNTZEA

ERRONKA NAGUSIA

Helduei, hizkuntzaren ikasteko eta hobetzeko aukerak eskainiz, euskararen erabilpen pribatu zein profesionalak sustatu.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Helduei eman, lurralde osoan, euskararen ikasteko eta hobetzeko parada

  • 1.1. Euskaltegien eskaintza garatu eta egituratu
  • 1.2. Irakaskuntza sistema osagarriak indartu eta garatu


2) Irakasleei behar bezala lan egiteko konpetentziak eta tresnak eman

  • 2.1. Irakasleen formakuntza azkartu
  • 2.2. Ikasmateriala egokitu eta osatu
  • 2.3. Teknologia berriek irakaskuntzarako zabaltzen dituzten bideetaz baliatu


3) Euskararen menperatze osoa helburu duen irakaskuntza dispositibo bati buruz joan

  • 3.1. Mailaz-maila ikas prozesu osoa segurtatzen duen erreferentziazko irakaskuntza eredu bati buruz joan
  • 3.2. Ikas prozesu intentsibo eta laburrak lehenetsi
  • 3.3. Ikasle xede taldeak sortu, haur eta gazteentzat estrategikoak diren esparruak lehenetsiz
  • 3.4. Kurtsoetatik kanpoko euskarazko jarduerak garatu, erabilpenaren bitartez euskara hobetzeko helburuarekin

LAN ARDATZAK


1) Helduei eman, lurralde osoan, euskararen ikasteko eta hobetzeko aukera

  • 1.1. Euskaltegien eskaintza garatu eta egituratu
    • Oraingo egoeratik abiatuz, euskaltegien eskaintza lurralde osoan eskuragarri jar lezakeen sare bati buruz joan
  • 1. 2. Irakaskuntza sistema osagarriak indartu eta garatu
    • Balia guneak eta uneak indartu eta garatu
      • Euskaltegietako ikasleen eta euskaldun zaharren arteko zubiak sortu
        • Mintzalaguna eta beste motatako esperientziak zabaldu
        • Euskaltegien eta zahar-etxeen artean osatu mintzapraktika uneak sortu
      • Mintzapraktika uneak eta jarduerak antolatu, euskaraz bizitzeko helburuarekin
        • Xede berdinak dituzten jendek osatu talde naturalei zuzenduriko mintzapraktika bereziak antolatu, talde bakoitzak dituen komunikazio beharrei egokituz (buraso gazteak, familiak, haurtzaindegietako langileak, ikastetxeetako, herriko etxeetako eta beste erakundeetako langileak...)
        • Mintzapraktika une idekiak antolatu, aisialdiari eta plazerrari lotuz (afariak, poteoak, mendi ateraldiak, ateraldi kulturalak, euskarazko kirol saioak...)
        • Interneteko mintzapraktika guneak sortu eta biziarazi
        • ...
    • Euskal hedabideak, hizkuntzaren irakaskuntza prozesuarentzat lagungarri izaten sustengatu (ikus 4) Hedabideak)
    • Autoformakuntza eta lantze sistema pertsonalak indartu, egokitu eta garatu
      • Internet bidezko autoformakuntza tresna erakargarriak eskaini
      • Gutun bidezko formakuntza eskaintza bat plantan jarri
      • Hizkuntzaren entzun denbora emendatzeko tresna pertsonalak eskaini (ad. KDak, internet bidezko euskarazko emankizunak, mp3 irakurgailu ibilkarien prestaketa sistema...)


2) Irakasleei behar bezala lan egiteko konpetentziak eta tresnak eman

  • 2.1. Irakasleen formakuntza azkartu
    • Helduen euskalduntzean ari(ko) diren irakasleen prestatzeko formakuntza eskaintza egokia definitu eta plantan jarri, Baionako Euskal Ikasketekin (UPPA eta Bordele III) partaidetzan
    • Formakuntza saioak antolatu, helduen euskalduntzean ari diren eragileen behar amankomunei zein euskaltegi bakoitzaren beharrei ihardesteko
  • 2.2. Ikasmateriala egokitu eta osatu
    • Irakaskuntza prozesuaren betebeharren arabera, ikasmateriala egokitu
    • Xede taldeek jarraiki formakuntza berezituen beharrei erantzuteko ikasmateriala, metodo eta tresna osagarriak sortu (buraso gazteak, familiak, haurtzaindegietako langileak, ikastetxeetako, herriko etxeetako eta beste erakundeetako langileak...)
  • 2.3. Teknologia berriek irakaskuntzarako zabaltzen dituzten bideetaz baliatu
    • Sail hortan eraman esperientzietatik eta eragileen beharretatik abiatuz, egokiak litezkeen irakaskuntzarako bide berriak gogoetatu, definitu eta sortu


3) Euskararen menperatze osoa helburu duen irakaskuntza dispositibo bati buruz joan

  • 3.1. Mailaz-maila ikas prozesu osoa segurtatzen duen erreferentziazko irakaskuntza eredu bati buruz joan
    • Irakaskuntzak, maila bakoitzean eman behar dituen gaitasunak eta gaitasun horietara heltzeko edukiak finkatu, euskaltegiekin partaidetzan, Europa mailako erreferentziazko markoan oinarrituz
    • Gaitasunen neurtzeko eta ezagutzeko dispositibo amankomun bat definitu, euskaltegiekin partaidetzan: ariketa eta azterketa amankomunak, antolakuntza moldeak, aitortza agiriak...
    • Ikas prozesu denboran ikasleen jarraitzeko eta ebaluatzeko sistema amankomun bat definitu, euskaltegiekin partaidetzan
    • Unibertsitateekin eta Euskaltzaindiarekin partaidetzan, dispositibo berri bat definitu eta plantan jarri EGA azterketarentzat, agiri ofizial egokia sortuz
  • 3.2. Ikas prozesu intentsibo eta laburrak lehenetsi
    • Formakuntza jarraikiko dispositiboetaz baliatu, euskararen ikas prozesua erakargarriago bihurtzeko
    • Ikas prozesu intentsibo eta laburrean engaiatzen diren ikasleak lagundu (ikastaldiak, oren ainitzetako ikastaroak...)
  • 3.3. Ikasle xede taldeak sortu, haur eta gazteentzat estrategikoak diren esparruak lehenetsiz
    • Gazte lagun taldeen sorrera bultzatu, ikastetxeekin partaidetzan
    • Ikasle xede taldeak sortu haur eta gazteentzat estrategikoak diren esparruetan
      • Aitamak zein burasogaiak (haurtzaindegien eta eskolen bitartez)
      • Lehen haurtzaroko profesionalak: haurtzaindegietako langileak, amalaguntzaileak
      • Aisialdiko egituretako langileak zein bolondresak (kirol elkarteak, opor eta aisialdi zentroak, elkarte kulturalak... hunkituz)
      • Ikastetxeetako irakasleak eta beste langileak
      • ...
    • Euskara bizi sozialean sailean lehenetsi esparruetan (Herriko Etxeak, supermerkatuak, ikastetxeak, osasun saila...), langileen arteko ikasle taldeen sortzea bultzatu
  • 3.4. Kurtsoetatik kanpoko euskarazko jarduerak garatu, erabilpenaren bitartez euskara hobetzeko helburuarekin
    • Euskaltegiekin partaidetzak eraiki, kurtsoetatik kanpoko jarduera eskaintza bat muntatzeko eta ikasleen parte hartzea bultzatzeko helburuekin, euskararen erabilpena aisiarekin eta plazerrarekin uztartuz

10) EUSKARAREN KALITATEA

ERRONKA NAGUSIA

Hizkuntzaren kalitatearen alde etengabeko indarrak egin, euskara irakastean, baliatzean edo zabaltzean.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Hizkuntza mailaren hobetzea, etengabe bultzatu eta sustengatu, haur eta gazteen hizkuntzan eragiten duten esparruak lehenetsiz

  • 1.1. Euskaraz irakasten duen irakaslegoaren formakuntza beharrei erantzuten lagundu
  • 1.2. Euskal hedabideek kalitateari buruz egiten dituzten indarrak lagundu
  • 1.3. Aitamak eta burasogaiak, beren euskarazko gaitasunen hobetzen lagundu
  • 1.4. Haur eta gazteek kontsumitu aisialdiko produktu eta zerbitzuen hizkuntza kalitatea zaintzen eta hobetzen lagundu


2) Hizkuntza mailaren hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eskaini

  • 2.1. Hizkuntza onespenean berezitu egitura ofizial iraunkorra plantan jarri
  • 2.2. Hiztegi eskaintza oso bati buruz joan
  • 2.3. Ereduzko dokumentuak eskaini
  • 2.4. Unibertsitate mailako itzulpengintzako formakuntza sortu


3) Erabilpena, euskararen kalitatearen hobetzeko oinarrizko tresna bihurtu: baliatuz, euskara hobetu

  • 3.1. Familia bidezko transmisioa berreskuratu, euskara familia hizkuntza izanki, hizkuntzaren kalitate osora heltzeko aukera gehien izateko gisan
  • 3.2. Kurtsoetatik kanpoko erabilpena bultzatu ikastetxeetan
  • 3.3. Euskara elgarren artean ikasteko haur eta gaztek osatu lagun taldeak sortu, helburu eta interes amankomunak juntatuz
  • 3.4. Euskarazko aisialdiko kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaini
  • 3.5. Teknologia berrietan, euskaraz aritzeko aukerak garatu, haur eta gazteak bereziki gogoan ukanez

LAN ARDATZAK


1) Hizkuntza mailaren hobetzea, etengabe bultzatu eta sustengatu, haur eta gazteen hizkuntzan eragiten duten esparruak lehenetsiz

  • 1.1. Euskaraz irakasten duen irakaslegoaren formakuntza beharrei erantzuten lagundu
    • Geroari begira, irakasleen jatorrizko formakuntzan, hizkuntza formakuntza azkartu, gaitasun osoaren eskuratzea segurtatzeko gisan
      • Ikas zentroekin partaidetzan, ikasbideak eman beharreko hizkuntza gaitasunak finkatu, gaitasun horien neurtzeko tresnak gogoetatu eta definitu
    • Formakuntza jarraikiaren bidez, gaurko formakuntza beharrei ihardetsi
      • Lehen mailako zein bigarren mailako irakasleen formakuntza beharretatik abiatuz, formakuntza saio egokiak muntatu, irakaskuntzako partaide ezberdinekin
  • 1.2. Euskal hedabideek kalitateari buruz egiten dituzten indarrak lagundu (ikus 4) Hedabideak 2.1.)
  • 1.3. Aitamak eta burasogaiak, beren euskarazko gaitasunen hobetzen lagundu (ikus 1) Familia bidezko transmisioa 1.1.)
  • 1.4. Haur eta gazteek kontsumitu aisialdiko produktu eta zerbitzuen hizkuntza kalitatea zaintzen eta hobetzen lagundu
    • Haur eta gazteei zuzendu argitalpen ekoizpenen euskarazko kalitatearen zaintzen lagundu
      • Ekoizpenean ari diren egitura ezberdinak, euskararen kalitatearen zaintzeko eta hobetzeko egiten dituzten indarretan sustengatu: ikasmaterialaren ekoizleak, argitaletxeak, interneteko edukien ekoizleak...
      • Adituen Batzordearen baitan, hizkuntzaren onespen zerbitzu iraunkorra eta eraginkorra antolatu (ikus 10) Euskararen kalitatea 2.1.)
    • Aisialdiko langileak eta animatzaileak, beren euskarazko gaitasunen hobetzen lagundu, hizkuntza formakuntza beharrei erantzunez (ikus 5) Aisialdia 2.1.)


2) Hizkuntza mailaren hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eskaini

  • 2.1. Hizkuntza onespenean berezitu egitura ofizial iraunkorra plantan jarri
    • Euskaltzaindiarekin partaidetzan, Adituen Batzorde bat xutik ezarri, bi funtzio nagusiren inguruan:
      • Hiztegi teknikoen ekoiztea eta hautatu hitzen onestea (toponimia barne)
      • Beste eragileek sortu terminologiaren onestea: Hizkuntza Teknikalariak, itzultzaileak, Herri Etxeetako langileak, hedabideetako profesionalak, ikasmaterialaren ekoizteaz arduratzen diren egiturak, argitaletxeak, toponimoak sortzen dituztenak...) ekoitzi terminologiaren eta idazkien onestea
    • Adituen Batzordea animatu, eta eraman lanak jarraiki
  • 2.2. Hiztegi eskaintza oso bati buruz joan
    • Euskara-Frantsesa eta Frantsesa-Euskara hiztegi orokor oso bat sortu eta publikoaren eskura jarri
      • Euskaltzaindiarekin partaidetzan, hiztegiaren edukia, ezaugarriak, iturriak, egin-moldea, eguneratzemoldeak... definitu
      • Hiztegia zabaldu (interneten kontsultagarria, prezio eskuragarria, liburutegietan zein ikastetxeetan banatua...)
    • Hiztegi teknikoak eta berezituak sortu eta publikoaren eskura jarri
      • Hedabideetan, aisialdiko egituretan, haurtzaindegietan, bizi sozialeko beste alorretan... dauden beharrei erantzun, hiztegi tekniko egokiak sortuz eta zabalduz
      • Behar horren betetzeko sortu Adituen Batzordearen ekoizte eta oneste lanak koordinatu
      • Sortu hiztegiak publikoari eman eta ezagutarazi: internet bidez kontsultagarri jarriz, hedatze bereziak antolatuz gaiaren arabera...
  • 2.3. Ereduzko dokumentuak eskaini
    • Euskara bizi sozialean garatzeko eraman politikaren ondorioz sortu beharrei erantzun, ereduzko dokumentuak sortuz, zabalduz eta beren baliatzea bultzatuz
      • Esparruz esparru, beharrezko dokumentu ereduak sortu, onetsarazi eta zabaldu: Herri Etxeetako eta Herri Elkargoetako usaiazko idazki administratiboak, ikastetxeetako barne funtzionamenduan baliatu dokumentuak, aisialdiko zein osasun saileko egiturenak...
      • Adituen Batzordearen baitan, onespena antolatu
      • Interneten bidez eskuragarriak jarri
      • Baliatzea bultzatu
  • 2.4. Unibertsitate mailako itzulpengintzako formakuntza sortu
    • Beste lurraldeetan eraman esperientziak begistatu eta aztertu: Frantzia mailan behar parekagarriak dituzten beste lurraldeetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, itzulpengintzan berezitu unibertsitateetan...
    • Euskal Ikasketetekin partaidetzan (UPPA eta Bordele III), lurraldeko beharrei egokitu Unibertsitate mailako itzulpengintza formakuntza definitu eta plantan jarri: helburuak, edukiak, azterketen egin-moldeak, aitortza agiriaren ezaugarriak...


3) Erabilpena, euskararen kalitatearen hobetzeko oinarrizko tresna bihurtu: baliatuz, euskara hobetu

  • 3.1. Familia bidezko transmisioa berreskuratu, euskara familia hizkuntza izanki, hizkuntzaren kalitate osora heltzeko aukera gehien izateko gisan (ikus 1) Familia bidezko transmisioa)
  • 3.2. Kurtsoetatik kanpoko erabilpena bultzatu ikastetxeetan
    • Ikasorenetatik kanpo, erabilpenean oinarritu jarduerak antolatu, ikastetxeekin partaidetzan, euskaraz aritzea eta plazerra uztartuz:
      • ikastetxeetan antolatu ekimenak: antzerkigintza, bertsogintza, kantagintza, ikasleen aldizkaria, kirol saioak..
      • hedabideetako profesionalek lagundurik sortu programak (ikus 4) Hedabideak)
      • irakurketaren eta idaztearen inguruan sortu programa pedagogikoak, idazleen parte hartzearekin (ikus 6) Argitalpena)
      • ikastetxeen arteko loturak, elgar trukatzeak, lehiaketak... bai zuzenean, bai interneten bidez
      • ateraldiak, egonaldiak eta bidaiak
      • euskarazko blog-ak
      • zinema aretoetan, euskarazko filma batzuen inguruan antolatu saioak
      • ...
  • 3.3. Euskara elgarren artean ikasteko haur eta gaztek osatu lagun taldeak sortu, helburu eta interes amankomunak juntatuz
    • Haur eta gazteen arteko lagun taldeen sorrera bultzatu, ikastetxeekin partaidetzan
    • Talde horiei egokitu tresna eta metodoak esperimentatu, ikasleen adinaren arabera
    • Erabilpena eta gozamena, irakaskuntzaren muinean jarri
  • 3.4. Euskarazko aisialdiko kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaini (ikus 5) Atsedenaldia)
  • 3.5. Teknologia berrietan, euskaraz aritzeko aukerak garatu, haur eta gazteak bereziki gogoan ukanez
    • Haur eta gazteen praktiken ezagutzatik abiatuz, interneteko euskarazko zerbitzu eskaintza erakargarri baten sortzea bultzatu (internet bidezko jokoak, foroak, txat-ak, bat-bateko mezuguneak...)

11) MOTIBAPENA

ERRONKA NAGUSIA

Motibapena piztu, azkartu eta egonkortu, euskararen ikastearen, baliatzearen eta transmititzearen aldeko dinamika iraunkor bat jendartean sortzeko gisan.

ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK


1) Motibapena piztu eta azkartu, euskarazko zerbitzu eskaintza eskuragarri eta erakargarri bat antolatuz

  • 1.1. Familiei eman, lurralde osoan, lehen haurtzaroko euskarazko zerbitzu baten hautatzeko aukera
  • 1.2. Familiei eman, lurralde osoan, beren haurrentzat euskarazko irakaskuntza baten hautatzeko aukera, euskarazko irakaskuntza eskaintza garatuz eta egituratuz
  • 1.3. Helduei eman, lurralde osoan, hizkuntzaren ikasteko eta hobetzeko parada
  • 1.4. Hizkuntzaren ikusteko, entzuteko eta baliatzeko paradak garatu
  • 1.5. Kalitatearen aldeko indarrak sustengatu, beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eskainiz


2) Motibapena piztu eta azkartu, publikoari ezagutzera emanez

  • 2.1. Euskararen web ataria sortu, hizkuntza politika publikoa, euskarazko eskaintzaren iturri diren eragile partaideak eta gizartea junta litzakeen elkargune egonkor gisa
  • 2.2. Eragileak eta euskara sustatzen duten dispositiboak lagundu, euskarazko ekoizpen zein zerbitzu eskaintzaren ezagutarazteko komunikazio estrategia eraginkor baten plantatzen


3) Motibapena piztu eta azkartu, transmisio eta ikaskuntza prozesuetan direnen erdieste baldintzak hoberenduz

  • 3.1. Transmisioaren aktoreak motibatu, beren zeregininetan derrigorrezkoak dituzten gaitasunak, tresnak eta baliabideak eskuragarri jarriz
  • 3.2. Euskararen ikaskuntza prozesuan sartuak direnak motibatu, hizkuntzaren erabateko berenganatzean bide egiten lagunduz


4) Motibapena piztu eta azkartu, sentiberatze estrategia egokiak martxan jarriz

  • 4.1. Belaunaldi gazteek osatu jomugarentzat, parte hartzea, erabilpena eta gozamena oinarritzat hartzen dituen sentiberatze estrategia begiztatu
  • 4.2. Sentiberatze estrategia bat eratu, euskararen transmisioaren alde eta transmisio horren osotasunaren alde, buraso gazte eta burasogaiekin harremanetan direnen bitartekaritzaz baliatuz
  • 4.3. Euskararen irudipen baikor baten bilaketa sentiberatze estragien muinean sartu

Euskararen Erakunde Publikoa ­ Office Public de la Langue Basque Hizkuntza Politika aitzinproiektua ­ Pré projet de politique linguistique - 40

LAN ARDATZAK


1) Motibapena piztu eta azkartu, euskarazko zerbitzu eskaintza eskuragarri eta erakargarri bat antolatuz

  • 1.1 Familiei eman, lurralde osoan, lehen haurtzaroko euskarazko zerbitzu baten hautatzeko aukera (ikus 4) Lehen haurtzaroa 1)
  • 1.2. Familiei eman, lurralde osoan, beren haurrentzat euskarazko irakaskuntza baten hautatzeko aukera, euskarazko irakaskuntza eskaintza garatuz eta egituratuz (Ikus 1) Irakaskuntza 1)
  • 1.3. Helduei eman, lurralde osoan, hizkuntzaren ikasteko eta hobetzeko parada (ikus 5) Heduen euskalduntzea 1.)
  • 1.4. Hizkuntzaren ikusteko, entzuteko eta baliatzeko paradak garatu
    • Euskarazko hedabideen eskaintza azkartu eta kalitatezko hedapena segurtatu, lurralde osoan (ikus 4) Hedabideak)
    • Familien eskura jarri, lurralde osoan, euskarazko aisialdi eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa (ikus 5) Atsedenaldia)
    • Euskarazko argitalpen eskaintza zabal eta kalitatezko bati buruz joan, eta publikoaren eskura jarri (ikus 6) Argitalpena)
    • Euskararen presentzia bizi sozialean sustatu, euskal hiztunek hizkuntza baliatzeko, entzuteko eta ikusteko aukera ukan dezaten (ikus 7) Euskara bizi sozialean)
    • Euskararen baliatzeko paradak garatu: ikasorenetatik kanpoko erabilpena sustatuz ikastetxeetan (ikus 3) Irakaskuntza 3.2.), euskaltegietako ikasleen eta euskaldun zaharren arteko zubiak antolatuz, ikasorenetatik kanpo antolatu euskarazko jarduerak ugarituz (ikus 9) Helduen euskalduntzea 1.2.)...
    • Euskarazko toponimia egokitu eta agerian eman (ikus 8) Toponimia)
  • 1.5. Kalitatearen aldeko indarrak sustengatu, beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eskainiz (ikus 10) Hizkuntzaren kalitatea 2.)


2) Motibapena piztu eta azkartu, publikoari ezagutzera emanez

  • 2.1. Euskararen web ataria sortu, hizkuntza politika publikoa, euskarazko eskaintzaren iturri diren eragile partaideak eta gizartea junta litzakeen elkargune egonkor gisa
    • Euskararen web ataria definitu, sortu eta hazi, eginbehar nagusi hauen arabera:
      • Eremu ezberdinetan (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, helduen euskalduntzea, atsedenaldiak, argitalpena, hedabideak... ) dagoen euskarazko eskaintzari buruzko informazio gaurkotua etengabe luzatu, eremu geografikoen arabera proposatuz, eragileenganako kontaktu zuzena emanez, nahi informazioaren ateratzeko edo begiratzeko aukerak eskainiz...
      • Hizkuntza politika bere ezaugarri ezberdinetan gizarteratu eta partekatu:
        • hizkuntza politika proiektuaren definitzeko egin-moldearen aurkezpena: metodologia, egutegia, edukia...
        • plantan jarritako dispositibo egonkorren aurkezpena (euskara teknikarien sarea, Adituen Batzordea...), egitura hauekilako harreman bide zuzen bat eskainiz
        • hizkuntza politikaren baitan urtero obratu dispositiboei buruzko informazioaren zabaltzea (urteko egitaraueko ekintzak, proiektu deialdiak, txostenen jeusteko eta hautagaitza zuzenean pausatzeko aukerarekin...)
        • hizkuntza politikaren obratzearen urteko bilduma, xehetasunetan esparruka antolaturik
        • obratu ekintzen ondorioen ebaluatzea, finkatu jarraipen adierazleen bitartez
      • Euskararen behatoki funtzio etengabea bete, dauden ikerketa, diagnostiko eta bestelako elementuak eskuragarri jarriz
      • Euskalgintzako eragile guziak aurkeztu, harremanetan sartzeko aukera emanez
      • Hizkuntza baliabide biltegi funtzioa bete, hiztegi oro, lexiko tekniko, dokumentu eredu, eta ekoitziriko beste motatako edozein baliabide eskuragarri jarriz
      • Bildu eta arau grafikoei egokituriko toponimen biltegi bat aterbetu eta kontsultagarri jarri
    • Euskararen web ataria ezagutzera eman
      • Eragile publiko zein pribatuei, ataria ezagutarazteko moduko informazio eta komunikazio lan bat eraman, komunikazio estrategiak publiko bakoitzari egokituz (familiak, publiko gazteak, elkarteak...)
  • 2.2. Eragileak eta euskara sustatzen duten dispositiboak lagundu, euskarazko ekoizpen zein zerbitzu eskaintzaren ezagutarazteko komunikazio estrategia eraginkor baten plantatzen
    • Euskalgintzako eragileak, komunikazio egoki baten eratzen eta obratzen lagundu
      • Hunki nahi diren publikoen araberako tresna eta euskarrien ekoizpena (webgune, esku-orri, afixa, kd-rom, ikusentzunezko euskarri...)
      • Informazioaren hedapen erangikorra antolatu (zuzenean, hunki nahi diren publiko ezberdinen araberako bitartekari egokiekin partaidetzan ­lehen haurtzaroko egiturak, eskolak, guraso elkarteak, herriko etxeak...-, komunikazio kanpainak, emankizun bereziak hedabideetan, ate idekiak, bilkura publikoak...)
    • Eskualde ezberdinetan, tokiko eragile publiko zein pribatuak, molde eraginkorrean jakinean jarri
      • Eskualdeko aktore publikoekin eta hizkuntza teknikariekin partaidetzan, esparruz esparru tokian tokiko euskarazko zerbitzu eskaintza zein sustapen dispositiboak aurkezteko tresna eta euskarriak gogoetatu eta definitu
      • Lurraldeari eta hunki nahi diren publiko ezberdinei egokituriko informazioaren hedapen eranginkorra antolatu, tokiko eragile eta erakunde bitartekariekin partaidetzan
    • Euskararen web atarian zabaldu informazioaren osatzeko, hizkuntza politikaren alderdi ezberdinei buruzko argibideen hedapen eraginkorra antolatu, proiektua gizarteratzeko eta jendearekin partekatzeko gisan


3) Motibapena piztu eta azkartu, transmisio eta ikaskuntza prozesuetan direnen erdieste baldintzak hoberenduz

  • 3.1. Transmisioaren aktoreak motibatu, beren zeregininetan derrigorrezkoak dituzten gaitasunak, tresnak eta baliabideak eskuragarri jarriz
    • Belaunaldi gazteen ingurumen hurbila osatzen duten esparruak lehenetsiz, transmisioaren protagonistak sustengatu, beren euskalduntze indarretan
      • Esparruz esparru, hizkuntza formakuntza beharrak bildu: aitaamak eta guraso gaiak, irakasleak, lehen haurtzaroko profesio-nalak, komunikabideak, atsedenaldian ari direnak...
      • Helduen euskalduntzeko eragileekin partaidetzan, formakuntza jarraikian ari diren egiturekin batera, beharrei egokituriko formakuntzak antolatu
      • Publiko ezberdinen parte hartzea bultzatu, bakoitzari zuzendu sentiberatze ekintzen medioz
    • Transmisioan ari direnen eskura jarri, beren lanean beharrezkoak dituzten tresna, material eta gainerateko baliabideak
      • Esparruz esparru, transmisioan ari diren aktore ezberdinekin partaidetzan, beharrak begistatu
      • Egungo egunean dauden baliabideak kontutan harturik, esparruz esparru, beharrezkoak diren sorrera eta moldaketak definitu eta obratu
  • 3.2. Euskararen ikaskuntza prozesuan sartuak direnak motibatu, hizkuntzaren erabateko berenganatzean bide egiten lagunduz
    • Euskarazko irakaskuntzan diren ikasleentzat euskararen erabateko menperatzea helburutzat hartu (ikus 1) Irakaskuntza 3)
    • Euskararen menperatze osoa helburu duen irakaskuntza dispositibo bati buruz joan (ikus 1) Helduen euskalduntzea 3)
    • Ikaskuntza prozesu oso bati buruz joan, irakaskuntzak erabilpenaz osatuz, hizkuntzaren baliatzeko paradak ugarituz
    • Euskalduntze prozesuan diren pertsonen hizkuntza ingurumenaren zabalpena xerkatu, publiko ezberdinei egokitu iniziazio, esperimenbideak proposatuz, beren parte hartzea sustatuz... (tailerrak, proiektu pedagogikoak, komunikabideetan parte hartzea...)


4) Motibapena piztu eta azkartu, sentiberatze estrategia egokiak martxan jarriz

  • 4.1. Belaunaldi gazteek osatu jomugarentzat, parte hartzea, erabilpena eta gozamena oinarritzat hartzen dituen sentiberatze estrategia begiztatu
    • Gazteek erabili hizkuntzetaz dauzkaten irudiak, hizkuntza ezberdinak bizitzeko moduak, bakoitzak bete funtzioak, gazteen gustuak, interesak, motibapenak... hobeki ezagutzeko, gazteak berak eta komunikazioko profesional batzu biltzen dituen lan talde bat osatu
    • Honen arabera, gazteei zuzendu ekimenak norabidetu, aktore zein eragile ezberdinekin partzuergoan, ezaugarri parte hartzaileak ahal bezainbat lehenetsiz (gazteek gazteentzako sortu interneteko zein hedabideetako eskaintza garatu, gazteendako eta gazteen eskutik antzezlan sorkuntzak, gazteek sorturik gazteendako aldizkaria, literatura sariak, gazteek berek epaimahaia osaturik, beren eskualdeko toponimia bilketa lanetan parte hartzea, gazteek antolaturiko ikastetxeen arteko topaketak, kirolari emanak zaizkion egunak, kulturalak, besta girokoak...)
  • 4.2. Sentiberatze estrategia bat eratu, euskararen transmisioaren alde eta transmisio horren osotasunaren alde, buraso gazte eta burasogaiekin harremanetan direnen bitartekaritzaz baliatuz
    • Buraso eta burasogaiei zuzendu sentiberatze egintzak definitu eta antolatu (familia bidezko transmisioa, euskaraz ari diren lehen haurtzaroko profesional batzuen hautatzea, euskarazko irakaskuntza baten hautua, familiaren baitan euskarazko komunikabideen kontsumoa, euskaraz irakurtzea, euskarazko aisialdi zerbitzu zein ekoizpen kontsumoa...), partaide egokiekin (osasun saileko egitura eta profesionalak, eskolak, herriko etxeak, elkarteak...)
    • Ikastetxeen egoerari eta beren eskualdearen ezaugarriei egokitu sentiberatze egintzak muntatu, ikasleen mantentze tasen hobetzeko gisan euskarazko irakaskuntzan, hezkuntza esparruko partaideekin eta ikastetxeekin lankidetzan
    • Transmisio prozesua erabilpenaren bitartez osatzeko helburuz, belaunaldi gazteei zuzenduriko ekimenak garatzeko sustapena eragileei eskaini
      • Ikastetxeetan ikasleei zuzendu euskarazko jarduerak; interes, helburu zein gustu... amankomunak duten ikaslek osatu talde batzuen baitan euskararen ikastea...
      • Gazteek eramandako ekoizpenak komunikabideen baitan eta komunikabideendako
      • Gazteen parte hartzea argitalpen edukien, euskarrien, formatuen... hautuan, edota argitalpen sorkuntza lanetan
  • 4.3. Euskararen irudipen baikor baten bilaketa sentiberatze estragien muinean sartu
    • Hizkuntza politika publiko ezberdinen baitan abian jarri sentiberatze dispositiboen ebaluaketa kualitatiboa egin, begiztatu helburu eta publikoak begiraturik: publiko zabal bati ala begiztatu bati zuzendu komunikazio kanpainak; emankizun bereziak, erreportaiak, orrialde bereziak... komunikabideetan; jardunaldiak, konferentziak, bilkura publikoak, mahai inguruak...
    • Euskararen irudiari buruzko oinarrizko lan bat eraman:
      • Publiko ezberdinek euskarari dizkioten irudipenei buruzko ezagutza xehe bat abiapuntu harturik, aurreiritzi ezezkorren haizatzea, hizkuntza eta bere erabilpenaren balorizatzea, hizkuntzari ospea ekartzea helburu duen sentiberatze estrategia plantan jarri, soziolinguistekin, komunikazio esparruko profesionalekin eta lagungarri litekeen beste edozein aditurekin partaidetzan
      • Gizartearen baitan euskararekiko motibapena, edo bere aldeko dinamika baikorra haz lezazkeen elementuak etengabe behatu eta agerian eman (euskararekin zerikusia duten enpleguen eta lan eskaintzen jarraipena, euskararen aldeko desmartxa batean engaiatuak diren jende, enpresa edota erakundeei... buruzko komunikazioa...)
    • Sentiberatze dispositiboen ondorioak etengabe egonkortu, publiko ezberdinek transmisio, ikaskuntza, hizkuntza kalitate edota erabilpenean egin indarrak etengabe agerian emanez


Inprimatu


Erantzun

 
Euskararen kalitate eskasa
2006-10-25 / 12:55 / Kristina Korella

Txosten hori argitaratu aurretik, inork erreparatu al dio "euskararen kalitateari"?

Norbaitek azalduko al dit zer den:

  • hizkuntza onespenean berezitu egitura ofizial iraunkorra plantan jarri (?)
  • hiztegi eskaintza oso bati buruz joan (?)
  • euskaltzaindiaren partaidetzan, Adituen Batzorde bat xutik ezarri (?)

Zerrenda bukaezina da.


(KRISTINA KORELLA Hizkuntza Normalizatzailea Hernaniko Udalean)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com