Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskarazko unibertsitate liburuen gordailua Euskararen Etxean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> 1990etik gaur arte argitaratu diren euskarazko unibertsitate liburu guztien bilduma Bilboko Euskararen Etxearen egoitzan aurkituko dugu aurrerantzean, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIRE) eta Euskararen Etxeak berak sinatu duten akordioari esker. Interneten ere aurki genezake liburuen katalogoa. > Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIRE) eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatutako Euskararen Etxeak hitzarmena egin dute, euskaraz argitaratu diren unibertsitate liburu guztiak Euskararen Etxearen egoitzan batzea ahalbidetu duena. > > Horrenbestez, 1990etik hona argitaratu diren euskarazko unibertsitate liburuen ale bana behintzat kontsultarako eta ikerketarako prest dituzte Euskararen Etxeak Bilboko San Ignazio auzoko Agoitz plazan duen egoitzan. Horixe da, hain zuzen ere, Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailuaren helburu nagusia: unibertsitateko jardun zientifikoan euskara erabiltzea bultzatzeko tresna eskaintzea. > > > <b><i>366</i> liburu</b> > > > <i>366</i> liburuk osatzen dute gaur egun Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua. Jakintza-arlo guztietakoak daude: > > - Humanitateak: Artea, Historia, Hizkuntzalaritza... Guztira 158. > > - Gizarte Zientziak: Ekonomia, Enpresak, Kazetaritza, Zuzenbidea... Guztira 101. > > - Natur Zientziak: Kimika, Matematikak, Fisika, Biologia... Guztira 38. > > - Zientzia Teknikoak: Arkitektura, Ingeniaritza, Teknologia... Guztira 39. > > - Osasun Zientziak: Medikuntza, Mikrobiologia, Anatomia... Guztira 30. > > Liburu horien artean batzuk euskaraz sortutakoak dira eta beste batzuk berriz itzulpen lanak. Datuek erakusten duten bezala, euskarazko unibertsitate liburuen artean nabarmena da Humanitate eta Gizarte Zientzien arlokoen nagusitasuna (% 70,75). Natur eta Osasun zientzietan eta arlo teknikoan, aldiz, aukera askoz ere murritzagoa da. > > > **Katalogoa sarean** > > > Euskararen Etxean bertan eskura eta erabil daitezke liburuak, Interpretazio Zentroaren Liburutegian, baina ez dago bertatik ateratzeko aukerarik. > > Interneten, aldiz, Euskararen Etxeko webgunean nahi duenak kontsulta dezake gordailuaren "katalogoa":http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/principal.php edo fitxategia. Amaraunean gordailuko liburuak "gaika":http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/temas.php, "izenburuaren arabera":http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/prod_titulos.php edota "argitalpen dataren arabera":http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/fechas.php bila ditzakegu. Bestetik, "Erabilgarritasuna":http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/disponibilidad.php deritzon atalean zein liburu dauden erabilgarri eta zeintzuk ez esaten zaigu. > > <i>366</i> liburuen fitxak dira internet bidez kontsulta ditzakegunak. Liburuaren izenburua, egilea edo egileak, argitalpen data, argitaletxea eta edukiaren azalpen laburtua dira, azalaren irudiarekin batera, fitxa bakoitzean aurkituko ditugunak. Hona hemen, adibide gisa, liburu zerrendan izenaren araberako sailkapenean lehen tokian agertzen zaigun Rosa Miren Pagolaren "Aezkera":http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/ficha.php?id=66 lanaren fitxa. > > > **Erakusketa ibiltaria** > > > EIREtik jakinarazi dutenez, Euskararen Etxean ezarritako gordailu bibliografikoa merkaturatzen diren lan guztiekin eguneratuko da etengabe. > > Euskararen Etxean kokatu den gordailu finkoaz gain, EIREko lagunek beste funts bibliografiko bat ere badarabilkite eskuartean, erakusketa ibiltaria egiteko baliatuko dutena. Euskarazko unibertsitate liburuan lehen erakusketa 2005ean egin zuen EIREk Bilbon. Handik sortu zen, hain zuzen ere, orain Euskararen Etxean dagoen gordailuaren proiektua gauzatzeko ideia. > > Gordailuarena ez ezik, liburu erakusketa ibiltari bihurtu eta Euskal Herriko hainbat hiri, unibertsitate eta campusetan egitea ere otu zitzaien EIREkoei, eta horixe da egin asmo dutena. > > > **Bigarren gordailua Nafarroan** > > > Liburu erakusketa ibiltariaren bigarren geltokia Nafarroa izan da, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), hain zuzen. 2006ko urriaren hasieran egin du bertan EIREk bere erakusketa ibiltariaren bigarren agerraldia, "honako liburu funtsa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/EIRE-erakusketa2006-09-06.pdf aurkeztuz. > > Eta irakasle euskaldunen elkarte honetako kideen beste proiektu garrantzitsu batek ere Nafarroan izan nahi du oinarria. Izan ere, EIREk euskarazko unibertsitate liburuen bigarren gordailu bat sortzea nahi du Nafarroako Liburutegian. > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161246269/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com