Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Iruņean euskara karrikara Karrikirirekin
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Karrikiri Iruņeko Euskaldunon Elkarteak Nafarroako hiriburuan euskaraz bizitzea nahi dutenen eskura hainbat zerbitzu jartzen ditu. Gure helburua euskara sustatzea da bizitzaren arlo guztietan, eta horretarako saiatzen gara bideak jartzen, hainbat ekimenen bidez. > Pisukide zerbitzua > > > Pisukide zerbitzuaren helburua euskaraz bizi nahi duenari beste bide bat erraztea da: bere arlo pertsonalean ere euskaraz egiteko bidea erraztea. > > Pisukide euskaldunak bilatzen laguntzen dugu Karrikirin: > > - Pisu bat dutenek eta logela edo pisu osoa alokatu nahi badute, datu batzuk eman behar dizkigute: pertsonalak (izena, telefonoa eta posta elektronikoa, nahitanahiez), pisua nolakoa den, zenbat logela dituen, igogailurik eta berogailurik baduen, auzoa, erretzailerik onartzen duten, logelako prezioa / prezio osoa eman eta iragarkia jartzen da. > > - Pisu bila dabilenak ere datu antzerakoak eman beharko ditu: pertsonalak, non bilatzen ari den, zenbat jenderekin, erretzailea den, pisua noiz arte behar duen... > > Datu horiek ditugunean, orduan guk iragarkiak alde batera eta bestera pasatzen ditugu, eta beraiek aukeratzen dute nora deitu. > > Zaila da jakitea zerbitzu honetan zenbat lagunek eman duten izena, baina une honetan 20 lagunek izango dute pisuaren eskaintzaren iragarkia jarrita, eta beste 15-20 (pixkat gutxiagok) bilatzen arituko dira. Badira garai batzuk beste batzuk baino mugituagoak: urtarrila, uztaila eta iraila (batez ere azken hau) dira jendetsuenak zerbitzu honetan. > > Behin pisua lortuta, *Pisukide*ren zerbitzua erabili dutenei eskatzen zaie deitzea edo mezua bidaltzea haien iragarkia ezabatzeko. Asko mugitzen den zerbitzua da. > > Zerbitzuaren helburua, jende euskaldunari beste laguntza bat ematea da, ez pisua lortzeko baizik eta euskaldunekin bizi ahal izateko. Hau argi utzi nahi dugu, jendea hurbildu delako (jende erdalduna) pisu bila, eta ez dute ulertu Karrikirin lagundu ez izana. Ulertu beharko dute euskaldunok ditugun mugak gainditzeko gaudela gu, erdaldunentzako egina baitago beste guztia. > > > **Lan-poltsa** > > > Zerbitzu hau 2002an sortu zen, eta 460 lagun inguruk eman izan dute izena. 2006an, orain arte, 115 inguruk. > > Denetariko jendea izaten da, gaztea eta heldua: 17 urtetik 50era bitartekoak, gutxi gorabehera. Badira titulaziodunak (unibertsitatekoak, Lanbide Heziketakoak), edo titulazio gabeak. > > Lan-poltsa zerbitzua erabili nahi dutenei galdetegi bat betearazten zaie, *Pisukide*n egiten dugun antzera, hainbat datu emateko: izen-abizenak, telefonoak, zein auzotan bizi diren, posta elektronikoa (ezinbestekoa, horrela bidaltzen baititugu lan-eskaintzak), datu akademikoak, zaletasunak, trebetasunak, lan esperientzia, zein lan egingo luketen, ordutegia... > > Lan-eskaintza jaso ondoren, Karrikiriko teknikariaren lana da lanpostu hori bete dezaketenekin zerrenda osatzea eta eskaintzaren informazioa bidaltzea (posta elektronikoz edo elkartearen egoitzan, eskura). Zerrenda horretan daudenek jasotzen dute informazioa posta elektronikoz, eta interesatzen bazaie, deitzen dute. > > Behin lana aurkituta, bi aukera dituzte zerbitzua erabiltzen dutenek: lan-poltsan mantentzea (gehiago gustatzen zaien lanen baten zain), ala lan-poltsatik ezabatzea. > > 2006an, orain arte izandako eskaintzak hauek dira: > >

Lan-eskaintza

urtarriletik-
apirilera

maiatzetik-
abuztura

iraila
(27a arte)

haurrak zaindu

5

13

9

klase partikularrak

6

17

7

dendan

5

4

1

tabernariak

0

8

2

sukaldariak

0

1

1

begiraleak

1

3

4

eskolaz-kanpokoak

1

0

0

euskara teknikariak

0

1

0

abokatuak

1

0

0

ekonomilariak

1

0

0

telefonistak

0

1

0

harakinak

0

1

0

Historia lizentziatuak

1

0

0

etxeko lanak

0

1

0

kazetariak

0

0

1

kartelak ipini

0

0

1

takilan (zinean)

0

0

1

psikopedagogo

0

0

1

itzultzaileak

0

1

0

> > Eskaintzak denetarikoak izaten dira, baina batez ere klase partikularrak eta haurrak zaintzeko. > Behin Karrikirin izena emanda, une horretatik jasotzen ditugun lan-eskaintzen berri izango dute beraien posta elektronikoan, baldin eta eskatutako profilarekin bat datorren. > > Guk ematen dugun zerbitzua euskara bultzatzeko da. Gure helburua euskara sustatzea da bizitzaren arlo guztietan, eta horretarako saiatzen gara bideak jartzen: langile euskaldunak behar-nahi dituenari zerrenda pasatzen zaio, bere bizitza euskaraz egin nahi duenari (lana barne) lan-eskaintzak ematen zaizkio, erdaldunak diren gurasoen haur euskaldunei begirale eta irakasle partikular euskaldunak bilatzen zaizkie... > > Argi geratu behar da, gure elkartearen helburua zein den, gure zerbitzua gure bazkideen kuotei eta administrazio publikoetan eskatzen dugun euskara sustatzeko diru-laguntzei esker ateratzen dugu aurrera. *Pisukide*n bezala, lan-poltsan ere bezeroei ez diegu ezer kobratzen. Gu ez gara lana bilatzeko bulego bat, baizik eta lan-poltsa euskara sustatzeko beste egitasmo bat da. > > Egindako lanagatik askotan zoriondu gaituzte, baina azken batean gu euskara sustatzeko lanean ari gara, eta horretarako bideak jartzen. > > > **Beste ekimen batzuk** > > > Karrikiri elkartean beste zenbait zerbitzu eta ekimen ere baditugu eskuartean. Horietako bat da Autokide zerbitzua. Une honetan ez dago martxan, jendeak beharbada ez duelako ezagutzen edo besterik gabe, arrakastarik ez duelako izan. Honen helburua Iruņetik beste edonora joan behar denean autoa konpartitzea da, eta autokide euskaldunak izanik, arlo hori, une hori euskaraz izango dela ziurtatuko dugu. Beraz, animatu nahiko genuke jendea zerbitzu hau erabiltzera, edo behintzat, saiatzera. > > Komunikazioari dagokionez, web orria egiten ari gara. > > Elkarteak **denda** ere badu, Iruņeko Xabier Karrikako 4.ean, Karrikiriren egoitzan. Hemen Euskal Herrian egindako produktuak saltzen ditugu, horregatik izan daitezke garestitxoagoak, baina kalitatea askoz hobea da. Askotariko euskal produktuak eskaintzen ditugu bertan: arropa, bitxiak, liburuak, diskoak, haurrendako jolasak, ipuinak...). Gabonetarako baserritar arropa berezia jasoko dugu aurki. Dendarekin ere mantentzen dugu elkarteko lana. > > Karrika aldizkaria ere badugu. Hau da gure ahotsa. Hilabetekaria da eta urtean 10 ale bat plazaratzen ditugu (uztaila-abuztuan bat eta beste bat azaro-abenduan). Euskararen mundua ezagutaraztea eta euskal hiztunei beste komunikabide bat ematea dira Karrikaren helburu nagusiak. Jakineko sailak ditu gure aldizkariak: iritzi artikulua, elkarrizketa, barnetik-kanpora (gure lanari buruzkoa), agenda, herrien eleak eta komikia. Azken alea "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/karrikiri_karrika.pdf ikus dezakezue. > > Baina Karrikiriren egitasmoak ez dira hemen bukatzen: itzulpengintza, zerbitzu errolda, Karribusa, Mintzakide (hau beste elkarte eta euskaltegiekin batera), Karrika gurea da... Iruņerriko euskaldunek euskaraz bizitzeko aukera gero eta gehiago izan ditzaten, horixe da gure nahia eta asmoa. > > >
> (AINHOA FERNANDEZ ARENAZA Karrikiri elkarteko teknikaria da) > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com