Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Bapatean Bizkaia

Bizkaiko Bertsozale Elkartea / Kultura / 2006-10-06 / 07:00


Urte biko maiztasun egonkorraz, berrikuntzez hornitua eta gaztetasunez jantzia dator 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Etzi, urriaren 8an Zamudion hasi eta Bizkaia osoa zeharkatu ostean, abenduaren 16an izango da finala, Bilboko Euskalduna Jauregian.



Beste behin be bertsolaritza Bizkaian sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira txapelketearen helburu nagusiak. Eta zelan ez, Igor Elortza gaur egungo txapeldunari lekukoa hartuko deutson Bizkaiko txapeldun barria izendatzea.

Txapelketa kontuan hartzeko zenbakiekin datorkigu:

Helburuak

Euskaldungoaren arreta geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritza sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketaren helburu nagusiak.

Bapatean Bizkaia leloagaz, hain justu, txapelketan batzen diran kontzeptu bi indartu gura doguz; bertsolaritza eta Bizkaia.

Alde batetik, bertsolaritzaren ikuspegitik aldaketaren txapelketa izango da aurtongoa. Igor Elortza eta Unai Iturriaga ez dira aurkeztu eta, hortaz, finala diferente planteatzen da. Ezinbestean, txapeldun barria izendatuko da. Ganera, gai-jartzaile eta epaile taldeetan jente barria dabil biharrean, bertsolari barriak agertu dira...

Bestetik, txapelketa hau Bizkaian erreferente bat dala argi ikusten dogu. Txapelketaren ibilbidea Bilbon amaituko bada be, eskualdeetako saioekaz hasi zan eta kanporaketa eta finalaurrekoak be Bizkaia osoan zehar egingo dira. Ganera, urtetik urtera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesa jaso daben egitasmoa da eta, aurton, Bizkaiko Txakolinak be bat egingo dau gugaz.

Txapelketaren irudia izango dan bonbilla piztuak bertsolariaren sormena islatzen dau, baina baita leloak berak adierazten dauen ideia be; Bizkaiko bertsolaritza loraldian dagoala, alegia.

Egitura

Azken bi Bizkaiko Bertsolari Txapelketen egitura mantenduko dau 2006ko Txapelketak be. Hau da, garai batean lez, Eskualdeetako txapelketak egin dira udabarrian, eta udagoienean Bizkaiko Txapelketa jokatuko da.


Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa

Maiatzean jokatu ziran Bizkaiko 7 eskualdeetako txapelketak.

Honeek izan dira eskualdeak eta txapeldunak:

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren egitura honakoa izango da:


Parte-hartzaileak

Bizkaiko Txapelketako parte-hartzaileak hiru taldetan sailkatu leikez:


Epaituko dan lana

Saio guztiko puntuazinoak, hau da, bi ataletakoak, metatuko dira txapelduna erabakitzeko.


Epaimahaia

Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izendatzen dau. Epaile-taldea 8 pertsona honek osatzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Josu Telleria, Moises Enbeita, Abel Muniategi, Iņaki Aurekoetxea, Josu Arroyo eta Gaizka Amondarain.

Epaile horietatik 6 fijo eta ordezko bat izendatzen dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.

Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.


Gai-jartzaileak eta aurkezleak

Asier Ibaibarriaga, Maite Berriozabal, Zuriņe Iarritu, Josu Esnaola, Aitor Gorostiza, Saioa Amuriza, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Oihane Unzalu.


Talde antolatzailea

Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte, Zihara Enbeita, Asier Ibaibarriaga, Iņigo Iruarriazaga, Ardatz Enbeita eta Joana Mendiburu.

Talde honek Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen menpe egingo dau behar.


Laguntzaileak

Bizkaiko Bertsozale Elkartea da txapelketa honen antolatzailea, baina esan behar da ezinezko izango zala maila honetako txapelketa bat antolatzea, Bizkaiko Foru Aldundiak, BBKk eta Bizkaiko Txakolinak emoten deuskuen laguntza barik.

Horrez gan, aitatzekoa da be, saioen barri emoteko hainbat komunikabidek emoten deuskuen laguntza.


Webgunea

Aurton be, ahalegin berezia egingo da www.bertsozale.com webgunean informazino osatua eta eguneratua sartzeko.

Oraingoz, txapelketari buruzko informazino hau topatuko dozue, euskaraz eta gaztelaniaz:


Sarrerak


Ez bazkideakBazkideak- 16 urte
Kanporaketak5 euro3 euro2 euro
Finalaurrekoak7 euro5 euro2 euro
Finala13 edo 15 euro (*)

(*)Finaleko jarlekuak zenbakituak izango dira.


Finaleko sarrerak

Abenduaren 16an izango den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko sarrerak kanporaketetatik daude salgai. Hauek dira sarrerak eskuratzeko bideak:


Promozinoak

Saioetan, Xabier Amurizaren Bizkaiko Bertsogintza III eta IV liburuak, Txapelketa Nagusiko liburua eta Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko promozioa egingo da. Liburak 20 eurotan egongo dira salgai eta bazkide barriek ez dabe 2006ko kuota ordainduko. Gainera, opari, Bizkaiko Txakolin botila bat eskuratuko dabe.


Saio osagarriak

Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Bilboko Udalaren laguntzaz saio osagarriak antolatuko dira. Besteak beste unibertsitateetan bertso saioak antolatuko dira eta euskaltegietan ikastaroak.

Bertsolarientzat be ikastaro bi antolatu dira; bizkaierari buruzkoa bata eta kantaerari buruzkoa bestea.


(BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159868947