Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Bapatean Bizkaia
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Urte biko maiztasun egonkorraz, berrikuntzez hornitua eta gaztetasunez jantzia dator 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Etzi, urriaren 8an Zamudion hasi eta Bizkaia osoa zeharkatu ostean, abenduaren 16an izango da finala, Bilboko Euskalduna Jauregian. > Beste behin be bertsolaritza Bizkaian sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira txapelketearen helburu nagusiak. Eta zelan ez, Igor Elortza gaur egungo txapeldunari lekukoa hartuko deutson Bizkaiko txapeldun barria izendatzea. > > Txapelketa kontuan hartzeko zenbakiekin datorkigu: > > - 5 kanporaketa, 3 finalaurreko, finala. > > - 36 bertsolari, 10 epaile, 9 gai-jartzaile eta 10 pertsonako antolatzaile taldea. > > - 3 babesle eta 9 udal. > > - 5.000 entzuletik gora. > > > **Helburuak** > > > Euskaldungoaren arreta geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritza sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketaren helburu nagusiak. > > *Bapatean Bizkaia* leloagaz, hain justu, txapelketan batzen diran kontzeptu bi indartu gura doguz; bertsolaritza eta Bizkaia. > > Alde batetik, bertsolaritzaren ikuspegitik aldaketaren txapelketa izango da aurtongoa. Igor Elortza eta Unai Iturriaga ez dira aurkeztu eta, hortaz, finala diferente planteatzen da. Ezinbestean, txapeldun barria izendatuko da. Ganera, gai-jartzaile eta epaile taldeetan jente barria dabil biharrean, bertsolari barriak agertu dira... > > Bestetik, txapelketa hau Bizkaian erreferente bat dala argi ikusten dogu. Txapelketaren ibilbidea Bilbon amaituko bada be, eskualdeetako saioekaz hasi zan eta kanporaketa eta finalaurrekoak be Bizkaia osoan zehar egingo dira. Ganera, urtetik urtera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesa jaso daben egitasmoa da eta, aurton, Bizkaiko Txakolinak be bat egingo dau gugaz. > > Txapelketaren irudia izango dan bonbilla piztuak bertsolariaren sormena islatzen dau, baina baita leloak berak adierazten dauen ideia be; Bizkaiko bertsolaritza loraldian dagoala, alegia. > > > **Egitura** > > > Azken bi Bizkaiko Bertsolari Txapelketen egitura mantenduko dau 2006ko Txapelketak be. Hau da, garai batean lez, Eskualdeetako txapelketak egin dira udabarrian, eta udagoienean Bizkaiko Txapelketa jokatuko da. > > >
> **Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa** > > Maiatzean jokatu ziran Bizkaiko 7 eskualdeetako txapelketak. > > Honeek izan dira eskualdeak eta txapeldunak: > > - Arratia: Eņaut Intxaurraga > > - Bilboaldea: Oihana Bartra > > - Busturialdea: Onintza Enbeita > > - Durangaldea: Beņat Ugartetxea > > - Enkarterri: Ion Barrocal > > - Lea-Artibai: Joseba Artza > > - Ipar-Uribe: Itxaso Paia > > > **Bizkaiko Bertsolari Txapelketa** > > > Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren egitura honakoa izango da: > > - 5 kanporaketa > > - 3 finalaurreko > > - Finala > > >
> **Parte-hartzaileak** > > Bizkaiko Txapelketako parte-hartzaileak hiru taldetan sailkatu leikez: > > - 1.- 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. > > - Iratxe Ibarra > > - Fredi Paya > > - Igor Muniategi > > - Etxahun Lekue > > - Xabier Paya > > - Arkaitz Estiballes > > Honeek finalaurrekoetan sartuko dira jokoan. > > - 2.- 2004 aurreko edizinoetako finalistak. > > - Oihane Enbeita > > - Juanjo Respaldiza > > Kanporaketa-fasean sartuko dira. > > - 3.- 2006ko Eskualdeetako Txapelketetan sailkatu diranak. > > - Beņat Ugartetxea (Mallabia) > > - Eņaut Intxaurraga (Zeanuri) > > - Onintza Enbeita (Muxika) > > - Oihana Bartra (Bilbo) > > - Itxaso Paia (Getxo) > > - Joseba Artza (Etxebarri) > > - Ion Barrocal (Trapagaran) > > - Eneko Abasolo *Abarkas* (Iurreta) > > - Jon Unanue (Ermua) > > - Iker Belaustegi (Munitibar) > > - Matxalen Zabaljauregi (Bilbo) > > - Iņaki Iturriotz (Igorre) > > - Gorka Ostolaza (Markina) > > - Ekaitz Larrazabal (Getxo) > > - Ander Elortegi (Gernika) > > - Jabi Olibares (Zeanuri) > > - Ibon Ajuriagogeaskoa (Gernika) > > - Amaia Uribe (Forua) > > - Lander Ibarluzea (Etxebarri) > > - Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo) > > - Miren Ibarluzea (Mungia) > > - Ander Oleaga (Bermeo) > > - Joseba Goienola (Etxebarri) > > - Mikel Galarza (Bilbo) > > - Gorka Lazkano (Berriz) > > - Peru Vidal (Leioa) > > - Olatz Ibarluzea (Mungia) > > - Lander Gabixola > > Ordezkoak > > - Amaia Aurrekoetxea (Zornotza) > > - Miren Loizaga (Sopelana) > > >
> **Epaituko dan lana** > > - Kanporaketetan eta ordena honetan: > > - Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso > > - Binaka, 8ko txikian, 3na bertso > > - Bakarkako lana > > - Puntua emonda bertso bat zortziko txikian > > - Puntua emonda bertso bat zortziko txikian > > - Kartzelako lana: Gaia emonda hiru bertso doinu/neurri librean > > Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoak, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara pasatzeko aukerea. > > - Finalaurrekoetan eta ordena honetan: > > - Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso > > - Binaka, 8ko txikian, 3na bertso > > - Binaka, 10eko txikian, 3na bertso > > - Kartzelako lana: > > - Puntua emonda bertso bat zortziko txikian > > - Puntua emonda bertso bat zortziko txikian > > - Gai bati buruz hiru bertso doinu/neurri librean > > Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Gainontzekoak puntuazinoaren arabera izango dabe finalera pasatzeko aukerea. > > > - Finalean eta ordena honetan: > > A atalean: > > - Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso > > - Binaka, 8ko txikian, 3na bertso > > - Binaka, 10eko txikian, 3na bertso > > - Bakarkako lana: > > - Puntua emonda bertso bat zortziko txikian > > - Puntua emonda bertso bat zortziko txikian > > - Gai bati buruz bertso bi doinu / neurri librean > > B atalean: > > - Binaka, 8ko txikian, 3na bertso > > - Hiruna bertso ofiziotan, "Aizak hi mutil mainontzi" neurrian > > - Kartzelako lana: gaia emonda hiru bertso doinu / neurri librean > > Lehen atalean puntuazino gehien lortu daben biak pasatuko dira bigarren atalera. > > Saio guztiko puntuazinoak, hau da, bi ataletakoak, metatuko dira txapelduna erabakitzeko. > > >
> **Epaimahaia** > > Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izendatzen dau. Epaile-taldea 8 pertsona honek osatzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Josu Telleria, Moises Enbeita, Abel Muniategi, Iņaki Aurekoetxea, Josu Arroyo eta Gaizka Amondarain. > > Epaile horietatik 6 fijo eta ordezko bat izendatzen dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako. > > Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da. > > >
> **Gai-jartzaileak eta aurkezleak** > > Asier Ibaibarriaga, Maite Berriozabal, Zuriņe Iarritu, Josu Esnaola, Aitor Gorostiza, Saioa Amuriza, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Oihane Unzalu. > > >
> **Talde antolatzailea** > > Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte, Zihara Enbeita, Asier Ibaibarriaga, Iņigo Iruarriazaga, Ardatz Enbeita eta Joana Mendiburu. > > Talde honek Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen menpe egingo dau behar. > > >
> **Laguntzaileak** > > Bizkaiko Bertsozale Elkartea da txapelketa honen antolatzailea, baina esan behar da ezinezko izango zala maila honetako txapelketa bat antolatzea, Bizkaiko Foru Aldundiak, BBKk eta Bizkaiko Txakolinak emoten deuskuen laguntza barik. > > Horrez gan, aitatzekoa da be, saioen barri emoteko hainbat komunikabidek emoten deuskuen laguntza. > > >
> **Webgunea** > > Aurton be, ahalegin berezia egingo da "www.bertsozale.com":http://www.bertsozale.com/ webgunean informazino osatua eta eguneratua sartzeko. > > Oraingoz, txapelketari buruzko informazino hau topatuko dozue, euskaraz eta gaztelaniaz: > > - Bertsolari txapelketaren historia > > - Saioen egitaraua > > - Txapelketan parte hartuko daben bertsolari danen argazki eta biografia > > - Bertsolariek egin beharreko lana > > - Talde antolatzaile, epaile eta gai-jartzaileen barri > > - Sailkapen eguneratua > > - Astelehenero, sailkapena eguneratu eta bezperako saioko audio eta argazkiak satuko dira. > > >
> **Sarrerak** > >

Ez bazkideak

Bazkideak

- 16 urte

Kanporaketak

5 euro

3 euro

2 euro

Finalaurrekoak

7 euro

5 euro

2 euro

Finala

13 edo 15 euro (*)

> > (*)Finaleko jarlekuak zenbakituak izango dira. > > >
> **Finaleko sarrerak** > > Abenduaren 16an izango den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko sarrerak kanporaketetatik daude salgai. Hauek dira sarrerak eskuratzeko bideak: > > - Txapelketako Kanporaketa eta Finalaurrekoetako leihatilak > > - "www.bertsozale.com":http://www.bertsozale.com/ webgunea > > - 94 681 27 11 edo 943 21 77 98 telefonoetara deituta > > - BBKren orotariko kutxazainak > > >
> **Promozinoak** > > > Saioetan, Xabier Amurizaren *Bizkaiko Bertsogintza III* eta *IV* liburuak, Txapelketa Nagusiko liburua eta Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko promozioa egingo da. Liburak 20 eurotan egongo dira salgai eta bazkide barriek ez dabe 2006ko kuota ordainduko. Gainera, opari, Bizkaiko Txakolin botila bat eskuratuko dabe. > > >
> **Saio osagarriak** > > Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Bilboko Udalaren laguntzaz saio osagarriak antolatuko dira. Besteak beste unibertsitateetan bertso saioak antolatuko dira eta euskaltegietan ikastaroak. > > Bertsolarientzat be ikastaro bi antolatu dira; bizkaierari buruzkoa bata eta kantaerari buruzkoa bestea. > > >
> **(BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA)** > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com