|
Urte biko maiztasun egonkorraz, berrikuntzez hornitua eta gaztetasunez jantzia dator 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Etzi, urriaren 8an Zamudion hasi eta Bizkaia osoa zeharkatu ostean, abenduaren 16an izango da finala, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Beste behin be bertsolaritza Bizkaian sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira txapelketearen helburu nagusiak. Eta zelan ez, Igor Elortza gaur egungo txapeldunari lekukoa hartuko deutson Bizkaiko txapeldun barria izendatzea.
Txapelketa kontuan hartzeko zenbakiekin datorkigu:
- 5 kanporaketa, 3 finalaurreko, finala.
- 36 bertsolari, 10 epaile, 9 gai-jartzaile eta 10 pertsonako antolatzaile taldea.
- 3 babesle eta 9 udal.
- 5.000 entzuletik gora.
Helburuak
Euskaldungoaren arreta geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritza sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketaren helburu nagusiak.
Bapatean Bizkaia leloagaz, hain justu, txapelketan batzen diran kontzeptu bi indartu gura doguz; bertsolaritza eta Bizkaia.
Alde batetik, bertsolaritzaren ikuspegitik aldaketaren txapelketa izango da aurtongoa. Igor Elortza eta Unai Iturriaga ez dira aurkeztu eta, hortaz, finala diferente planteatzen da. Ezinbestean, txapeldun barria izendatuko da. Ganera, gai-jartzaile eta epaile taldeetan jente barria dabil biharrean, bertsolari barriak agertu dira...
Bestetik, txapelketa hau Bizkaian erreferente bat dala argi ikusten dogu. Txapelketaren ibilbidea Bilbon amaituko bada be, eskualdeetako saioekaz hasi zan eta kanporaketa eta finalaurrekoak be Bizkaia osoan zehar egingo dira. Ganera, urtetik urtera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesa jaso daben egitasmoa da eta, aurton, Bizkaiko Txakolinak be bat egingo dau gugaz.
Txapelketaren irudia izango dan bonbilla piztuak bertsolariaren sormena islatzen dau, baina baita leloak berak adierazten dauen ideia be; Bizkaiko bertsolaritza loraldian dagoala, alegia.
Egitura
Azken bi Bizkaiko Bertsolari Txapelketen egitura mantenduko dau 2006ko Txapelketak be. Hau da, garai batean lez, Eskualdeetako txapelketak egin dira udabarrian, eta udagoienean Bizkaiko Txapelketa jokatuko da.
Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa
Maiatzean jokatu ziran Bizkaiko 7 eskualdeetako txapelketak.
Honeek izan dira eskualdeak eta txapeldunak:
- Arratia: Eņaut Intxaurraga
- Bilboaldea: Oihana Bartra
- Busturialdea: Onintza Enbeita
- Durangaldea: Beņat Ugartetxea
- Enkarterri: Ion Barrocal
- Lea-Artibai: Joseba Artza
- Ipar-Uribe: Itxaso Paia
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren egitura honakoa izango da:
- 5 kanporaketa
- 3 finalaurreko
- Finala
Parte-hartzaileak
Bizkaiko Txapelketako parte-hartzaileak hiru taldetan sailkatu leikez:
Epaituko dan lana
- Kanporaketetan eta ordena honetan:
- Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso
- Binaka, 8ko txikian, 3na bertso
- Bakarkako lana
- Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
- Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
- Kartzelako lana: Gaia emonda hiru bertso doinu/neurri librean
Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoak, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara pasatzeko aukerea.
- Finalaurrekoetan eta ordena honetan:
- Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso
- Binaka, 8ko txikian, 3na bertso
- Binaka, 10eko txikian, 3na bertso
- Kartzelako lana:
- Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
- Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
- Gai bati buruz hiru bertso doinu/neurri librean
Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Gainontzekoak puntuazinoaren arabera izango dabe finalera pasatzeko aukerea.
- Finalean eta ordena honetan:
A atalean:
- Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso
- Binaka, 8ko txikian, 3na bertso
- Binaka, 10eko txikian, 3na bertso
- Bakarkako lana:
- Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
- Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
- Gai bati buruz bertso bi doinu / neurri librean
B atalean:
- Binaka, 8ko txikian, 3na bertso
- Hiruna bertso ofiziotan, "Aizak hi mutil mainontzi" neurrian
- Kartzelako lana: gaia emonda hiru bertso doinu / neurri librean
Lehen atalean puntuazino gehien lortu daben biak pasatuko dira bigarren atalera.
Saio guztiko puntuazinoak, hau da, bi ataletakoak, metatuko dira txapelduna erabakitzeko.
Epaimahaia
Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izendatzen dau. Epaile-taldea 8 pertsona honek osatzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Josu Telleria, Moises Enbeita, Abel Muniategi, Iņaki Aurekoetxea, Josu Arroyo eta Gaizka Amondarain.
Epaile horietatik 6 fijo eta ordezko bat izendatzen dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.
Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.
Gai-jartzaileak eta aurkezleak
Asier Ibaibarriaga, Maite Berriozabal, Zuriņe Iarritu, Josu Esnaola, Aitor Gorostiza, Saioa Amuriza, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Oihane Unzalu.
Talde antolatzailea
Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte, Zihara Enbeita, Asier Ibaibarriaga, Iņigo Iruarriazaga, Ardatz Enbeita eta Joana Mendiburu.
Talde honek Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen menpe egingo dau behar.
Laguntzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea da txapelketa honen antolatzailea, baina esan behar da ezinezko izango zala maila honetako txapelketa bat antolatzea, Bizkaiko Foru Aldundiak, BBKk eta Bizkaiko Txakolinak emoten deuskuen laguntza barik.
Horrez gan, aitatzekoa da be, saioen barri emoteko hainbat komunikabidek emoten deuskuen laguntza.
Webgunea
Aurton be, ahalegin berezia egingo da www.bertsozale.com webgunean informazino osatua eta eguneratua sartzeko.
Oraingoz, txapelketari buruzko informazino hau topatuko dozue, euskaraz eta gaztelaniaz:
- Bertsolari txapelketaren historia
- Saioen egitaraua
- Txapelketan parte hartuko daben bertsolari danen argazki eta biografia
- Bertsolariek egin beharreko lana
- Talde antolatzaile, epaile eta gai-jartzaileen barri
- Sailkapen eguneratua
- Astelehenero, sailkapena eguneratu eta bezperako saioko audio eta argazkiak satuko dira.
Sarrerak
| Ez bazkideak | Bazkideak | - 16 urte |
|---|
| Kanporaketak | 5 euro | 3 euro | 2 euro | | Finalaurrekoak | 7 euro | 5 euro | 2 euro | | Finala | 13 edo 15 euro (*) |
(*)Finaleko jarlekuak zenbakituak izango dira.
Finaleko sarrerak
Abenduaren 16an izango den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko sarrerak kanporaketetatik daude salgai. Hauek dira sarrerak eskuratzeko bideak:
- Txapelketako Kanporaketa eta Finalaurrekoetako leihatilak
- www.bertsozale.com webgunea
- 94 681 27 11 edo 943 21 77 98 telefonoetara deituta
- BBKren orotariko kutxazainak
Promozinoak
Saioetan, Xabier Amurizaren Bizkaiko Bertsogintza III eta IV liburuak, Txapelketa Nagusiko liburua eta Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko promozioa egingo da. Liburak 20 eurotan egongo dira salgai eta bazkide barriek ez dabe 2006ko kuota ordainduko. Gainera, opari, Bizkaiko Txakolin botila bat eskuratuko dabe.
Saio osagarriak
Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Bilboko Udalaren laguntzaz saio osagarriak antolatuko dira. Besteak beste unibertsitateetan bertso saioak antolatuko dira eta euskaltegietan ikastaroak.
Bertsolarientzat be ikastaro bi antolatu dira; bizkaierari buruzkoa bata eta kantaerari buruzkoa bestea.
(BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA)
|