Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Uxueko euskara galduaren bila
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskaltzaindiak Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzainaren sarrera ekitaldia egin du (2006-09-29an), Uxueko pilotalekuan. Patxi Ondarra zenaren lekua beteko du Salaberrik Euskaltzaindian. > Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta hogeita laugarren zenbakia duen domina eman dizkio. Domina hau izan duten aurretiko euskaltzainak hauek dira: Polikarpo Iraizozkoa eta Patxi Ondarra. > > Goizeko hamaikak aldera, Uxueko Udaletxean elkartu dira euskaltzain osoak, baita ohorezko eta urgazle batzuk ere. Bertan udal ordezkariek hartu dituzte. Euskal kultura eta gizarteko aurpegi ezagunak ikusi ahal izan dira. > > > **Euskararen erreferente sendo eta irmoa** > > > Sarrera-ekitaldiaren egitaraua betez, Maria Jesús Zoroza Uxueko alkatearen ongietorria eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra entzun dituzte bertaratutakoek. Euskaltzainburuak Patxi Salaberriren ezaugarri batzuk goraipatu ditu, hala nola "haren euskaltzaletasuna, hain zuzen ere, aspalditik euskara galdu zuen herrialde bateko nafarra izanik; haren maila eta prestigio zientifikoa euskalgintzan, urte luzeetan ondu duena, pausoz pauso eta lanez lan, onomastika corpus baten jabe izan arte. Hor dago, besteak beste, Nafarroako Gobernuak eman dion <i>Fontes Linguae Vasconum</i> aldizkariaren zuzendaritza; bere unibertsitate-irakasletza, Nafarroako Unibertsitateko Publikoan, bera baita euskararen erreferente sendo eta irmoa; eta etorkizunerako proiekzioa, gaztetasuna eta heldutasuna, halakoak biltzen baititu Patxi Salaberrik bere baitara". > > Amaitzeko, euskaltzainburuak esan du Patxi Salaberri bezalakoak behar dituela Euskaltzaindiak, "eta horretara dator gaur Uxuera, nafar guztiei agurra egin eta nafar baten euskaltzaintasuna aitortzera". > > Jarrian, Xabier Kintana idazkariak ekitaldiaren nondik norakoa azaldu du eta ondoren Ana Toledo eta Patxi Zabaleta euskaltzainek lagunduta, batzar aretora sartu da Patxi Salaberri "Uxueko izenak mintzagai" izeneko sarrera-hitzaldia emateko. > > "Beti beldurra eman dit sarrera hitzaldia nire sorterrian, Uxuen eta uxuetarren aitzinean, egin behar izateak". Beldurrak beldur, gaurkoan, Patxi Salaberri bere herriak hartu du, ondo hartu ere, eta Uxueko bazter guztietan festa giroa nagusitu da. > > Ezer baino lehen, Patxi Ondarra zena ekarri du gogora euskaltzain berriak: "Gizon apala iruditu zitzaidan beti, langina eta arrunt euskaltzalea. Haren lan gehiena, argitaratua dagoena, testu zaharren sailekoa dela erran daiteke, hemen Bonapartek bildutako materialak sartzen baditugu behintzat. Sail honetan Goņerriko eta bestetako testuak nabarmendu ditzakegu, eta, halaber, berak bakarrik edo lankidetzan argitara eman zituen Joakin Lizarraga Elkanokoaren izkribuak. Hauek guztiak biziki garrantzizko gertatu dira azken urteotako dialektologia lanetarako, batez ere <i>hego nafarrera</i> azpieuskalkiaren inguruan mintzo direnetarako". > > > **Uxue herriaren euskalduntasun galdua** > > > Uxueko toponimiaz jardun du Patxi Salaberrik. Herrikideak aurrean zituela, egindako lanaren erroa eta arrazoia azaldu du: "Gure eskualdeko euskara ezagutzeko, neurri batean bederen, toponimiara jotzea beste biderik ez dago. Hau da nik garai batean egin nuen gogoeta eta nire doktore tesi potzoloaren ernamuina izan zena: Uxueko eta inguruko euskararen berri zerbait izateko zer egin dezaket, nora jo dezaket? Errepostua egina da: toponimiara". > > Leku izenak ikergai hartuta, beraz, doktore tesiaren helburuak -zientifikoak zein bihotzekoak- zehaztu ditu euskaltzainak. Xede zientifikoei dagokienez, hauek dira: "Hemengo euskararen gainean berri zerbait erdiestea, toponimoen azalpen etimologikoa ematea, eta leku izen biziak mapetan ezarri eta galduak, dokumentazioa oinarritzat harturik, nontsu kokatu behar ziren argitzea". Horrezaz gain, bihotzak agindutako helburua azpimarratu du Salaberrik: "Herriaren euskalduntasun galdua nabarmen utzi nahi nuen, alegia, herria berandu arte euskalduna izan zela garbi adierazi nahi nuen". Helburu horiek guztiek bizirik dirauten froga, gaur egin duen mintzaldia da. > > Euskalduna bazen, izan, herriko toponimiak erakusten duen bezala. Hortaz, leku izenez luze mintzatu da Patxi Salaberri. Uxue herri izenetik beretik hasita, beste hainbat toponimo -baita Lacubegi teonimoa ere- aurkeztu eta aztertu ditu euskaltzainak, horien artean antzinako leku izen batzuk, "erabilera zaharraren oroigarri". Arbolaga, Barriozar, Altxunbidea, Astabidea, Beiremuga, Beraiz, Dorreberria, Errekazarra, Iribarren, Gurutzegibela, Mendigorria, Muņukukulua, Opelamendi, Soroandia, Zabala... Patxi Salaberrik aipatu dituen izen batzuk besterik ez dira. Horiek, gehi beste guztiak -gaurko mintzaldian esandako guztiak-, aski dira, bere esanetan, "euskara herriko leku izenetan jaun eta jabe zela frogatzeko, seinale antzina uxuetarren ahotan nagusi zebilen hizkuntza zela". > > Amaitzeko, hauxe gaineratu du Uxueko euskaltzain osoak: "Badakigu, Jimeno Juriori esker, XVIII. mendean Uxuen euskara bizirik zegoela, Eslaban eta Lergan bezala erraterako, baina ez dakigu zein zen jendearen elebitasun maila, ez eta herritarrek hizkuntza noiz arte atxiki zuten ere. Zernahi dela, ez litzateke miresteko mendea igarotzearekin iraungi izana, XIX.aren hasieran, Artaxoan agitu zen bezala. Mixel Xurio Donibane Loizuneko erretorearen Jesukristoren imitazionea, lehen aldiz 1720an karrikaratu zen liburua egun Uxueko elizan egoteak, bestalde, erran nahiko du aipatutako data horretatik aitzina hemengo apezen batek erabili zuela, bere predikuak ontzeko segur aski". > > > **Ikertzailea, afizioz eta ofizioz** > > > Andres Iņigo Iturengo euskaltzainak erantzun dio Patxi Salaberriri. Bere esanetan, "erranahi berezikoa da gaur Nafarroan ospatzen ari garen Euskaltzaindiaren ekitaldi hau eta, aldi berean, adierazgarria". Adierazgarria, hain zuzen ere, Patxi Salaberri Erriberriko Merindadeko lehendabiziko euskaltzaina delako. Hori gutxi ez balitz, aintzat hartzeko datua azpimarratu du Iņigok: "Nafar agintariek 1986an Foru Komunitatea hiru hizkuntza eremutan zatitu eta, handik hogei urtera, euskaltzain berria nongoa izanen eta "eremu ez euskaldunekoa", Nafarroako Erresumak Erriberako mugan bertan zuen behatoki historiko honetakoa, alegia. Hori aski ez dela, sarrera hitzaldian zer egiaztatuko eta bere sorterri historiko honetako izenen jatorri euskalduna eta herriaren berandu arteko euskalduntasuna. Adierazgarria ala paradoxikoa? Urratsez urrats -gaineratu du- Europa baturantz goazen urte hauetan, mugak ezabatzen eta desagertzen ari diren garaian, eta, bereziki, komunikazioaren munduak muga guztiak urratu dituenean, gure Erkidegoak hiru hizkuntz eremu horietan zatitua izaten segitzen du, gero eta paradoxa nabariagoa sortuz". > > Sarrera-hitzaldiko aitabitxiari euskaltzain berriaz mintzatzea eskatzen zaio. Eta halaxe egin du Andres Iņigok. Horren ildotik, Salaberriren ibilbide profesionala aipatu ostean, zera azpimarratu du Iņigok: "Patxi, nire ustez, guztien gainetik, ikertzailea da, afizioz eta ofizioz. Afizioa Euskal Filologian lizentziatu ondotik hasi eta etengabeko jarduerak erakusten du, eta ofizioa egin dituen lanen kalitateak". > > Onomastika dela Patxi Salaberrik gehien ikertu duen arloa gauza jakina da, eta Jose Mari Jimeno Juriorekin batera burututiko lana da horren lekuko: "Bi egile hauek -erran du Andres Iņigok- maisuki bateratu zituzten ikerkuntzaren bi arlo desberdin eta osagarriak: historikoa eta linguistikoa". Hala ere, "Patxiren ikerketa lana ez da onomastikara soilik mugatu. Dialektologia, hiztegigintza, joskera eta hizkuntzaren bertze zenbait ezaugarri ere aztergai izan ditu", gai hauen guztien inguruan ere, lan ugari plazaratu dituela. > > Euskaltzaindia gaztetu da. 1990. urtetik hona, euskaltzainen kopurua erdia berritu da eta Patxi Salaberri dugu belaunaldi berriaren euskaltzainik gazteena. Iņigoren hitzetan, "gauzak ongi aztertu eta egiaztatu arte nekez amore ematen duen pertsona" da Uxuekoa, langile nekaezina, laguntzeko beti prest dagoena, garaiz erantzuten duena, zehatza eta zorrotza, bai bere buruarekin, bai eta gainerako guztiekin ere. "Hator -erran dio, amaitzeko- Erakunde honetan hiretako dugun aulkian esertzera, denekin batera euskarak bere etorkizunerako behar dituen partiturarik ederrenak egoki konposatu eta ematera. Ziur nagok, Patxi, hortxe izanen haugula eta hik ere hainbertze maite duan euskararen alde eginahal guztiak, eta bihotza ere jarriz, heure onena urte anitzez emanen duala Euskaltzaindian". > > Hitzaldia amaitzean, euskaltzainburuak euskaltzain oso berriari dagozkion agiria eta diploma eman dizkio. Gero, banan-banan, euskaltzain guztiek zoriondu dute. > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Patxi Salaberri euskaltzain oso":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1134735174 > > > - "Patxi Ondarra euskaltzaina zenaren aulkia hartzeko hautagaiak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132937371 > > - "Patxi Ondarra euskaltzain osoa hil da":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1122810005 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159579500/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com