Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Ikusmen urritasuna duten euskaldunentzako literatur lanak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, euskara dakiten baina ikusmen urritasuna duten euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatze aldera, hitzarmena sinatu du berriki Espainiako Itsuen Elkarte Nazionalarekin (ONCE), euskarazko literatur lanak pertsona horien beharretara egokitzeko asmotan. > Oraingoa ez da bi erakundeek gisako akordioa sinatzen duten lehenbiziko aldia, 2000-2002 urte bitartean ere diru-laguntza (68.000 euro orotara) jaso baitzuen ONCEk, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu eta bere jardun-eremuan euskararen normalizazioa sustatzeko asmoz. > > Hala ere, tarte horretan itsu euskaldunei zuzendutako braillezko material gabezia eta dagoenaren kalitate eta antolamendu eza salatu izan dira. "Manu Agirrek":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133568914 2005eko abenduan "itsuen hizkuntza eskubideen alde" burutu zuen gose greba izan da, zalantzarik gabe, gai honen inguruko ekimenik deigarriena. > > > **Literatura irakurri eta entzun** > > > Oraingo hitzarmenaren bidez, ONCEk euskarazko hirurogeita hamabost literatur lan moldatuko ditu braille sistemara eta Daisy sistemara, ikusmen urritasuna duten pertsonek irakur eta entzun ditzaten. > > ONCEk hartu dituen konpromisoen artean dira, aurrekoez gain, berak argitaratzen duen *Haizea* soinudun aldizkari elebidunaren bi zenbaki ekoiztea, besteak beste, literatur lan hauen zabalkundeari eragiteko. Bestalde, euskara dakiten ikusmen urriko pertsonen artean oraingo liburu-funtsaren berri jakinaraziko du, bai eta hitzarmen honen ondorioz sortzen den funtsaren berri ere. > > Gainera, formatu analogikoan grabaturik dauden oraingo literatur argitalpenen eta hitzarmen honen ondorioz sortzen direnen mailegu-sistema bultzatuko du ONCEk, euskara dakiten ikusmen urriko pertsonek, nahi izanez gero, eskura ditzaten. > > > **Soinu bidezko 207 eta 42 braillez idatzita** > > > Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, 57.000 euro jarri ditu asmo hau gauzatu ahal izateko. Ikusmen urriko pertsonen beharretara egokituko diren titulu eta egileen balizko zerrendan ageri dira, besteak beste, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Karmele Jaio eta beste askoren lan zahar eta berriak. > > Gaur egun, ONCEk soinu bidezko euskarazko 207 liburu ditu eta 42, berriz, braillez idatzita. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** > > - "Euskalduna eta itsua, halabeharrez analfabetoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133568914 > > - "Hatz-mamien begiak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134063058 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159535507/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com