Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» 40.000 ikasle baino gehiago euskaltegietan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ikasleen ezaugarriei dagokionez, batez beste 34 urtekoa da euskaltegietako ikaslea. Ikasleen guztien artetik, emakumeak %69 dira, eta gizonezkoak %31. > *40.000* ikasletik gora, horietatik 4.000 inguru autoikaskuntza bidez, arituko dira 2006-07 ikasturtean euskara ikasten euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetan, datorren astelehenean, urriak 2, hasita. > > Bilbon egindako prentsaurrekoan, sare publiko eta pribatu homologatuko ordezkariak bertan zirelarik, Miren Azkarate Kultura Sailburuak "goraipatu" egin du euskaltegiak eta HABE erakundea egiten ari diren lana helduen euskalduntzea "etengabe hobetzeko". Alde horretatik azpimarratu du sare pribatu homologatuarekin 2003tik hona eratua duten Bitariko Batzordearen "lan oparoa", egin den lan guztia, euskalduntze jarduera "sendotzeko eta indartzeko", gai asko landu eta adostu baitira bertan. > > Horrek, jarraitu du Azkaratek, "bidea eman du hainbat euskaltegitan eta euskaltegi saretan kalitatea hobetzeko azken urteotan egiten ari diren ahaleginak sare osora zabaltzeko". Adibidez, 2006ko aurrekontuetan euskaltegi pribatu homologatuen sarerako izan den gehikuntza nabarmenari esker (15 milioi eurotik 20 milioi eurora), euskaltegi guztietan "kalitate egitasmoak ezartzeko, irakasleen formazioa, ikasmaterialgintza, teknologia berriak eta kudeakataren hobekuntza tarteko direla". > > Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendaria mahaikide zituelarik, Sailburuak gaineratu du EUDELekin joan zen maiatzean eratu zuten Bitariko Batzordean, udal euskaltegien sarea etorkizunari begira "indarberritzeko neurriak" landu eta adostu nahi dituztela. > > > **3.663 ikaslek lortu zuten HEOKaren mailaren bat edo EGA agiria** > > > Denetara 39.494 ikasle aritu ziren euskara ikasten nahiz bere euskara hobetzen Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan. Horietatik 3.663 ikaslek lortu dute Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluko mailaren bat edo EGA agiria eskuratzea. > > 2006ko deialdian, aurkeztutakoen %66k gainditu du 1. maila, aurkeztutakoen %52k lortu du 2. maila, eta %66k 4. maila. EGAri dagokionez, berriz, 2005eko bigarren deialdi itxian eta 2006ko lehenengo deialdi itxian guztira 1.156 ikasleek eskuratu dute agiria. > > > **Ikasleen hazkundea** > > > Ikasle kopuruaren bilakaeran, 1996/7 ikasturtetik aurrera (43.763 ikasle) jaitsiera bat izan zen 2002/3 ikasturtea arte (33.168), baina ordutik hona urtero hazkunde eutsi bat izaten ari da sektorea, 2005-6 ikasturtean 39.494taraino iritsiz, adierazi du Azkaratek, zeinek nabarmendu du baita ere, teknologia berrien erabilera "helburu didaktikoekin". "Horren erakusle ditugu euskaltegi eta autoikaskuntza zentroetako 4.000 bat ikasle, autoikaskuntza erabiltzen dutenak euskara ikasteko". > > > **Emakumeak % 69** > > > Ikasleen profilari dagokionez, batez beste 34 urtekoa da euskaltegietako ikaslea. Ikasleen guztien artetik, emakumeak %69 dira, eta gizonezkoak %31. Lanbideei dagokienez, berriz, %25 langile espezializatuak, liberal edo teknikoak dira, %20 enplegatu publikoak, %17 ikasleak eta %12 irakasleak. > > > **Azken 10 urteetan 300 mila ikasle** > > > Datu historikoetara joz, 1986 - 2006 urteen artean, helduen euskalduntze-alfabetatze sisteman 323.537 herritar aritu dira. Sailburuaren ustez, kopuru benetan "adierazgarriak" dira hauek denak. "Argi uzten dute euskal gizartea benetan gogotsu eta konprometitua dagoela euskararen biziberritzearekin eta euskal herritarrak ahalegin handia eta eutsia egiten ari direla euskaraz ikasteko eta euskaraz trebatzeko". > > > **Euskaltegi sare "oparoa"** > > > Eskari "gero eta handiago" honi erantzuteko, berriz, euskaltegi "sare oparoa" dugula azpimarratu du Azkaratek, "zalantzarik gabe, gainera". "Euskal Autonomia Erkidegoan denetara 109 euskaltegi eta autoikaskuntza zentro dauzkagu: 39 udal euskaltegi sare publikoan, eta 70 euskaltegi eta autoikaskuntza zentro sare pribatu homologatuan". > > > **Asko eginda, egiteko ere asko** > > > AEK-ko Mertxe Mujikak, bestalde, eta Sailburuaren hitzak berretsiz, nabarmendu du azken urteotan euskaltegien arteko elkarlanak "bere fruituak ematen" ari dela. "Dena den", argitu du, "atzera begiratzeak ematen duen poza alde batera utzi gabe, ezin dugu ahaztu oraindik ere lan handia dagoela egiteko HEA guztiz normalizatutako arloa izatera hel dadin: baliabideak, formazioa, sustapena... etengabeko lana eta jarraipena eskatzen duten arloak dira, etorkizunean ere elkarlanean aritzea eskatuko dutenak". > > > Xede hori lortzeko, Mujikak esan du "ezinbesteko lehengai" direla euskaltegietara orain arte hurbildu eta hemendik aurrera "hurbilduko diren guztiak". "Ateak zabalik dituzten 109 euskaltegi horietara datozenei euskara ikastea edo hobetzea oso esperientzia polita eta aberasgarria dela esan nahi diegu, etorkizunean euskaldun oso izan daitezen euren lanean lagunduko dieten 1000tik gora irakasle prestu eta formatu izango dituztela eta kalitatezko irakaskuntza aurkituko dutela". Euskara ez ikasteko aitzakiarik ez dagoela esanez amaitu du AEK-ko ordezkariak. "Ikasteko arrazoiak asko dira, bakoitzak berea izango du, baina, zalantzarik gabe, euskara ikastea eta euskaldun izatea merezi du!". > > > **Ikaslearen beharretara egokitu** > > > Bizkaiko udal euskaltegien izenean, Aitor Etxebarriak adierazi du euskaltegien "ardura, kezka eta ahalegina" esaldi honetan laburbil daitezkeela: "guregana hurbiltzen den ikasle bakoitzak euskararen inguruan dituen premiak eta beharrak ase ditzala". Alderdi soziolinguistikoa kontuan izanik, Etxebarriak azaldu du ez dituela "premia berdinak Ezkerraldeko ikasle batek edo Lea-Artibaikoak; edo Urolakoak edo Arabako lautadakoak; edo hemen jaiotakoak eta atzerritik etorritako latinoamerikar edo marokoar batek. Egoera laboralari erreparatzen badiogu, helburu jakin batzuk izango ditu udaleko teknikari batek edo Osakidetzako erizainak edo etxekoandre batek; adinari begiratuz gero, ez ditu premia berak izango seme-alabekin euskaraz aritu nahi duen gurasoak edo ikasketak burutzen ari den gazteak”. > > > **Euskaldunberrien ekarpena funtsezkoa euskararentzat** > > > Hala, herritarrei euskaltegira "gerturatzeko gonbitea eta deia eginez" jarraitu du Sailburuak. "Bertan aurkituko duten zerbitzua eta giroa euskara ikasteko ezin hobeak izango diren segurantza osoarekin". Horren harira, Patxi Baztarrika sailburuordeak, bere eskerrona adierazi die euskaldunberriei; "izan ere, euskara gure gizartean egiten ari den aurrerabidean funtsezkoa izaten ari baita euskaldun euskara-ikasien, euskaldunberrien, ekarpena". Gure hizkuntzak, biziberrituko bada, “euskal hiztunak behar baititu”, eguneroko bizitza arruntean “euskaraz jardun daitezkeen eta jardungo diren hiztunak, hizkuntzari egin dakiokeen mesederik handiena hori baita: erabiltzea”. Helburu hori lortzearren, Baztarrikak azaldu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabilera sustatzeko bideak lehentasunez jorratzen ari dela. > > Datorren astean 2006-7 euskalduntze-ikasturtean hasiko diren ikasleei "bejondaiela" esanez amaitu du bere mintzaldia Azkaratek. "Gure aldetik, animorik handienak guztiei, ikasturte amaieran, euskara gehiago ikasita, unibertso zabalagoa beren esku izango dutelakoan". > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159443632/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com