Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» CAF euskararen trena hartuta
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresan euskararen inguruan gertatzen den guztiaren berri emateko komunikazio tresna izango den euskara aldizkari berria sortu dute: Galardi. Horrezaz gain, ordea, CAF-eko beste edozertaz ere arituko da aldizkaria, baina beti ere euskaraz. > Asko egin da "CAF-en":http://www.caf.net/euskera/home/index.php euskararen normalizazio bidean, lehenagokoaz gain, dagoeneko 11 urte badirenean "Elhuyarren":http://www.elhuyar.org/ aholkularitzaz Euskara Plana abiatu zenetik. > > Orain artean enpresako eremu jakinetan eta txandaka burutzen ziren egitasmoak. Aurrerantzean, ordea, Hizkuntza Politika Orokorra (HPO) deituz onartu berria den egitasmoan oinarrituz, egingo dena "Beasaingo lantegia":http://www.caf.net/euskera/compania/instalaciones1.php bere osotasunean hartuz izango da, "Irungoan":http://www.caf.net/euskera/compania/instalaciones3.php ari garen bezalaxe. > > > **Barne-komunikazioa bermatu** > > > HPO hori kudeatuko duen Euskara Arduraduna ere izendatu da eta aldizkari berriaren zeregina ere HPOren baitan kokatzen da, langile guztien arteko barne-komunikazioa bermatzea delarik bere helbururik nagusiena. > > Hori bat; baina berezkoak dituen bestelako helburuak ere beteko ditu aldizkariak, hala nola, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duenari eta euskaraz egunero irakurtzen duenari ere aukera berri bat irekiko zaio, geure lantegiko, gertuko berrien jakin nahia, asetzeko... euskaraz. > > > **Lehen alean jorratutakoak** > > > CAF-en Beasaingo lantegiaren inguruan dagoen Galardi menditik izena hartu duen aldizkariaren lehen alea 2006ko irailean argitaratu dugu. > >

> > Estreinekoa izanik, neurri handi batean aurkezpen lanerako erabili dugu, orain arte egindakoa laburrean gogora ekarri eta aurrera begira bultzada hartzeko. > > Horrela, euskarak gure lantegian azken hamarkadetan izan duen ibilbidearen berri ematen dugu aldizkariaren lehen alean, bere presentzia hutsaren hurrengoa zen garaietatik hasi eta 1995ean abian jarri zen Euskara Planaren bilakaeraraino. Dagoeneko aipatu eta jarraian azalduko dugun HPO egitasmoaren ingurukoak ere txertatu ditugu aldizkarian; lantegi barruan hizkuntza-politikaz arduratuko den koordinatzaile taldea ere aurkezten dugu, besteak beste. > > Urtean hiru ale argitaratzea aurrikusten da eta Galardiren bigarren alea abenduan kaleratuko dugu. > > > **HPO egitasmoa, 2006** > > > Hizkuntza Politika Orokorra (HPO) egitasmoak 2006 urterako aurrikusitako helburuak honako hauek izan dira: > >
> **A) Helburua: erabilera gauzatzea** > > - A-1. Aldizkaria > > Aldizkariaren helburua euskararen inguruan gertatzen den guztiaren berri ematea da, barne komunikazioa bermatzea. > > - A-2. Euskara Klaseak > > Datorren kurtsorako, euskara ikasi edo maila hobetu nahi duten langileak Euskaltegietara bultzatuz kanpaina egingo dugu, matrikula enpresak ordaintzen diela gogoraraziz. > > - A-3. Talde Naturalak > > Urtea amaitu aurretik hiru Talde Natural osatzea da helburua. > > Lehenengoa, III. Dibisioan, iraila eta urria artean egingo dugu: ondorengoak, jarraian. > > - A-4. Hizkuntza Ezagutza > > Lanpostuetako euskararen hizkuntza-eskakizunetara egokitze-prozesuan pausoak ematen joan. > > >
> **B) Erabilerarekin hainbesteko zerikusirik ez duten beste zenbait helburu** > > - B-1. Errotulazioa > > Beasaingo errotulazio guztia egokituko dugu: horretarako, prestatutako fitxen bidez jaso eta behar izanez gero, hala legokienak zuzendu eta berriak ere jarriko lirateke. > > - B-2. Paperetako Idazpuruak > > Egunero erabiltzen diren ohiko idazpuru jakina duten paperen bilketa eta egokitzapena (fax-orriak, eskutitz formatuak, kartazalak, baimen agiriak eta abar). > > - B-3. Hiztegi Irudiduna > > III. Dibisioan egin den Hiztegi Irudiduna fabrika osora zabaldu (koordinatzaileei banatuko zaie), eredu horretan oinarrituta antzekorik egin daitekeen aztertzeko. > > > Galardi aldizkariaren lehen alea osorik ikus dezakezue "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/caf_galardi.pdf > > >
> **(JOXE BEGIRISTAIN AIZPURUA CAF-eko Euskara Arduraduna da)** > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com