Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Osasun-arloko langileen euskara Osatuz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Osatuz, osasun-arloko langileek euskaraz ikasteko ikasmaterialen egitasmoa aurkeztu zuten Bilbon 2006-9-11n Gabriel Inclán Osasun sailburuak eta Miren Azkarate Kultura sailburuak. Egitasmo berriak irratsaioak, aldizkari bat eta web gune bat jarriko ditu osasun arloan euskaraz ikasten ari diren langileen esku. > Osatuz egitasmoa euskara ikasten ari diren osasun-arloko langileentzat ikasmaterialak sortzea da. Ikasmaterialok "HABEren":http://www.habe.euskadi.net/s23-5492/eu/ eta "Osakidetzaren":http://www.osanet.euskadi.net/r85-12536/eu/ ekimenez gauzatuko dira. > > Osatuzen helburu nagusia osasun-arloko langileak euskaraz komunikatzen gaitzea da, bai lan-ingurunean, baita hiritarrekiko harremanetan ere. Eta hori lortzeko asmoz hiru eratako ikasmaterialak sortu dira: Osatuz irratsaioak, Osatuz aldizkaria eta Osatuz web gunea. Hirurak euskaltegian eta euskalduntze orokorreko prozesuan erabiltzen diren ikasmaterialen osagarri dira eta ikasleek nork bere aldetik erabiltzeko moduan daude prestatuak. > > > <b><i>2.</i> Hizkuntza-Eskakizunerako egokiak</b> > > > Ikasmaterialak Osakidetzako 2. Hizkuntza-Eskakizuna prestatzen ari den edozein profesionalentzat dira egokiak. Baina, hala ere, Osakidetzatik at dauden zentro sanitarioetako langileek edota osasun-arloko unibertsitateetako ikasle eta irakasleek ere euskararen erabileran trebatzeko erabil ditzakete. > > Osatuz euskaldun berri nahiz zaharrentzat da baliagarri, osasun-zerbitzuen egunorokoan sortzen diren hizkuntz beharrei erantzuten baitie. > > Azpimarratzekoa da, halaber, "UZEI":http://www.uzei.com/home.asp erakundearen partaidetza proiektuaren hasiera-hasieratik, testuak orraztuz eta aholkularitza arlo terminologikoan eskainiz. > > Ikasmaterial berri hauez gain, HABEk eta Osakidetzak euskaltegian erabiltzeko prestatutako *Osatuz Orokorra* eta *Osatuz Pediatria* liburu-bildumak oraindik ere eskuragarri daude. > > > **Osatuz irratsaioak** > > > "Euskadi Irratian":http://www.eitb.com/euskara/programak/programa.asp?id=EI emango diren Osatuz irratsaioek osasun-eremuko hizkuntz eredua zabaltzea dute helburu. > > Bi motako irratsaioak izango dira: > > - Osatuz elkarrizketak: Osasun-hizkuntzan trebatzeko 40 profesionali egindako elkarrizketak izango dira eta 10 minutu iraungo dute. Berton, osasun-munduko profesionalak, beren egunerokoan egiten duten bezala, euskaraz jardungo dira osasun munduarekin lotutako gai desberdinen inguruan. > Elkarrizketak larunbatero emitituko dira Euskadi Irratian, goizeko 11.00etatik aurrera, "Faktoria":http://www.eitb.com/programak/fitxa.asp?id_url=FAKTORIA&hizk=eu saioan. Hona hemen aurrikusita dagoen "elkarrizketen egutegia":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/osatuz_irrati.pdf > > - Osatuz zalantzak: izenak berak dioen bezala, osasun gaiei buruz hitz egitean izaten diren hizkuntz zalantzak argitzeko bide izan nahi dute. 2 minutuko saioak izango dira. > Astelehenetik ostiralera, egunean behin, hainbat ordutegitan Euskadi Irratiaren programazioaren barruan. > > > **Osatuz aldizkaria** > > > Osatuz aldizkariak, osasunaren inguruko edukiak eskaintzeaz gain, gaur egungo gaiak ere jorratzen ditu, *HABE aldizkaria* baitu oinarri. > > Eskainiko dituen edukien artean honakoak azpimarra daitezke: profesionalei egindako elkarrizketak, osasun-gaiei buruzko artikuluak edota kontsultan suerta daitezkeen egoeren elkarrizketa-moldeak. > > Entretenigarria izateaz gain, aldizkaria didaktikoa ere izango da, eta horren isla dira artikuluak ulertzeko izango dituen hiztegia eta hizkuntza lantzeko ariketak. Proposatutako ariketa guztiek zuzenketa-orria izango dute. > > 2006ko irailetik 2007ko uztailera arte hilero ale bana argitaratuko da. Ale bakoitzak *Osatuz Orokorra* eta *Osatuz Pediatria* ikasmaterialetan oinarritutako auto-ikaskuntzako gidak izango ditu gehigarri. Horrez gain, ikasturtearen bukaeran, aldizkariarekin batera, urtean zehar argitaratutako materialak bilduko dituzten bi CD aterako dira. > > Harpidetza egin nahi izanez gero, Osatuz web gunean ("www.euskadi.net/osatuz":http://www.euskadi.net/osatuz) edo HABEren Ikasbil atarian ("www.ikasbil.net":http://www.ikasbil.net) lor daiteke. Harpidetza mota desberdinak daude: > > - Urteko harpidetza: > > - Arrunta: 24,42 € > > - Euskaltegietako ikasleak: 12,21 € > > - Medikuntza, Odontologia edota Erizaintza Fakultateetako ikasleak: 12,21 € > > > **Osatuz web gunea** > > > Osakidetzako langileek beren euskara hobetzeko "Osatuz web gunean":http://www.euskadi.net/osatuz aurkituko dituzte behar dituzten tresnak: > > - Osatuz aldizkariko artikuluak, ariketa eta entzungaiak jasoko ditu. > > - Euskadi Irratian emitituko diren irratsaioak, transkripzioak eta horien gaineko ariketak. > > - Osasun gaien inguruko "40 ariketa-sekuentzia":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/osatuz_web_ariketak.pdf, irakaslearen laguntzarik gabe egin daitezkeenak, ordenagailuak berak zuzentzen baititu. Sekuentziok honela banatzen dira: > > - 10 harrera eta atentzio-zerbitzuetako langileentzat. > > - 10 erizainentzat. > > - 10 medikuntza orokorrekoak. > > - 10 pediatriakoak. > > - Beste zenbait atal: berriak, azterketa-ereduak, zalantzak argitzeko foroa eta hainbat baliabide didaktiko > > Ariketa-sekuenziak eta beste hainbat motatako ariketak astero gehituko dira. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158567327/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com