Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Boga, boga Australiaraino
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskarak bultzada berria hartuko du Antipodetan, Australiako bi euskal etxetan Boga sistema (euskara internet bidez ikasteko programa informatikoa) martxan jarri baita. > Hori izan da Josu Legarreta Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetako zuzendariak eta Kinku Zinkunegi HABEko *Euskara Munduan* programaren koordinatzaileak bertara egindako bisitaldiaren arrazoia. Bidaian Melbourne, Townsville eta Sydneyn izan dira, non, gainera, Gure Txoko Euskal Etxearen 40. urteurrenaren ospakizunetan parte hartu duten. > > "Azken urteotan, 2003an aurkeztutako *Euskara Munduan* programaren bitartez, Boga sistema Hego Amerikan, AEBetan, Europan (Paris, Madril, Bartzelona...) eta Montrealen (Québec) abiarazi dugu, baina Australia falta zitzaigun", adierazi du Kinku Zinkunegik. > > Sydneyko Euskal Etxean Boga sistema aurkeztu eta abian jarri ondoren -Euskal Herriko edozein euskaltegik izan dezakeen autonomia maila berberarekin-, Townsvilleko (North Queensland) Basque Club-eko ordezkariak Sydneyko ospakizunera etorri eta "han esan ziguten Townsvillen ere oso interesgarria izan zitekeela Boga jartzea", azaldu du Zinkunegik. "Euskal Etxe berria dute, egoitza polita, eta Eusko Jaurlaritzaren erregistroan onartua, dagoeneko. Guk aurreikusia genuen bertara joatea, baina ez Boga martxan jartzea. Azkenean, bertara joan ginenean, Boga jartzeko eskatu ziguten, azpiegitura egokia zutela ikusi, eta martxan jarri genuen bertan ere". Legarreta eta Zinkunegi Melbournera ere joan ziren, baina hango euskaldun taldea oso txikia denez (egoitzarik ere ez dute), "ez genuen Boga jarri". > > > **Euskara Munduan** > > > Orain dela hamasei urte abiatu zen *Argentinan Euskaraz* programa Argentinako Euskal Etxeetan euskararen presentzia bermatzeko asmoz. 2000. urtetik aurrera *Euskara Munduan* izena hartu zuen programak, eta, 2003an, Gasteizen ospatu zen Munduko Euskal Gizataldeen Biltzarrean behin betiko bultzada eman zitzaion. > > *Euskara Munduan* programak hiru lerro nagusi ditu. Lehenengoa, irakasleak trebatzea da. Lehenbizi, euskaldundu egiten dira. Horien kasuan, urtean zehar, Irakasleen Gunea plataforma birtuala erabiltzen du HABEk. Irakaslegaiak Argentinan zehar barreiaturik daude eta Maizpide barnetegitik kudeatzen dira, eta urrutitik landu ezin dituzten trebetasunak lantzeko bi barne-ikastaro antolatzen dira urtero Argentinan: bata neguko oporretan, eta udakoetan bestea. Euskara maila egokia lortzen dutenean, euskaran sakontzeari utzi gabe, oinarrizko trebakuntza pedagogikoa eskaintzen zaie. > > Bigarren lerroa, Euskal Etxeak gutxieneko ikas/irakas-materialez hornitzea da. Horretarako, irakasleek behar dituzten kontsulta materialak eta klaseetan erabiltzekoak helarazten zaizkie. 2003tik hona asko aurreratu da, izan ere, Boga erabilgarri dute 40 Euskal Etxe baino gehiagotan. Azkenik, hirugarren lerroa diru-laguntzena da. Urtero argitaratzen diren deialdien bidez, euskara ikastaro horiek antolatzeko laguntza ematen du HABEk. > > > **Barnetegia Argentinan** > > > Urrutiko irakaskuntza sistemaz baliatuta, dio Zinkunegik, 2004an "Argentinako 40 irakaslegaik osatutako taldea jarri genuen martxan". Urtean zehar autoikaskuntza bidez ikasten dute, on-line, Euskal Herriko irakasle batek kudeatuta. Trebetasun ekoizleak lantzeko, berriz, urtero bi barne-ikastaro planteatu ziren Argentinan. "Horixe izan da joan den hilean egin duguna Argentinako Bragadon (Buenos Aires probintzian), non 43 irakaslek parte hartu duten barnetegi modura jardunda, eta bi txandatan banatuta", gehitu du *Euskara Munduan* egitasmoaren koordinatzaileak, zeina Uruguayn ere izan den Euskal Erria Euskal Etxekoekin bilera izateko. Gai hauek izan dituzte hizpide: bertako bi irakasleen trebakuntza planaren jarraipena; neguko ikastaro trinkoa (aurten ere Euskal Erria, azken urteotan egin izan duen bezala, ikastaro trinkoa eskaintzen ari da uztailaren amaieratik irailaren 22a bitartean. Bertan 50 ikasle inguruk hartzen dute parte eta, iaz bezala, aurten ere Edurne Santesteban irakaslea joango de Euskal Herritik); eta diru-laguntzak. > > Uruguayra egindako bidaian, halaber, FIVU-ko (Federación de Instituciones Vasco Uruguayas) arduradunekin bilera ukan zuen Universidad de la Repúblican eskaintzen duten "Lengua y Cultura Vasca" ikastaroaz mintzatzeko. 2004an hasi ziren unibertsitate horretan ikastaro hau eskaintzen (2003ko azaroan sinatu zuen Miren Azkarate sailburuak hitzarmena). Zinkunegiren esanetan, oso ongi dabilen jarduera da, "izan ere, 2004an ikastaroa 24 lagunek egin bazuten, aurten 124 izan dira". > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157538540/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com