Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara munduratzeko Institutua
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kultura munduratzea xede duen erakundea, sortu eta garatzeko lege egitasmoa onartu du. Orain Legebiltzarrean landu eta onartu beharko da legea eta, ondo bidean, 2007ko udarako abian izango litzateke euskal kulturaren kanpo zabalpenerako tresna izango den erakunde berria. > Beņat Etxepare idazlearen izena daraman eta euskara eta euskal kulturaren mundu zabalpena helburu izango duen Institutua datorren urtean, 2007an, sortuko da, horrenbestez. Erresuma Batuko British Council, Alemaniako Goethe, Espainiako Cervantes edo Kataluniako Ramon Llull erakundeen pareko izango da erakunde berria. > > Sortze eta arautze Legea eta Etxepare Euskal Institutua eratzea legealdirako Eusko Jaurlaritzak dituen egitasmoen artean azaltzen zen eta helburuak duen garrantzia kontuan izanda Kultura Sailak lege baten bitartez sortu eta garatu nahi izan du. Behin sortuta, Etxepare Euskal Institutua Kultura Sailari atxikitako berezko gaitasuna eta izaera juridikoa duen zuzenbide pribatuko herri erakundea izango da eta euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena izango du xede eta alde horretatik bere gain hartuko ditu lehenagotik Jaurlaritzak lantzen dituen hizkuntza eta kultura alorreko zabalpenerako lanak. Hor txertatuko dira azken urte hauetan garatu diren euskara munduan erakusteko egitasmoak (*Euskara munduan* eta lektoradoak) eta euskal kulturaren alor desberdinetan (literatura eta liburugintzan, ikus-entzunezkotan, arte ederretan eta abarrean) Kultura Sailaren bitartez eta alorrean alorreko sektoreen laguntzarekin egiten diren hainbat ekimen. > > > **"Jalgi hadi mundura"** > > > Etxepare Euskal Institutuaren xedeak euskara eta euskal kulturaren mundu zabalpenarekin lotzen dira, Beņat Etxepare berak esan zuen <i>"jalgi hadi mundura"</i> leloaren bidetik. Hori horrela, Etxepare Euskal Institutuak honako xedeak izango ditu: > > - a) euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera munduan sustatzea, hura partekatzen duten komunitate guztien ekarpenak errespetatuz; euskara nazioartean onartua izan dadin laguntzea eta sustatzea; eta jarduera horiek hedatzen eta horien kalitatea hobetzen lagunduko duten behar adina neurri eta ekintza sustatzea. > > - b) Euskal kultura kanpora hedatzen laguntzea bere forma guztietan. > > - c) Gure herriaren errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara hurbiltzea, baita euskal komunitateak dauden edo harreman historiko kulturalek edo komertzialek hala gomendatzen duten herrietara ere. > > > Bere xedeak betetzeko, bere ekimenez edo hirugarrengo batekin elkarlanean, institutu berriak euskara irakasteko ikastaroak sortu, sustatu eta antolatuko ditu eta horrekin batera, Administrazioak euskararen ezagutza egiaztatzeko onartuta dituen probak antolatuko ditu. Euskara hedatzea helburu duten ekintzak sustatu eta gauzatuko ditu zuzenean eta sare telematikoen eta teknologia berrien aukeren bitartez. > > Euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenari begira, euskara eta euskal kulturaren ikerketa eta irakaskuntza Euskaditik kanpoko unibertsitateetara bultzatuko ditu, lektoradoak eta eusko ikaskuntzen ikasketei laguntza emanda eta atzerriko ikerketa-zentroekin elkarlana bultzatuz. Euskara eta kultur alorrarekin zer ikusia duten azoka eta ferietan parte hartuko du. Horrekin batera, kultur produkzio eta espresio desberdinen mundu zabalpena bultzatuko du eta hedapen kulturaleko jarduerak espainiar estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin eta herrialde anfitrioietako erakundeekin elkarlanean egingo ditu. > > > **Izaera eta eraketa** > > > Etxepare Euskal Institutuak Eusko Jaurlaritzaren kanpoko ekintzaren eta hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorrean gauzatuko ditu bere jarduerak. Euskararen normalizazioan aritzen diren erakundeekin lankidetza-harreman sendoak izaten saiatuko da eta bere jarduerak koordinatuko ditu administrazio publikoek egiten dituztenekin, bai eta erakunde publikoaren helburuetara zuzendutako instituzio guztiek egiten dituztenekin, bereziki, euskal komunitate linguistikoa dagoen lurraldeetako erakundeetakoekin. > > Etxepare Euskal Institutua Kultura Sailari atxikitako berezko gaitasuna eta izaera juridikoa duen zuzenbide pribatuko herri erakundea izango da. Egoitza nagusia Donostian izango du eta munduan zehar ordezkaritzak eta mendeko zentroak eduki ahal izango ditu bere helburuak betetzeko. Horretarako, merkataritza-sozietateetan, fundazioetan edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan parte hartu ahal izango du beharrezkoa denean, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurreko baimenarekin. > > Etxepare Euskal Institutuaren organo nagusiak Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria izango dira. Patronatua hogeita hamaika lagunez osatuko da eta bere ardurapekoa izango da erakundearen lehentasunak finkatzea eta urteko aurrekontua eta ekintza plana onartzea. Zuzendaritza Kontseiluak zazpi kide izango ditu eta erakundearen jarduera zuzenduko du. Azkenik, Zuzendaria Kultura Sailak izendatuko du eta bere ardurapekoa izango da erakundearen zuzendaritza. > > "Etxepare Euskal Institutua sortze eta arautze legea":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/etxepare_inst.pdf sarrera eta 12 artikuluetan egituratu da eta horiei hiru xedapen gehigarri eta bi azken xedapen gaineratu zaizkie. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak joan den ostiralean (2007-9-1) Donostiako Miramar Jauregian burututako osoko bilkuran lege egitasmoa onartu eta gero Legebiltzarrera igorri da, bertan lege tramitazioa izan dezan. Honekin, Legealdi honetan Kultura Sailak hiru lege egitasmo igorri ditu jadanik Legebiltzarrera: Museoen Legea, Liburutegien Legea eta orain sarrera izango duen Etxepare Euskal Institutua sortze eta arautze Legea. > > > **Ez hutsetik, ez bakarrik** > > > Etxepare Euskal Institutuak ez du bere lana hutsetik hasiko eta ez du bere lana bakarrik egin beharko. Legez sortu ondoren, bere gain hartu eta garatuko ditu lehenagotik Jaurlaritzak lantzen dituen hizkuntza eta kultura alorreko zabalpenerako lanak. Hor txertatuko dira azken urte hauetan garatu diren euskara munduan erakusteko egitasmoak (*Euskara munduan* eta lektoradoak) eta euskal kulturaren alor desberdinetan (literatura eta liburugintzan, ikus-entzunezkotan, arte ederretan eta abarrean) Kultura Sailaren bitartez eta alorrean alorreko sektoreen laguntzarekin egiten diren hainbat ekimen. > > Etxepare Euskal Institutuak garatuko dituen alorren artean, euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena azaltzen zaigu. Esaterako, egun Amerika eta Europako hainbat unibertsitateetan indarrean diren euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzak. Bide horretan lankide izango ditu HABE erakundea eta kulturaren kanpo zabalpenaren alorrean lanean diren beste erakunde eta egitasmoak. > > Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzaturik, euskara eta euskal kulturaren lektoradoak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibertsitatetan, Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidean. Gaur egun Amerika eta Europako 13 unibertsitatetan eskaintzen dituzte euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzak. > > Ildo berean eta honekin batera, Kultura Sailak, HABE erakundearen bitartez, abian du Euskal Herritik kanpo helduentzako ematen diren euskara eskolen garapenerako egitasmoa. *Euskara munduan* egitasmoaren baitan espainiar Estatuko hainbat hiriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europa (Paris, Londres, Brusela, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako hiri eta herri desberdinetan helduentzako ematen diren euskara eskolak arautu eta garatu dira. Horretarako irakasleen trebakuntzari garrantzi berezia eskaini zaio eta eskola horiek materialez hornitu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira. 2005-2006 ikasturtean Argentinan 820 ikasle aritu dira euskara ikasten, Argentinako 42 ikasleen ardurapean eta beste 40 irakasle prestatzeko ikastaroak abian dira Argentinan. Euskara eskolak Europan, Amerikan eta Australian ematen dira HABEk zuzendutako ikastaroetan. 1.500 ikasle aritu ziren iaz euskara ikasten Ameriketan eta beste 800 inguru Europan. > > > **Azoka eta erakusketetan ordezkari** > > > Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko du euskara eta euskal kulturaren ordezkaritza nazioartean antolatzen diren hizkuntza, hezkuntza eta kultura dibulgatzeko azoka eta erakusketetan. Hauen artean aipatzekoak dira hizkuntzaren irakaskuntzarekin lotutako Expolangues eta antzekoak. > > Kulturaren beste alorretan, arian-arian lankide izango da edo eta bere gain hartuko ditu literatura eta liburugintza alorrean kanpo zabalpenari begira hainbat azoketan egiten diren parte hartzeak, esaterako literatura eta liburugintza alorrarekin elkarlanean Frankfurteko Liburu Azokan egiten den parte hartzea. Halaber, ikus-entzunezko alorrean Kultura Sailak zuzenean eta beste batzuekin elkarlanean gauzatzen dituen euskal ikus-entzunezkoen kanpo zabalpenerako ekintzak (Kimuak film laburren alorrean, Niniak animazio eta dokumentalen alorretan, eta abar), eta hor Euskadiko Filmategia lankide izango du. Arte plastikoen alorrean Etxepare Euskal Institutuak Gure Artea sarien kanpo zabalpena bultzatuko du. > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157451331/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com