Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskaltermen hitz gordailua hazten
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren gordailua hazi egin da berriki, bost hiztegi berrirekin. Internet bidez Euskaltermen kontsultak egiten dituztenek mila kontzeptu berri baino gehiago izango dituzte horrenbestez eskura. > Hauek dira Euskaltermen integratu berri diren hiztegiak: > > - **Automobilen mantentze-hiztegia**: > > - *250* kontzeptu sailkatu ditu, eta 50 definizio. > > - Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. > > - Automobilen mekanikako edo karrozeriako tailerretan eta saltegietan egunero sortzen den harreman komertzialetarako baliagarri izatea da hiztegi honen helburua. > > - Zuhaitz-eremua: tailerreko makinak, erremintak eta instalazioak; ibilgailuaren mekanikako eta karrozeriako piezak, akzesorioak eta funtzionamendu-sistemak; tailerretan egiten diren ohiko azterketak eta konponketak, eta gehien erabiltzen diren dokumentuak. > > - **Burdindegiko hiztegia**: > > - Guztira, *165* kontzeptu landu dira eta kontzeptu horietatik 20 euskaraz definituta eskaini dira. > > - Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. > > - Merkataritza-harremanetarako tresna baliagarria egitea, hau da, burdindegietako saltzaile nahiz erosleentzat tresna praktikoa egitea da helburua. > > - Horrelako dendetan salgai dauden gauza ohikoenak agertuko dira hiztegian: eskuko tresnak, tresna elektrikoak, etxerako burdina-tresnak eta osagarriak > > - **Norberaren Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika hiztegia**: > > - *352* kontzeptu biltzen ditu, eta horietatik 100 definituta daude > > - Arlo horretako langileentzat eta lanbide-heziketako ikasle / irakasleentzat erabilgarria izatea da helburua. > > - Hain zabala den arlo horretako atal guztiak biltzen ditu. Batzuk aipatzearren: Edergintzako produktuak eta tresnak, Janzkera-estilismoa, Karakterizazioa... > > - **Arropa-denden hiztegia**: > > - *153* kontzeptu jasotzen ditu, eta 44 definizio. > > - Arropa-dendetako langileei dago bideratua, batez ere. > > - Besteak beste, jantzi-motak, jantzien osagaiak, osagarriak, edo jantziak deskribatzeko terminoak aurkituko ditu hiztegiaren erabiltzaileak > > - **Oinetakoen hiztegia**: > > - Guztira, 159 kontzeptu eta 44 definizio biltzen dira hiztegi honetan. > > - Batetik oinetakogintzako terminoak, eta bestetik oinetakoen salmentari buruzkoak biltzen ditu: osagaiak, lehengaiak, oinetakoak muntatzeko erak, oinetakoak egiteko tresnak, baina baita osagaiak, oinetako-motak eta osagarriak ere. Guztira, 159 kontzeptu eta 44 definizio biltzen dira hiztegi honetan. > > > **Euskaltermen nondik norakoak** > > > "UZEI":http://www.uzei.com/home.asp Terminologia eta Lexikografia Zentroak sortu zuen "Euskalterm":http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm Terminologia Bankua 1987an, ordura arte egindako hiztegi guztietako fitxa terminologikoak bateratuz. Geroztik gaur arte UZEIk egin dituen gainerako hiztegi guztiak ere han integratu dira. > > Terminologiaren zabalkundea bultzatu zuen UZEIk Bankua sortu bezain laster, teknologia berrien bidez: lehenik Minitel sisteman (1987), geroago Bideotex (1991) eta VT-100 terminalekin, eta azkenik Interneteko sarean. Alde horretatik, terminologiaren zabalkundea eta erabilera betidanik izan da UZEIren kezka. > > Euskalterm Terminologia Banku Publiko bihurtu zen 2001ean, UZEIren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen baten ondorioz. Banku hau eguneratzeko eta elikatzeko lanak UZEIk egiten ditu, Euskaltzaindiaren arauen arabera eta normalizazio-batzordeetan hartutako erabakien arabera. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "EUSKALTERM: Hiztegi Batuaren argitan eguneratzen":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1118430956 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1153304017/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com