![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Alkarbide / Kultura / 2006-06-30 / 07:00
Euskararen transmisioa bultzatzeko kanpaina berria abian jarri dute Bizkaian, Euskara aireportua lelopean. 47 udalerritako 12.000 familiak jasoko dute sentiberatze kanpaina honen berri.
Umeek etxean eta familia-giroan jasotzen dituzten hizkuntza-jokaerek berebiziko garrantzia dute umeen garapenean. Beraz, hizkuntzaren aldeko jarrera izan dezaten, familia eta etxeko giroa funtsezkoak dira.
Euskara aireportua bertoko hizkuntzaren jarraipena familiaren bidez bultzatzeko sentiberatze kanpaina da, Bizkaiko toki erakundeetako hainbat euskara zerbitzuk bultzatuta eta Alkarbide bilguneak koordinatuta.
Honakoa, ordea, ez da sentiberatze kanpaina soila. Ekintza honez gain, bultzatzaileek beste ekintza batzuk antolatuko dituzte udalerrietan, euskararen ezagutza nahiz erabilera lantzeko helburuz, hala nola gurasoak euskalduntzeko ikastaroak, edo eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera areagotzeko saioak.
Kanpainaren leloak guztion arreta bereganatu nahi du, zera adierazteko: euskara bidaia luze eta zirraragarri baten hasiera izan daitekeela, eta hizkuntzak guztiok behar gaituela aireratu eta sendo hegan egin ahal izateko. "4.000 urtez familia askok eta askok" egin duten bidaia bera egiteko gonbita luzatuko zaie gaur eguneko Bizkaiko hainbat familiari.
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Euskara aireportua kanpainak helburu nagusi bat du:
Horren inguruan, beste helburu osagarria hauek ere bete nahi ditu:
Kanpaina berri honen hartzaileak aurten jaioberria eduki edo / eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten guraso euskaldunak, guraso mistoak (bietako batek euskaraz badaki) eta guraso erdaldunak izango dira. Guztira, 12.000 familia inguruk jasoko dute kanpainaren berri etxean.
Euskara aireportua kanpainarako euskarri ezberdinak erabiliko dira, 1 eta 6 urte arteko seme-alabak dituzten guraso guztiei helaraziko zaizkienak. Euskarriok bi multzotan banatuta daude:
![]() |
Alkarbide bilguneak koordinatuta, guztira Bizkaiko 47 udalerritan zabalduko da Euskara aireportua sentiberatze kanpaina. Hona hemen udal eta mankomunitateean zerrenda:
(ALKARBIDE Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea da)
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
![]() | Inprimatu |