![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Jean-Baptiste Battittu Coyos / Internet / 2006-07-03 / 07:00
Euskarari eskainitako ikerlanak argitaratu, gorde zein aurki ahal izateko artxibo digital berria sortu dute Interneten: Artxiker.
Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko berria da, euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. Hiru bertsio baditu: euskarazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa.
CNRSeko (Frantziako Centre National de la Recherche Scientifique) bi ikerguneren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau: IKER (Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa Gunea) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe).
Euskalaritzako lanak egiten dituzten gune edo sail unibertsitario nagusien babesa badu, erran nahi baitu ondoko unibertsitateetakoena:
Artxiker artxiboa CNRSaren HAL artxibo eletroniko erraldoian sartzen da.
Dokumentu horiek bi motakoak dira, ala oraino ez argitaratuak (working-papers edo aldizkari baten neurketa zientifikoari emanak diren bertsio aurre-argitaratuak adibidez), ala argitaratuak (kolokio artikulu, aldizkari artikulu, liburu kapitulu, liburu, lan dokumentu, tesi, etab.).
Dokumentuen kontsultatzea erraza da, alorka, urteka, autoreka eta artxiboan sartuak izan diren azken 30 dokumentuen arabera aurkeztuak direlarik. Oraingo alorrak hauek dira:
Artxiboak bilaketa sinplea eta aurreratua eskaintzen ditu, hitz baten bidez edo hitz batzuk gurutzatuz. Bilaketa artxibo osoan egin daiteke, nahiz dokumentu berean, nahiz dokumentuen meta-datuetan. Artxiboak beste zerbitzu batzuk proposatzen ditu, harpidetza barne.
Dokumentu bat eman baino lehen, kontu bat sortu behar da (identifikazio eta pasa-hitzak emanez).
Lehen aurkezpenarekin aurkezleak bere burua identifikatu behar du.
Dokumentua formularioaren bidez erregistratua izan behar da. Zerbitzariak aurkeztua den dokumentua automatikoki PDF formatuan ezarten du.
Pasa-hitzari esker zaindua den harrera-datak dokumentuen artxibatze iraunkorra ziurtatzen du eta plagio arazoak garbitzen ditu (aurrekotasunaren ziurtatzea).
Zaintza batzordearen bazkide batek, moderatzaile gisa, Artxiker artxiboari aurkeztuak diren dokumentuen egokitasuna egiaztatu behar du. Hori, halere, ez da deusetan egiaztatze zientifikoa.
Aurkezleak bere dokumentuaren aurkezpena onartua dela badaki mezu elektroniko baten bidez. Ondotik posible zaio testua edo dokumentuaren meta-datuak aldatzea.
Aurkezpen hizkuntza askea da, euskara, ingelesa, gaztelera eta frantsesa hautuzko hizkuntzak direlarik.
Gako-hitzak ingelesez eman behar dira, baita laburpena ere, dokumentua irakurgarria izan dadin nazioarteko datu-baseetan.
Aurkeztuak diren dokumentuen jabetasun intelektuala idazlearena da. Idazleek bermatzen dute Artxiker artxiboak beste partaideen auzitegietako ekintzarik ez duela jasanen.
Artxiboa erabiltzen dutenek idatzizko argitalpenei aplikatuak diren ereduak jarraitu behar dituzte.
(JEAN-BAPTISTE BATTITTU COYOS Baionako Iker Euskarari eta Euskal Testuiei buruzko Ikerketa Gunearen lankidea da)
![]() | Inprimatu |