Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Artxiker: euskararen gaineko ikerlanen artxiboa sarean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskarari eskainitako ikerlanak argitaratu, gorde zein aurki ahal izateko artxibo digital berria sortu dute Interneten: Artxiker. > "Artxiker":http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/index.php?langue=eu artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko berria da, euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. Hiru bertsio baditu: euskarazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa. > > "CNRSeko":http://www.cnrs.fr/ (Frantziako Centre National de la Recherche Scientifique) bi ikerguneren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau: "IKER":http://www.iker.cnrs.fr/euskara.htm (Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa Gunea) eta "CCSD":http://www.ccsd.cnrs.fr/accueil.php3?lang=eu (Centre pour la Communication scientifique directe). > > Euskalaritzako lanak egiten dituzten gune edo sail unibertsitario nagusien babesa badu, erran nahi baitu ondoko unibertsitateetakoena: > > - "Michel de Montaigne Unibertsitatea Bordeaux 3":http://www.montaigne.u-bordeaux.fr/ > > - "Paue eta Aturriko herrialdetako Unibertsitatea":http://www.univ-pau.fr/ > > - "Euskal Herriko Unibertsitatea":http://www.ehu.es/ > > - "Nafarroako Unibertsitate Publikoa":http://www.unavarra.es/ > > - "Deustuko Unibertsitatea":http://www.deusto.es/servlet/Satellite?pagename=Inicio&hizkuntza=_cast > > Artxiker artxiboa CNRSaren "HAL":http://hal.ccsd.cnrs.fr/ artxibo eletroniko erraldoian sartzen da. > > > **Artxiboaren helburuak** > > > - Euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko lanak ikertzaileei zuzenki eta dohainik eskaintzea. > > - Bide erraza eskaintzea aipatu lan horiek eskuratzeko. > > - Nork berak eginiko artxibaketari esker, artxiboko ikerlanei berehalako eta irakurleak nahi dueneko zabalkundea eskaintzea. > > - Ikertzaileen artean ikerlanei buruzko iritzi trukaketa laguntzea. > > - Sare zientifiko bat ahal bezain osoa sortzea eta mantentzea euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruz. > > > **Dokumentuak kontsultatzeko eta bilatzeko** > > > Dokumentu horiek bi motakoak dira, ala oraino ez argitaratuak (working-papers edo aldizkari baten neurketa zientifikoari emanak diren bertsio aurre-argitaratuak adibidez), ala argitaratuak (kolokio artikulu, aldizkari artikulu, liburu kapitulu, liburu, lan dokumentu, tesi, etab.). > > Dokumentuen kontsultatzea erraza da, alorka, urteka, autoreka eta artxiboan sartuak izan diren azken 30 dokumentuen arabera aurkeztuak direlarik. Oraingo alorrak hauek dira: > > - Fonologia > > - Morfosintaxia > > - Semantika-pragmatika > > - Dialektologia > > - Soziolinguistika > > - Psikolinguistika > > - Testuen ikerketa eta filologia > > - Hiztegigintza eta lexikologia > > - Konparatismoa > > - Euskararen historia > > - Espezialitate hizkerak > > - Tratamendu automatikoa. > > Artxiboak bilaketa sinplea eta aurreratua eskaintzen ditu, hitz baten bidez edo hitz batzuk gurutzatuz. Bilaketa artxibo osoan egin daiteke, nahiz dokumentu berean, nahiz dokumentuen meta-datuetan. Artxiboak beste zerbitzu batzuk proposatzen ditu, harpidetza barne. > > > **Dokumentuen estatutuaren definizioa** > > > Dokumentu bat eman baino lehen, kontu bat sortu behar da (identifikazio eta pasa-hitzak emanez). > > Lehen aurkezpenarekin aurkezleak bere burua identifikatu behar du. > > Dokumentua formularioaren bidez erregistratua izan behar da. Zerbitzariak aurkeztua den dokumentua automatikoki PDF formatuan ezarten du. > > Pasa-hitzari esker zaindua den harrera-datak dokumentuen artxibatze iraunkorra ziurtatzen du eta plagio arazoak garbitzen ditu (aurrekotasunaren ziurtatzea). > > Zaintza batzordearen bazkide batek, moderatzaile gisa, Artxiker artxiboari aurkeztuak diren dokumentuen egokitasuna egiaztatu behar du. Hori, halere, ez da deusetan egiaztatze zientifikoa. > > Aurkezleak bere dokumentuaren aurkezpena onartua dela badaki mezu elektroniko baten bidez. Ondotik posible zaio testua edo dokumentuaren meta-datuak aldatzea. > > Aurkezpen hizkuntza askea da, euskara, ingelesa, gaztelera eta frantsesa hautuzko hizkuntzak direlarik. > > Gako-hitzak ingelesez eman behar dira, baita laburpena ere, dokumentua irakurgarria izan dadin nazioarteko datu-baseetan. > > Aurkeztuak diren dokumentuen jabetasun intelektuala idazlearena da. Idazleek bermatzen dute Artxiker artxiboak beste partaideen auzitegietako ekintzarik ez duela jasanen. > > Artxiboa erabiltzen dutenek idatzizko argitalpenei aplikatuak diren ereduak jarraitu behar dituzte. > > > <br> > <b>(JEAN-BAPTISTE <i>BATTITTU</i> COYOS Baionako Iker Euskarari eta Euskal Testuiei buruzko Ikerketa Gunearen lankidea da)</b> > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1151483715/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com