Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Herri-administrazioko langileen artean euskararen erabilera nola areagotu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Administrazioko atal elebidunetako langileen hizkuntza-ohituretan eragiteko plana". Izenburu hori duen liburua argitaratu du Lasarte-Oriako Udalak, bertako esperientziaren berri emanez. Egileak, udaleko hizkuntza normalizatzaile den Aitor Unanuek, liburuaren edukia azaldu digu: > **Testuingurua** > > > Liburuan kontatzen dudan esperientziaren marko orokorra administrazioko erabilera-planek osatzen dutela jakitea ezinbestekoa da gure burua behar bezala kokatzeko. Administrazioaren esparruan, Lasarte-Oriako Udalak bide hau du egina: > > - **Lasarte-Oriako Udalean Euskara Erabiltzeko I. Plana (2001-2003)** > > - **Lasarte-Oriako Udalean Euskara Erabiltzeko II,. Plana (2003-2007)** > > Lehenengo planean eta bigarrenaren hasieran, AEBEMET metodologiak aukeran eskaintzen dituen normalizazio-ekintzen artean, banakako trebakuntzan egin genuen ahalegin berezia. Jardunbide horren bitartez lortutako emaitzak oparoak izan ziren arren, mugak ere nabarmen. Besteak beste, ez genuen lortu aldaketa nabarmenik langileen hizkuntza-ohituretan. Eta, jakina, muga horiek gaindituko zituen planteamendu osatuago bat egiteko premia sumatzen hasi ginen. Erabilera-planen helburu nagusia lortuko bagenuen, langileen hizkuntza-ohituretan eragingo zuen metodologiaz osatutako interbentzio-plan bat ezinbesteko genuen. > > Lehenengo planean, idatzizko erabileran bakarrik eragiteko erabakia hartu genuen, deliberatuki hartu ere. Ez ahozkoan eragiteko premiarik sumatzen ez genuelako, baizik eta hasiera hartan ahozkoan eragitea zailago begitantzen zitzaigulako. > > Lehenengo plana garatzetik jasotako eskarmentuak, ordea, zera erakutsi dit, hizkuntza-ohituretan eragiteko egokiago dela eragin-esparrutzat ahozko jarduna hartzea. Hona hemen arrazoi batzuk: > > - Ahozko jarduna poligestionatua da, gutxienez bi solaskideren artekoa -askotan departamentu berekoak, gainera–, eta horrek, elkarreraginaren eremuan bertan kokatzeko aukera ematen digu. > > - Ahozkoa jardun lokalizatuagoa da, nagusiki departamentuan bertan gauzatzen dena, ohiko jardun-gunean alegia, eta espazio bera partekatzen duten lankideen artean. Idatzizko elementurik gehienak, berriz, departamentutik kanpora doaz. > > - Ahozkoak aukera paregabea ematen digu mintzamolde formalean ez ezik informalean ere eragiteko, eta dirudienez, bigarrena erabakigarria da hizkuntza-ohiturak finkatzerakoan. > > - Departamentu askotan, ahozko ekoizpena idatzizkoa baino ugariagoa da. > > Hori horrela izanik, ondorio honetara iritsi nintzen: ezinbestekoa da ahozko jardunari heltzea administrazioan euskararen erabilera normalizatuko badugu. Nola ordea? Nondik hasi? Zein metodologia erabili? > > > **Hizkuntza-ohituretan nola eragin?** > > > Hizkuntza-portaera aldatzeko moduak eta bideak ugariak dira, horretan ez dut zalantza izpirik. Nik egin dudan hautua izan da hizkuntza-ohiturak aldatzeko prozesua nola edo hala didaktizatzea. Honela: > > - Garatuko ditugun jardueretan landu beharreko arlo nagusiak aukeratuz (diagnosia, prozesuaren erregulazioa, aldian aldiko motibazioa, ebaluazioa...). > > - Jarduera horietan jorratu beharreko estrategia, baliabide eta tresnak bilatuz edota sortuz. > > - Langileekin aurrez aurre egoteko parada emango didaten saioak planifikatuz. > > - Den-dena bilduko duen programazioa osatuz. > > - Azken batean, prozesu osoa planifikatuz. > > Prozesuaren erregulazioan, erabileraren kontzientzia-hartzean nahiz kontrolean, langileen motibazioan eta jardunaren ebaluazioan zehar egindako bidaiaren gainean jardun dut liburu honetan. > > Nolanahi ere, hizkuntza-ohiturak aldatzeko prozesuaren funtsa hiztunaren borondatea, gogoa eta nahia dira. Portaera berriaren aldeko jarrera, azken batean. Bestalde, hiztuna harreman-sare bateko kide den aldetik, ezinbesteko du harreman-sare horretako kideekin batera jardutea. Norbanakoaren ikuspegitik planteatutako egitasmo baten bidez nekezago gauzatuko baita aldaketa. Beraz, eragin-esparru minimoa bikoteko harremana hartzen duena izango da. Kasu honetan, administrazioko langile-talde batekin aritu naiz, atal elebidun bateko langile guzti-guztiekin, Diruzaintza departamentukoekin, hain zuzen ere, zerbitzuburua barne. Zazpi langile guztira. > > Hizkuntza-portaera aldatzeko ahalegina egiteko gogoa eta konpromisoa –departamentuko kide guztiena– eta egitasmoaren hasiera-hasieratik elikatu beharreko motibazioa izango dira txinparta. Behin txinparta sorrarazita, sua zaindu beharra dago, iraun dezan; luzea baita bidea. Abiatu orduko helburu zehatzak finkatu behar dira, sor litezkeen eragozpenak aurreikusi eta eragozpen horiei aurre egiteko moduak bilatu. Horretarako, funtsezkoa da estrategia, baliabide eta tresna egokiak garatzea. Horixe egin dugu erabilitako metodologiaren oinarri diren aurrez aurreko saioetan ez ezik saioetatik kanpo ere, liburuan banan bana azaldu ditudan jarduera-mota desberdinen bidez. > > Aldaketa-prozesuan parte hartu duten langileei lagundu egin diet hizkuntzaren erabileraren gaineko kontzientzia hartzen, hainbat estrategia lantzen, eskura dituzten baliabideak lantzen eta berariaz sortutako tresnak erabiltzen. Prozesuan zehar, hetero-erregulaziotik auto-erregulaziorako bidea ibili dugu. Hau da, hasieran neu izan naiz erregulatzaile nagusia, urratsak egin ahala ordea, langileak joan dira prozesua erregulatzeko ardura hartuz. > > > **Adibideak** > > > Adibide pare bat emango dizuet, saioak nolakoak diren ikus dezazuen –guztira 38 saio izan dira, ordu erdikoak, beraz, 19 ordu aurrez aurre. Horrez gain, saioetatik kanpo, saioetan programatutako hainbat ekintza eta jarduera ere egin behar izan dituzte langileek–: > > - Prozesuaren hasieran gaude, bosgarren saioan hain zuzen. Goizeko 8ak dira. Aurreko saioetan jarrera, uste eta itxaropenen inguruko hainbat jarduera garatu ondoren, gaurkoan helburuen gainean arituko gara. Langileak jakinaren gainean daude. Adierazi diet oso garrantzizkoa dela helburu nagusia (euskara gehiago erabiltzea) xehatzea, helburu txikiago eta zehatzagoak definituz. Buruan darabiltena esplizitatzea funtsezkoa da. Horretarako, giro egokia sortzea lortu behar dut. Argibide gehiago eman diet, adibideren bat ere bai. Azkenean, hasi dira norberaren helburu zehatzen zerrendatxoa idazten. Ondoren, helburu horien betetze-mailaren jarraipena nola egingo duten galdetu diet. Isiltasuna. Neronek proposatu dizkiet hainbat modu: erabilera neurtzeko fitxak, portaera berria erregistratzeko koadernoa, mezu periodikoak ordenagailuko agendan... Hurrengo saiorako lan txiki bat eman diet. Zerrendako helburuak garrantziaren arabera ordenatzea, jarraipena egiteko moduak edota tresnak aukeratzea, eta aurrerantzean topa litzaketen eragozpenak aurreikustea. Bukatu da saioa. > > - Lau hilabete daramatzagu. Orain arte nobedadea izan dena errutina bihur daiteke. Erne, beraz. Jolas ukitu bat emango diogu hurrengo jarduerari. Egindako bidean oinarrituta, atzera begirako bat egin eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko prozesua atsotitz baten bidez laburbiltzeko eskatu diet; norberaren pertzepzioaren berri atsotitz baten bidez emateko. Gotzon Garateren liburua hartu, eta banan-banan, egutegi bati jarraituz, langile bakoitzak gainerako lankideei aukeratutako atsotitza bidali beharko die, atsotitzak dioenaren eta prozesuaren pertzepzioaren arteko antzekotasunen inguruko azalpen batzuekin batera. Hurrengo saio batean, aukeratu dituzten atsotitz guztiak aitzakia hartuta, prozesua bera izango dugu mintzagai: *Tantaka-tantaka upela bete. Apirileko lehenengo eguna nolako, uda halako. Saiatuz gero, zerbait da espero*. > > Portaera jakin batek, luzera, ohiturak sortzen ditu. Ohitura multzo batez osatua dago portaera. Horren guztiaren oinarrian usteak, sinesteak, emozioak, sentimenduak eta errealitatearen errepresentazioak daude. Horiek guztiak izan ditugu bidelagun. Batzuetan harritu ere egin gaituzte; beste batzuetan liluratu. Zenbaitetan ezinean sumatu dugu geure burua. Beti ekinean, ordea. Eta ezina ekinez egina. > > Posible da hizkuntza-ohiturak aldatzea. Liburu honetan duzue horren adibide xumea. > > > **Emaitzak** > > > Emaitzei erreparatzen diegu egitasmo batek zenbaterainoko arrakasta izan duen jakiteko. Emaitzek adierazten digute helburuak zein neurritan bete ditugun. Emaitza hitzak amaiera iradokitzen digu, ebaluazioa egiteko garaia. Kalifikazioen ordua. Kasu honetan, egingo nuke *emaitza* irakurri orduko *erabilera-indizea* etorri zaizuela gogora. Alegia, erabilerak zer bilakaera izan duen jakiteko irrikatan zaudetela. Horretan hasi aurretik, ordea, azpimarratu nahi nuke emaitzen aurretik prozesua dagoela, eta emaitzak ez ezik, prozesuaren osagai guztiak ebaluatzea ere funtsezkoa dela. Beraz, erabileraz gain, beste hiru arlo hartuko ditut aintzat emaitzak aipatzerakoan, prozesuaren bilakaerarekin zerikusi handia dutelakoan. > > >
> **Erabilera** > > Bi modutan neurtu dugu euskararen erabilera. Batetik, **erabilera-fitxak** izenekoen bidez: langile bakoitzak, lan-jardunaren bukaeran, egun horretako erabileraren estimazioa egin behar du, ehunekotan. Bestetik, **erabilera bikoteka** izeneko fitxen bidez: hamabostean behin, langile bakoitzak lankide bakoitzarekin izan duen erabilera 0 – 4 kodearen bidez adierazten du (0 = Ia dena erdaraz / 4 = Ia dena euskaraz). Kasu batean zein bestean, langileek aitortutako erabileraren batez bestekoa duzue honakoa: > >

Erabilera-fitxak

Erabilera bikoteka

Hasieran

Bukaeran

Hasieran

Bukaeran

% 15

% 53

0,97

1,96

> > Emaitza oso antzekoa izan da bi neurketa-motetan, bi indizeek adierazten baitute euskaraz erdaraz adina egiten zutela egitasmoaren bukaeran. > > >
> **Usteak (jarrera)** > > Jarreraren oinarri diren usteek honako bilakaera hau izan zuten –adierazpen bera duzue ondoren daukazuena, planaren hasieran eta bukaeran langileei emandakoa, galdetegi baten barruan–. > >

Adierazpena

Noiz egina

2005-01-13

2005-06-07

"Gure departamentuan euskararen erabilera bultzatzeko,
ezinbestekoa da plan bat abian jartzea.
Bestela, hizkuntza-ohiturek
lehengoan jarraituko dute”

Guztiz ados (1)
Ados (6)
Zalantza (1)

Guztiz ados (5)
Ados (1)

> > Euskararen erabilera bultzatzeko plan bat beharrezkoa den uste sendoagoa dute langileek egitasmoaren bukaeran hasieran baino. Hori, nire ustez, hizkuntzaren erabileraren gaineko kontzientzia-hartzea landu izanaren ondorio da, langileak jabetu baitira hizkuntza-ohiturak aldatzea sistematikoki jorratu beharreko kontua dela. Bestalde, ez geundeke oso oker hortik zera ondorioztatuko bagenu, alegia, egitasmoaren bukaeran duten jarrera horrelako egitasmo batean parte hartzeari dagokionez, hasieran dutena baino sendoxeagoa dela. > > >
> **Gaitasuna** > > Departamentuko euskaldun berriek aitortu zuten aukera paregabea izan zutela euskarazko gaitasuna lantzeko. Horixe izan zen, gainera, planaren proposamena egin genienean euskaldun berriak animatzeko erabili genuen arrazoietako bat. Jakina, hizkuntza erabiliz ikasten baita. > > Bestalde, gaitasun estrategikoa lantzeko parada izan dute. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko prozesuan aurrera jarraitzeko estrategia bat baino gehiagoren jabe dira orain langileak. > > >
> **Metodologia** > > Esperimentu honetan zera egiaztatu ahal izan dugu: > > - Aurrez aurreko saioak ezinbestekoak dira. > > - Metodologiak parte-hartzailea eta dinamikoa izan beha du; eta programazioak bizia, prest egon behar dugu beharra sumatzen dugun aldiro aldatzeko. > > - Langileei lagundu egin behar zaie aldaketa-prozesuan, modu sistematiko eta planifikatuan. > > > **Gonbita** > > > Ez nuke artikulutxo hau bukatu nahi liburua argitaratzera bultzatu gaituen arrazoietako bat aipatu gabe. Oinarri bat eskaini nahi izan diegu euskararen normalizazioan diharduten arduradun, teknikari eta normalizatzaileei; gida moduko bat, alegia, haiek ere beren bide propioa urra dezaten hizkuntza-ohituren eremuan, eta beren esperientziarekin gurea aberats dezaten. Ekarpen berrien irrikan gaude. Metodologia honek esperientzia gehiago behar ditu. > > Badakizue, beraz, gonbita egina dago. Anima zaitezte. Aberasgarria litzateke aurrerantzean bidelagun izango bazintuztegu. > > > >
> > **(AITOR UNANUE ZUDUPE Lasarte-Oriako Udaleko euskara normalizatzailea da)** > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com