Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskal aditzari eskainitako aurkibide berria kalean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal aditza, trinkoa eta laguntzailea, batua, bizkaiera eta zubereraren erak jasota, aurkibide berri batean bildu du Bostak Bat-ek, *Adorez* hiztegiak tajutzeaz arduratzen den taldeak. > Orain arte hiztegien barruan aurki genitzakeen aditz-joko eta taulak nolabait garatu eta horien bilduma da argitalpen berrian eskaintzen dena. > > Iaz *Eskola Hiztegia* argitaratu genuenean, aditz laguntzailearen jokoa alfabetikoki adibide eta guzti, eta aditz eskemak eskaini genituen eranskin modura, euskara ikasten edo hobetzen ari direnei ahalegin horretan laguntzeko asmoz. > > Euskal Aditza liburuki batean aparte argitaratzeko eskatu ziguten zenbaitek. Gure bidea *Adorez* sortako hiztegiak egitea izan den arren, ontzat jo genuen eskabidea, baina, *Eskola Hiztegia*n datorren laguntzaileari aditz trinkoaren jokoa erantsiz. > > Ez da, baina, gure asmoa ezer ezartzea edota honekin, horrekin edota harekin eztabaidetan jardutea. Aurrerakada bat eman nahi izan dugu, euskara ikasten nahiz hobetzen ari direnen esku liburu praktiko bat jarriz > > > **Trinkoaren jokoa** > > > Horrela, *Euskal Aditza* liburu honen argitalpenerako, beraz, lehendik genuen laguntzaileari buruzko lana eta aditz eskemak orrazteaz gainera, trinkoaren jokoa prestatu dugu. Oraingoan ere, lehengo bidetik, goian esan bezala, batuan / bizkaieraz / zubereraz. > > Aditz trinkoa aurkezterakoan, baina, ez dira formak alfabetikoki jarri, probak egin ondoren nahaste handia sortzen dela ikusi dugulako. Beraz, banan-banan eskaintzen ditugu, oinarritzat aditz batuaren jokoa hartuz eta aurkibide egokiak jarriz. > > Liburu hau eskuratzen duenak, hainbat tokitan sakabanatuta bilatu beharko lituzkeen aditz-jokoak erraz kontsultatzeko eran izango ditu eskura, batuan, bizkaieraz eta zubereraz. Aditzari buruzko gure aurreko eranskin guztien bilduma da. > > > **Bizkaiera eta zuberera** > > > Bizkaierako eta zubererako parekideak, bi muturretako euskalki horien erabiltzaileei batua ikasten laguntzeko nahiz euskalki horietara hurbildu nahi dutenei bertako aditzaren erak ikasteko aukera emateko eskaintzen dira. > > Euskalkietako era horiek eskaintzerakoan, inoizka bi era ageri dira, lehen tokian datorrenak duelarik lehentasuna. Bizkaierarako gehienbat "Labayruk":http://www.labayru.org/ argitaratutako *Bizkai euskeraren jarraibide liburua* erabili da, batasuna lortu nahian. Zubererako erak, berriz, laguntzailearenak Jean-Louis Davant jaunak prestatuak izan dira, eta trinkoarenak Junes Casenave-Harigile jaunaren hiztegiko eranskinetik hartuak. > > Bestalde, Euskaltzaindiak *Euskal Aditz Batua* liburuan proposatzen dituen paradigmen izenak erabili dira, gramatika batzordeak proposaturiko sailkapen berriak gure artean bide egiten ari diren arren. Horiek ere jaso dira laburkiro. > > > **Fitxa teknikoa** > > > - Trinkoa eta laguntzailea: batuan, bizkaieraz eta zubereraz. Laguntzailea alfabetikoki adibideak dituela. > > - Egileak: Patxi Uribarren Leturiaga jaunak, *Bostak bat* taldeko kide diren Juan Luis Goikoetxea, Luis Baraiazarra, Txomin Solabarrieta eta Ricardo Badiola ikertzaileekin lankidetzan burutu du (*Bostak bat* taldea; *Adorez* sortako 10. liburukia, 2006) > > - Edukia: > > - aditz laguntzailea osorik definituta, adibide eta guzti > > - aditz trinkoaren era gehienak; > > - eskemetan aditz batu osoaren forma arruntak nahiz alokutiboak. > > > <br> > > <b>(BOSTAK BAT taldeko kideen lana da <i>Euskal Aditza</i>)</b> > > > <br> > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150382758/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com