Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Errenta aitorpena ere euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ogasunari geure ondasun eta diruen berri emateko sasoian gaude eta Arrasateko Euskalgintzak kanpaina bat jarri du abian Arrasateko euskaldunak animatzeko aurtengo errenta aitorpena euskaraz egitera. > **Errenta-aitorpena egiteko aukerak** > > > 2005ean, Arrasaten 12.554 errenta-aitorpen egin ziren guztira, horietatik 406 euskaraz. > > *2000* eta 2005 urte bitarteko aldian, euskaraz egindako errenta-aitorpenen kopuruak apenas egin du gora. Horrela, 2000 urtean % 2,46 egin zen euskaraz eta 2005ean, berriz, % 3,23. > > Arrasaten, 23.000 bizilagun inguru bizi gara eta horietatik % 50 inguru gara euskaldunak. > > Errenta-aitorpena egiteko bide hauek ditugu: > > - Banku, aurrezki-kutxa edo aholkulari bidez. Arrasaten 3 banku edo aurrezki-kutxek egiten dituzte aitorpenak eta, guztira, 15 aholkularitza ditugu herrian. Gaur egun, Gipuzkoan aitorpenen herena bitartekari hauen bidez egiten da. > > - Ogasunaren Bergarako bulegoan. > > - Norberak egin dezake, internet bidez. > > - Foru Aldundiak etxera bidaltzen duena onartu daiteke. > > Errenta-aitorpena egiterakoan, urrats hauek egiten ditugu: > > - Bitartekari baten bidez bidaliz gero, berarekin elkarrizketatzen gara. > > - Internet bidez eskaintzen zaigun inprimakia betetzen dugu. > > - Inprimakian sartutako datuak onartutakoan, bidali egiten dugu. > > Bitartekariak edo guk geuk betetako inprimakiaren hizkuntza edozein dela ere (euskara – gaztelania), bidaltzeko orduan, zer hizkuntzatan bidaliko dugun aukeratu daiteke. > > > **Bizilagun euskaldunei zuzenduta** > > > Gure xede-publikoa bizilagun euskaldunak izan dira. Kanpaina eurei, nagusiki, zuzendu diegu. > > Bitartekariekin eta bankuekin harremanetan jarri gara zeresan handia baitute kanpainaren helburuak lortzeko orduan, euren eskuetan dago-eta erraztasunak jartzea aitorpenak euskaraz egin ahal izateko. > > > **Kanpainaren helburua eta baliabideak** > > > Arrasaten aurten 1.000 errenta-aitorpen euskaraz egitea da kanpaina honen helburua, eta helburu horren bila eta kanpainaren zabalkunderako hainbat baliabide eta material erabili ditugu. > > Euskaltzaleen artean banatzeko 2.500 liburu-markatzaile argitaratu ditugu, mezu honekin: > > *Errenta aitorpena euskaraz egin eta euskaraz bidali...*
> *... bankuan edo kutxan egin behar baduzu.*
> *... aholkulariak egin behar badizu.*
> *... zuk zeuk ordenagailu bidez egin behar baduzu.*
> *eta... Bergaran eginez gero, euskaraz egiteko txanda eskatu.* > >

> > Mahai gainekoak argitaratu ditugu aholkulariei eta errenta aitorpena egiten duten bankuei eta aurrezki kutxei banatzeko. Mahai gainekoek mezu hau zeramaten bezeroak ikusiko duen aldean: > > *Hemen errenta aitorpena euskaraz.* > > Eta langilearen aldean, berriz, beste hau: > > *Arrasaten 20 eta 40 urtekoen artean: > % 80k euskara ulertzen du > % 60k euskaraz badaki.* > > > **Materialen banaketa** > > > Liburu-markatzaileak Arrasateko Euskalgintza osatzen dugun entitateetako bazkideei eta langileei, nagusiki, helarazi dizkiegu, modu honetan: > >

> > - AED, Txatxilipurdi eta Ekin – Emakumeak euskara-elkarteetako bazkideei elkarteok argitaratzen duten *Atean* aldizkariekin batera igorri diegu. > > - Enpresa-egitura duten entitateetako langileei apirileko nominarekin batera igorri diegu. > > - EMUN kooperatibak Arrasateko enpresetan kudeatzen dituen normalizazio-planetan murgilduta dauden langileei eskura eman diegu. > > - Arrasateko Udal Euskaltegiko eta Erdu AEK Euskaltegiko goi-mailetako ikasleei eskura eman diegu. > > Arrasateko Euskalgintza osatzen duten entitateetako euskara-planetako arduradunek erabaki dute bestelako biderik erabili behar ote zen entitate barruan kanpainaren berri emateko: informazio-taulak, Kontseilu Txikiak, barruko aldizkariak, etab. > > Bankuekin eta aurrezki kutxekin banan-banako bilerak egin ditugu kanpainaren berri eman, atxikitzeko eskatu eta materiala banatzeko. > > Aholkulariei eskutitz bidez eman diegu kanpainaren berri eta gonbita egin diegu eurek ere kanpainarekin bat egin dezaten eta mahai gainekoak bezeroek ikusteko moduko tokian jar ditzaten. > > Arrasateko Hitzarmenaren partaide diren aholkularitzei eurengana hurbilduz azaldu diegu kanpaina eta materiala eraman. > > > **Komunikabideetan ere bai** > > > Kanpainaren berri igorri dugu komunikabide hauetara: Arrasate Irratia, Berria, Diario Vasco, Gara, Goiena eta Noticias de Gipuzkoa. > > Aipagarriak dira "Goienan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/arrasate_errenta_goienkaria_2006-05-12_I.pdf argitaratu diren erreportajea eta iritzia. > > Iritzia Mikel Irizarrek "Piperrautsa":http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/150 izeneko blogean ere idatzi zuen. > > Erreportajea Goienaren 2006-5-12ko edizioko azalean eta bigarren eta hirugarren orrialdeetan argitaratu zen. > > Testuok kanpainari bultzada eman diote: > > - Guk zabaldu ditugun mezuekin bat zetozelako. > > - Gure orri-banatzaileak, eskutitzak eta mahai gainekoak banatu eta laster argitaratu zirelako. > > - Euskaldunen multzo zabala izan dutelako xede-publiko. > > > **Arrasateko Euskalgintza** > > > Arrasateko Euskalgintza 2002an sortu zen eta entitate hauek osatzen dute: > > - AED elkartea > > - Arizmendi Ikastola > > - Arrasate Institutua > > - Arrasateko Herri Eskola > > - Arrasateko Udala > > - Euskal Herrian Euskaraz > > - Ekin Emakumeak > > - EMUN Koop. E. > > - Erdu AEK euskaltegia > > - Euskalan elkartea > > - Goiena komunikazio zerbitzuak > > - Mesedeetako Andra Maria ikastetxea > > - Mondragon Goi Eskola Politeknikoa > > - Txatxilipurdi elkartea > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com