Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Hitza azti, hizkuntzarekin jolasean

Iñaki Arranz Ibañez / Kultura / 2006-06-14 / 07:00


Hitz jokoak hizkuntzaren mekanismoak hobeto ulertzeko tresna eta hizkuntza aberasteko bide gisa. Horrelaxe aurkeztu nahi izan ditu Iñaki Arranzek bere Hitza azti liburuan, eta hemen egileak berak azalduko digu Alberdania argitaletxeak plazaratutako lanean jaso duena.



Zein da euskal hitzik luzeena? Eta alfabetoko letra guztiak erabilita osa daitekeen esaldirik motzena? Ba al dago bokal bakar bat hartuta –gainontzeko lauak bazter utzita– ipuin bat (edo olerki bat, edo eleberri bat) idazterik? Eta silaba bakarreko hitzak ez beste erabilita? Noraino irits gintezke gure jardunaren hitz guztiek letra berdinetik hasi behar balute?

Hitzak asmatu, moztu, luzatu, nahastu, desitxuratu... egin ditzakegu. Hizkuntzaren arauak bihurritu ahal ditugu. Hizketa eta idazketa egintzetan, muga berriak ezar ditzakegu. Horietan guztietan, hitza azti bihurtzen zaigu. Aztia legez jokatzen du, ez mozorro bat janzten duelako, mozorro guztiak erantsita bere benetako funtsa erakusten duelako baizik.

Hiru saio

Horixe da Hitza azti liburuaren gaia. Bi hitzetan, hitz jokoak. Eta gai horren gainean, hiru saio:

Bilketa lana

Oinarrian, liburua bilketa lana izan da. Garai eta mota guztietako testuak arakatu ondoren, aipuak dira nagusi.

Garai guztietako literatura, idazle ezagunena (Etxepare, Lazarraga, Oihenart, Argaignarats, Gazteluzar, Kirikiño, Zamarripa, Zubikarai, Lizardi, Mirande, Mitxelena, Artze, Sarrionandia, Lertxundi, Atxaga) eta hain ezagunak ez direnena, bertsolarien lana, hiztegiak, atsotitz bildumak, egungo eta aspalditxoko kazeta artikuluak eta denbora pasak, komikiak eta gramatikak, publizitate esloganak, lagun arteko hizki-mizkiak... hizkuntza presente dagoen eremu guztietan ageri da alde ludikoa eta, hortaz, badago zer jaso eta zer ikasi. Izan ere, filologoek ohartarazten digutenez, euskaraz "jolasa" eta "solasa" jatorri bereko hitzak dira.

Adibideak


(IÑAKI ARRANZ IBAÑEZ Hitza azti liburuaren egilea da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150192733