![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Eusko Jaurlaritza / Informatika / 2006-06-13 / 07:00
Ahots-teknologiak erabili eta aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek euren lanean euskara barneratzea. Horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak Belgikako enpresa batekin sinatutako hitzarmenaren fruitua den Aditu Programaren helburua.
Gaur egungo gizartean, komunikazioa gero eta elektronikoagoa eta orokorragoa da. Europa elektronikoaren barruan euskarak bere esparrua izan dezan, beharrezkoa da gobernuek zein administrazioek politikak abian jartzea gure hizkuntzak aurrera pausuak eman ditzan eta euskaldunak informazioaren eta komunikazioaren gizartean bete-betean integra daitezen.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak 1999az geroztik, 2000Hiru Ekimenaren barruan, hainbat jarduera gauzatu du Teknologia Berriak eta Informazio Sistemak sustatzeko. Plan hauek euskararen garapen teknologikoa bermatzen dute, etengabe eta modu azkarrean aldatzen ari den arlo honetan. Hori dela eta, behar berriak sortzen dira eta, horren ondorioz, "hizkuntzen teknologiak" gero eta gehiago garatzen ari dira. Horien artean, ahotsaren teknologiak ditugu, hain zuzen ere:
Eskolan edo helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen ondorioz euskara berenganatu duten elebidun berrien kopuruak hazten jarrai dezan, ezinbestekoa da elebidun horiek euskara eguneroko bizitzan erabiltzea, etxean ez ezik, beste esparruetan ere, naturaltasun eta erraztasun osoz.
Ahotsaren teknologietan oinarritutako zerbitzuek helburu hori lortzea errazten dute. Izan ere, horren bidez, euskaraz balio erantsia eskaintzen duten zerbitzuen eskaintza eta eskari-aukera sortzen da, zalantzarik gabe aprobetxatu behar duguna.
Ahots-teknologien onurak
Teknologia hauek abiadura handia hartu dute eta Euskal Herriak horien barruan toki estrategikoa eta globala izan behar du. Hona arrazoiak:
Bestelako esperientziak
Euskal Herriaren antza izan dezaketen hainbat adibide aipatuko dugu:
Eusko Jaurlaritza eta Nuance-ren arteko hitzarmena
Ahots teknologiak informazioaren gizartearen oinarrizko zutabea dira. Hori kontuan, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko ahotsa ezagutzeko eta sintetizatzeko motoreak garatzeko proposamena egin zuen. Proposamena Kultura Saileko ordezkariek, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak (DIT), Administrazioa Modernizatzeko Bulegoaren Zuzendaritzak (DOMA) eta EJIE Informatika Elkarteak osatutako batzordeak onartu zuen.
Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 2003an Belgikako Nuance (lehen Scansoft Belgium) enpresarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuen euskaraz ahotsa sintetizatzeko (TTS) eta ezagutzeko (ASR) motoreak garatu zitzan.
Horretaz gain, proiektuaren barruan Eusko Jaurlaritzarentzako telefono-zerbitzua garatzea dago, hau da, erabiltzaileek ahots-sistema daukan makinarekin euskaraz hitz egin ondoren, telefono-zenbakien inguruko informazioa lortuko dute.
Motore horiek erabilita, hainbat aplikazio sor daitezke: arreta-telefonoak (call centers), merkataritza eta banketxe-eragiketak, herritarrekiko arreta-zerbitzuak, jostailuak, euskarazko irakaskuntza, telefono-aurkitegiak edota garraio publikoa.
Hizkuntza-baliabideak
Euskal Herriko agente teknologikoek (enpresek, unibertsitateak eta hizkuntza-baliabideen garatzaileek) landu zituzten motoreak garatzeko behar ziren baliabideak. Baliabideak Eusko Jaurlaritzarenak dira:
Zer da ADITU?
Esan bezala, Eusko Jaurlaritzak, ahotsaren teknologiek Informazioaren Gizartearen garapenerako duten garrantziaz jabetuta, eta euskarak aurrerapausuak eman ditzan, Belgikako Nuance enpresarekin ahotsa ezagutzeko (ASR) eta sintetizatzeko (TTS) motoreak euskaraz ere garatzeko eta merkaturatzeko hitzarmena sinatu zuen.
Teknologia horren bitartez, funtsean, bi prozesu egin daitezke: ahotsa testu bihurtu, ezagutzaren motorraren bidez, eta testua ahots bihurtu, sintesi motorraren bidez. Horrela, erabiltzaileak, ohi duen bezala hitz eginda, informazioa lortu eta eragiketak egin ditzake bat-batean, telefono finkoen, kablerik gabekoen eta beste zenbait gailuren bidez. Teknologia hauei esker, Euskadiko enpresetan eta erakundeetan aplikazioak gara daitezke, euskarazko ahots-teknologiak erabilita, beren zerbitzuak eta produktuak eskain ditzaten.
Aditu Programak honako helburuak ditu: euskarazko ahots-teknologiako produktuak ezagutaraztea, berauen integrazio, garapen eta hedapen-aukera hoberenak zehaztea eta produktu hauen ezarpen praktikoak lortzea enpresa eta erakundeetan.
2005ean eta 2006an, Aditu Programaren barruan ahots-teknologien eta hauen aplikazioen hedapenerako ekintzak jarri dira abian, horretarako aurkezpen orokorrak, banakako aurkezpenak eta bideragarritasun-txostenak eginez.
Adituk ondorengo teknologi foroetan hartu du parte, Adituren demoa eta programaren gaineko informazioa zabalduz:
Horretaz gain, froga-plana egin da ahotsaren sintesiaren aukera guztiak aztertzeko.
Hona lan-taldea osatu dutenak:
![]() |
Funtzionamendua
ADITUren bitartez, funtsean, bi prozesu egin daitezke: ahotsa testu bihurtu, sintesi motorraren bidez, eta testua ahots bihurtu, ezagutzaren motorraren bidez.
Ahotsa testu bihurtze prozesuari ASR (Automatic Speech Recognition) esaten zaio. Teknologia horren bitartez, erabiltzaileak, ohi duen bezala hitz eginda, informazioa lortu eta eragiketak egin ditzake bat-batean, telefono finkoen, kablerik gabekoen eta beste zenbait gailuren bidez.
Bigarren prozesuari testuak ahotsa bihurtzeko teknologiari TTS (Text-to-Speech) deitzen zaio. Teknologia horren bitartez, testua ahots natural bihurtzen da eta erabiltzaileari neurrira egindako informazio zehatza eta dinamikoa ematen dio, giza ahotsaren tankera duen ahots automatizatuaren bidez, denbora errealean. Ahots sintetiko horrek (Arantxa izena eman diote) naturaltasuna eta ulergarritasuna ditu ezaugarri, gizakiaren antza duelako eta oso erraz ulertzen delako.
Abantailak
Ahots-teknologiak erabili eta aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek euren lanean euskara barneratzea da helburua, eta horrela, hurrengo abantailak lor ditzaten:
Bizkaiko Foru Aldundiak, LANTIKen bidez, herritarrentzako arreta-kanalak garatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko egitasmoa zuen aurreikusia. Oinarrizko azpiegitura ezarri nahi zuen ahotsaren sintesia eta ezagutza erabilita foru-esparru guztiei zerbitzua emateko. Horretarako IVR (Interactive Voice Response) sistema jarri zuten.
Iaz, Ogasun eta Finantza Sailak zergen inguruko telefonozko zerbitzua bai eta bertan emandakoa ere eskaintzen zien herritarrei.
Garatutako direktorioa (auto-asistentea) Bizkaiko Foru Aldundiko beste foru-sailekin konektatu daiteke, hala nola:
Rentanet Etxean sistema Errenta kanpainarako
Bizkaiko Foru Aldundiak burututako errenta-aitorpena jaso duten zergadunek, positiboa nahiz negatiboa izanda, berau baimendu ahal izango dute IVR sistemaren bidez. Besteak beste, honako hauek egin dira: