Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskara eta Nafarroari buruzko hemeroteka digital zabalena
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Kultur Elkargoak (EKE) webgune berria dauka: "www.euskarakultur.org":http://www.euskarakultur.org/temp/index-flash.html. Bertan aurki ditzakegun edukien artean bat nabarmentzen da: *Sarea*, euskararen eta Nafarroaren gaineko 7.500 albiste baino gehiago biltzen dituen agiritegia. > Euskara Kultur Elkargoak (EKE) bere web orri berria, "www.euskarakultur.org":http://www.euskarakultur.org/temp/index-flash.html, Iruņean aurkeztu zuen 2006ko ekainaren 7an. Koldo Martinez Urionabarrenetxea EKEren lehendakariak aurkezpenean esan zuen bezala, webgune berria "lan-tresnarik onena da euskara eta Nafarroaren inguruan gertatzen denaz interesa duten guztientzat". > > > **Euskara eta Nafarroa, sarean** > > > EKEren webgune berria hiru hizkuntzatan (euskara, ingelesa eta gaztelania) dago, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean, elkargoaren bozeramaileek bereziki bat nabarmendu nahi izan dute: <i>Sarea</i>. > > Euskara eta Nafarroari buruzko 7.500 albiste baino gehiago biltzen dituen agiritegia da *Sarea*, eta egunero berritzen dutena. Iulen Urbiola, EKEren zuzendariaren ustetan, "gaiari buruzko hemeroteka digitalik osatuena dela esan dezakegu, eta gaur egunean sarean dagoen dokumentu-funtsik eguneratuena". > > Gaur egun, *Sarea* datu-baseak 7.540 albiste biltzen ditu, hogei bat hedabide idatzi eta digitalen artean bilduta. 2004ean hasitako bilketa lana da eta lau arlotan sailkatzen ditu berriak, gero beste 30 kategoriatan ordenaturik: > > - Administrazioa > > - Gizartea > > - Hezkuntza > > - Kultura > > Euskararen inguruan gertatzen diren gaiak, politikan edo gizartean; musikan, literaturan edo ikus-entzunezko sormenak, ikerkuntza, irakaskuntza eta beste mota askotako gaiak biltzen ditu *Sarea*k, gainera, ikuspuntu aunitzetatik begiratuta. > > "Badakigu oso erabilgarria izango dela ikerlari, komunikabide, unibertsitatetan aritzen den jendea, juristak eta abarreko pertsonentzat, baina ez bakarrik horientzat -esan zuen Koldo Martinezek aurkezpenean-; *Sarea*k egitura honetan parte hartzera gonbidatzen ditu erabiltzaileak, eta aukera ematen du albistea sortzen den tokitik bertatik bidaltzeko". > > > **Beste hainbat zerbitzu** > > > *Artekaria*, EKEren zerbitzu juridikoak egiten duen lana eskaintzeaz gain, gaiaren inguruko dokumentazioa ematen du: aurrera eramaten dituen prozedurak, zenbait erakunderen txostenak eta euskarari buruz Nafarroan gertatzen diren aferak, baita hizkuntza gutxituei buruzko hemengo eta nazioarteko legedia ere. > > Euskara Kultur Elkargoaren ekitaldi eta informazio guztien zehaztasunak ematen ditu webguneak: urteroko jardunaldiak, argitalpenak, erakusketak, inkestak, txostenak, kanpainak, eta Europar Batasunarekin mantentzen diren harremanak eta lanak. > > Hiztegiak eta estekak eskaintzeaz gain, EKEren web orrialdeak Nafarroan euskaraz ematen den irakaskuntzari buruzko informazioa ematen du. Bestalde, Foro bat zabalik dago, euskararekin zer ikusirik daukaten gaien inguruan aritzeko. > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1149843716/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com