Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskarazko blogen rankinga, Bloglines-en harpidetzen arabera

Euskarazko blogen rankinga, Bloglines-en harpidetzen arabera

2006-06-08 / 07:00 / erabili.com   INTERNET

Interneten euskarazko guneek duten jarraipenari lotutako zerrenda edo sailkapen berri bat plazaratu da egunotan. Mikel Iturriak jarri du bere blogean eta, hain zuzen ere, euskarazko blogen zerrenda da, Bloglines zerbitzuan duten harpidetza kopuruaren arabera sailkatuta.

Joan den maiatzean (2006-5-17) argitaratu genuen gurean bisitari gehien dituzten euskarazko webgune elebakarren zerrenda, Cybereuskadi elkarteak Interneteko joan-etorriak zenbatzen dituen Alexa estatubatuarraren datuetatik ateratako Euskal Herriko webguneen sailkapenean oinarrituta.

Orain, berriz, Mikel Iturriak bere Harrikadak blogean antzeko beste zerrenda bat osatu du. Kasu honetan euskarazko blogen sailkapena eskaintzen zaigu eta hauen hurrenkera Bloglines webgunearen harpidetza zerbitzuan blogek duten bezero kopuruan oinarrituta azaltzen da.

15etik gorakoak soilik

Bloglines-en bidez harpidetzak dituzten euskarazko blogen zerrenda osoa hartu eta 15 harpidetza baino gehiago dituzten blog eta weblogen sailkapena osatu du Iturriak. Zerrenda tajutzerakoan 15 harpidetzen muga zeren arabera hautatu duen ere azaltzen du berak, Luistxo Fernándezek besteak beste gurean ere, Erabili.com-en, plazaratutako artikulu honetan zioena aintzat hartuta: "Etorkizunean denok izango ditugu 15 harpidedun".

Zerrendan agertzen diren harpidetza zenbakiak ez dira, ordea, blog edo weblog horiek dituzten harpidedunen zenbakiak. Bloglines-en harpidetza zerbitzuari dagozkionak bai, baina blog bakoitzak harpidetzak bideratzeko beste bide asko izan ditzake.

Harpidetzen araberako zerrenda

Euskarazko blogen zerrenda honek eta euskarazko webgune elebakarren zerrendak rankingaren buruan emaitza bera ematen dute: Sustatu.com da bien buruan agertzen den gunea.

Erabili.com ere bi zerrendetan ageri zaigu. Bloglines-en harpidetza zerrendetan, gurean ditugun lau blogak bereiztuta agertzen dira, baina guztiek dituzte harpidedunak zerbitzu horretan. Erabili.com-Berri berriak eta Erabili.com-Iritzi muinetik 15 harpidedun edo gehiago dituztenen sailkapenean sartzen dira: 47 eta 21 harpidedun dituzte Bloglines-en, Mikel Iturriak plazaratutako zerrendaren arabera. Erabili.com-Galdezka 15 harpidedunen sailkapeneko atarian gelditzen da juxtu-juxtu, 14 harpidetzarekin agertzen baita. Erabili.com-Gurien ere ez dabil urrun, 12 harpidetzarekin.

15 harpidetzatik gora dituzten euskarazko blogen zerrenda 89 gunek osatzen dute, ondoren datozenak:


49tik gora


35-49 harpidetza artean


20-34 harpidetza artean


15-19 harpidetza artean


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com