![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Miren Segurola / Kultura / 2006-06-01 / 07:00
Sakelako mezuekin komunikazio molde berria garatu da gazteen artean bereziki: hizki gutxirekin asko adieraztea. Komunikazio molde berria euskaraz ere gara dadin SMS mezuen lehiaketa antolatu du Udal Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk.
Gaurtik hasita, 2006ko ekainaren 1etik, abiatuko da, UEMAk antolatuta, Euskal Herriko II. SMS lehiaketa.
Betidanik izan da UEMAren helburuetako bat gazteen arloari ere heltzea. Bide horretatik, gazteen hizkuntza ohituretan, kalitatean… urratsak eman nahian hasi ginen iaz, eta Zazpiak Batman kolektiboarekin elkarlanean antolatu genuen Euskal Herriko I. SMS lehiaketa.
Bada, lehiaketa haren emaitzak ikusita, aurten bigarren lehiaketa antolatzea erabaki dugu.
Lehiaketaren euskarri nagusia www.smsariketa.org webgunea izango da aurten ere. Baina iaz "gehien maite duzun horri" idatzi zieten guztiek aurten ezezkoak esateko duten abilezia erakutsi beharko dute. Izan ere, "esaiozu ezetz" izango da aurten SMSak idazteko gaia.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek webgunean bertan sartu ala 5649 zenbakira SMS bat bidali (uema.sms2.mezua) beharko dute.
Iaz bezalaxe, aurten ere sari ikusgarriak jarri ditugu parte-hartzaileentzat: eskuko ordenagailua, internet tableta, kamera digitala, Realeko kamisetak, Gaztetxuloko harpidetzak, Urtxintxaren mahai jolasak, kamisetak eta MP3ak.
Lehiaketak ekainaren 1etik 30era arte iraungo du eta astebete geroago irabazleen zerrenda jakinaraziko du epaimahaiak.
Lehiaketa honetan laguntzaile izango dira Urtxintxa, Gaztetxulo, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Jaurlaritzako Kultura Saila.
UEMAtik Euskal Herri osoko gazte zein heldu II. SMS lehiaketan parte hartzera gonbidatzen ditugu, euskararekin jolas eginez ongi pasatzeaz gain, sari zoragarriak eskuratzeko aukera dagoelako.
(MIREN SEGUROLA Udal Euskaldunen Mankomunitateko euskara teknikaria da)
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
![]() | Inprimatu |