Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Bizkaiera ardatz duten hiztegia eta jarraibide liburua
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Labayru Ikastegiak *Diccionario Labayru. Vizcaíno y batua conjuntados* hiztegia eta *Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuaren (BEJL) bigarren pausuak* aurkeztu berri ditu. Hiztegia lehendik plazaratua zuten euskara-gaztelaniazkoaren jarraipena da, orain gaztelania-euskara formatuan emana. Jarraibide liburuaren bigarren atal honetan, berriz, bizkaiera maila landuan erabiltzeko irizpideak jasotzen dituzte Labayrukoek. > **Hiztegia** > > > "Labayru Ikastegiak":http://www.labayru.org/ ibilbide luzea eginda dauka lexikografia arloan eta, bide luze eta neketsu horren emoieretariko bat dogu *Diccionario Labayru (gaztelania-euskera)*. > > Hiztegi hori 2003an argitaratu zan *Labayru Hiztegia (euskera-gaztelania)* hiztegiaren osogarria dozue, hizkuntza bien joan-etorriak beteteko falta izan dan beste erdia. > > Biak dira egitasmo bakarraren adarrak, izenaz eta izanaz be bai. Idatzizko eta ahozko iturri lexikografiko berberetatik edanda eta gaurko hiztun elebidunen beharrizanak oinarri hartuta, euskera baturarako araututako formakaz batera, Bizkai euskerearen beraren berba zein erabilera bereziak batu ditue hiztegiok, baita aldi berean euskara batua eta bizkaierea -hitzei ipinitako bialtze-oharren bitartez- zehatz buztartu be (hareen izenburu laburrak erakusten dauen lez, *Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik / Vizcaíno y Batua conjuntados)*. > > Horixe da izan be, egitasmoaren hagarik nagusiena: Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren ildotik, Bizkai euskerearen lexikoa finkatzeko lehenengo saio orokorra izatea, lexiko batuaren corpusa ugalduaz bide batez. > >
> **Ezaugarriak** > > *Diccionario Labayru* oin arte argitaratu izan diran gaztelania-euskera hiztegi elebidunak baino hobea dala uste dogu, oso-osoan. Corpusa hautu, sailkatu, jorratu eta hornitzeko beharrak erispide-maila altuagoaz eginda ditu, lexikografia eremu horretako arteragoko hiztegiek baino: bai sarrera nagusi zein barrukoetan, bai adieretan (erabilera-eta estilo-zehaztapen eta guzti), bai adibideetan, eta abarretan. Hazez ostean, erabiltzaileen zalantzak argituko dituan oinarrizko gramatika paradigmen eranskina be badakar. > > Gaztelaniazko zatia gorpuzteko, gaur egun hizkuntza horrek dituan produkzino lexikografikorik onenak hartu dira oinarri, ez dalako eredu bakar bati estu-estuan lotu gura izan. > > Euskerazko corpusa osotzeko, ostera, eredu bakarraren alde egin da: gaztelaniazko berben ordainak emon orduan, euskera-gaztelania alea (*Labayru Hiztegia*, 2003) erabili da, batez be, hiztegi bion arteko homologazino lexiko-semantikoari eutsi ezkero, egitasmoaren batasunaren mesederako izango zalakoan. > > Euskera eta gaztelaniazko tradizinozko hiztegi elebidunak, sarrera-hizkuntzaren lema bakotxari helburu-hizkuntzaren sinonimo berba bi edo hiru emonda garatzen ziran, ezeri gehiago erreparau barik; halan, esamodu edo esaldi eginak aintzat hartu ez egiten ebezan, eta batu ezkero be, noizean behin egiten eben, gane-ganetik barriz. > > *Diccionario Labayru*ko idazketa taldeak hizkuntzaren errealidadeari osotasunaz heldu gura izan deutso. Hagaitik lexiko sarrerak ahalik eta gehien zehaztu, eta adiera guztiak batu ditue. Sarrerotan baina, berbarik haragoko egitura lexikal konplejuak be badagoz, eguneroko berbeta biziak ekarriak, eta erabiliaren porasuz lexikalizau diranak. Egituroi, nahi-ta berbaz pitean-pitean erabiliak izan eta ondo taiututa egon, ez deutsee hiztegien eredu estandarretan lekurik emoten izan; *Diccionario Labayru*n bai, ostera, hizkuntza bizia bera be berton, eta agiri-agirian, egoteari behar-beharrezkoa eretxi izan deutsielako, hiztegia erabiliko dabenek hizkuntzen erreferentzia naturala eukiko badabe. > > Lehenago aitatu dogun hizkuntzaren osotasun horrek, ahozko erabileraz ganera, idatzizko tradizinoa be hartzen dau, jakina. Idazle klasikoetara eta gaur eguneko corpusetara sarri-sarri jo dau taldeak, erabilera-kontestu nagusiak batzen dabezan adibide ondo josi eredugarriakaz berbak naro hornidu ahal izateko. > > Halanda ze, ikasle, irakasle, itzultzaile, kazetari nahi idazlea izan, danok dozue *Diccionario Labayru* zuen beharrizanetarako hiztegirik erazkoena. > > > **Jarraibide liburua** > > > *Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuaren (BEJL) bigarren pausuak* liburukia oin dala ia hiru urte atera genduan lehenengoaren jarraipen eta osogarria dogu. > >
> **Lehenengo pausuak** > > *Lehenengo pausuak* liburukian bizkai euskeraren morfologiaz arduratu ginan joskeraz baino gehiago: izen sintagmaren eta aditz sintagmaren morfologia finkatzen ahalegindu ginan, idatzietan agiri diran itxura askotarikoei bateratasuna emon guran. Orduan be bagenkian eta oin be barriz gogoratu behar da bateratze-ahalegin hori ez dala behin-betikotzat joten: behin-behinekotasun tarte bat beharrezkoa da idazle, irakasle, itzultzaile, esatari eta gainerakoen ekarriaz eredu iraunkorragotzat jo ahal izateko. > >
> **Bigarren pausuak** > > *Bigarren pausuak* liburuki honetan esaldi-egiturak aztertu doguz: perpaus konplexu eta menderatu mota guztiak azaltzen ahalegindu gara, ahalik eta modurik errazenean eta argienean. > > - **Edukia** > > Edukia honetara atondu dogu: > > - **lehenengo atalean**, juntagailu eta lokailuak jorratu doguz > > - **bigarrenean**, aditz jokatuagazko atzizki menderatzaileak, aditzizenari erantsitako atzizki menderatzaileak, aditz partizipioagazko atzizki menderatzaileak; > > - **azkenik**, gramatika mailako aurrekariak edo preposizinoak, bardin aditz jokatuaz eregiak, zein aditz jokatubakoaz. > > Alfabeto-ordenan lerrotu doguz atal bakotxeko markak; euron bilaketa halantxe errazen egingo dala-ta. > > Egitura edo marka bakotxa garatzerako orduan alderdi bi josi gura izan doguz: azalpena eta adibideak. Azalpenaren atalean, egitura bakotxaren itxureari, erabilera-neurriari, esangureari eta joskerari buruzko zehaztasunak batu dira. > > Marka bakotxaren itxureari erreparau deutsagu lehenengo, hau da, aldaerak dituanean, zein hobetsi edo zeini lehentasuna emon. > > Egitura hori zaharkitua, galdua edo gitxi erabilia izan ezkero, aitzen emon dogu. Izan be, erabiltzaile batek jakin egin beharko dau ze bizitasun daukan egitura jakin batek. Leku bateko hizkeratik hurragokoa edo urrunagokoa izateak be zerikusia eukiko dau erabiltzaileagan. Horregaz batera, egitura batzuen erabilgarritasunaz be geure eretxia emon dogu: maila arruntean edo jasoan erabiltekoa dan, esate baterako. > > Egitura baten esangurea, edo esangura bereziak, bat baino gehiago izatekotan, zehatz adierazoten ahalegindu gara hurrengorik hurrengo. > > Joskera arloko argibide beharrezkoak be eskeini doguz, ahal dala labur: egitura bat ze testuingurutan erabilia dan; ze ordena darabilen; baiezka eta ezezka ze alde dagoan, eta halakoak. Sarritan koadruez be baliatu gara egitura edo eredu batzuk argi eta labur eskeintzeko. Horrezaz gainera, atal batzuetan berariaz egitura zuzenak eta badaezpadakoak bereizi gura izan doguz. > > - **Adibideak** > > Amaitzeko esan behar da, adibideakaz hornidu dogula egitura bakotxaren gaineko azalpena: erabilera handikoa dan kasuan, adibide gehiago eskeini deutsagu, eta gitxikoa izateko kasuan, behar diranak baino ez. Adibideok, jakina, helburu didaktikoa daukie: egitura bakotxaren erabilera diferenteak erakustea. > > Era bitako adibide ereduak eskeiniko doguz, bitzuk alkarren atzean: > > - a) geuk sortuak, lehenengo > > - b) idazleetarik jasoak, hurrengo. > > Geuk sortu doguzan adibideetan mezu edo gaien gaurkotasuna jagon gura izan dogu. Halanda be, mezuak batzuetan edonongoak edo edonoizkoak dira, baserri zein kale giroan bardin erabili leitekezanak. Egiturari jagokonez, hiztun ziurren ereduak ekarri gura izan doguz, danaren gainetik. > > Idazleen testuak, barriz, Bizkaiko tradizino osotik hartu dirala esan behar da: esaera zahar, dotrina edo Lazarragarena lako sorkuntza berezietatik, edo baita autore klasikoetatik be: Juan Antonio Mogel, Pedro Antonio Añibarro, Frai Bartolome, Pedro Astarloa, Juan Mateo Zabala... Ahozkotasunetik hurreko testuei emon deutsegun garrantziaren adierazgarri dira Kirikiñoren adibideak edo Justo Maria Mokoroak egindako *Ortik eta emendik* bildumatik harturikoak. Adibide eredu asko eta asko jaso doguz horretarik, eta zorionez, idazle ezagunetan nekez aurkitu leitekezan hainbat egitura topau doguz. Azkenez, gaur egungo edo oraintsuko autore eta testu modernoak be aintzat hartu doguz. > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com