Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskararen sinadurak

Otsanda Bilbao Arenaza / Bestelakoak / 2006-05-26 / 07:00


Bermeoko 47 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak sinatuko dituzte gaur (2006-5-26), bertako XII. Arrain Azokaren egunean, Bermeoko Udala garatzen ari den Geurien Be Bai planaren barruan.



Arrain Azokarekin batera, Bermeoko 47 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmenak sinatuko dituzte gaur (2006-5-26). Sinadura ekitaldia eguerdiko 13:30etan izango da Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta elkarteen sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Juan Karlos Goienetxea alkatea bera ere egongo da euskararen aldeko konpromisoa berresteko.

Geurien Be Bai

Herriari euskaraz bizitzeko aukera eta indarra eman behar zitzaizkiolakoan, Geurien Be Bai izeneko plana jarri zuen martxan 2004ko ekainean Bermeoko Udaleko Euskara Sailak Ahize-AEK Hizkuntza Aholkularitzaren laguntzarekin, hiru urteko plan estrategikoaren barruan. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta elkarteetan euskararen erabilera bultzatuko duen plana garatzea da, plan hitzartu, metodiko, neurtu eta beharretara egokitua hain zuzen ere, begirunea, parte-hartzea eta adostasuna oinarritzat hartuz.

Herrian euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da xedea, plana erakunde bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz, eta euskara erakundearen kulturan eta kudeaketarako sisteman txertatuz.

2004an hasi eta planak aurten bete ditu bi urte. 2005eko arrakasta ikusita aurten beste 14 enpresa eta elkarte batu zaizkio planari.

Diagnosia eta ekintzak

Iaz, 2005ean, enpresaz enpresa eta elkartez elkarte hasitako Geurien Be Bai plana berretsi eta aurrerapausoak emateko konpromisoa sinatuko dute 33 erakundek.

Planaren bigarren urte honetan enpresa eta elkarte bakoitzaren euskararen egoeraren diagnosia egin ostean, hainbat ekintza garatuko dituzte 2006ko ekainetik aurrera. Enpresa eta elkarte bakoitzari egokitutako neurriek ondorengo eremuetan eragingo diete:

Parte hartzen dutenak

Orotara, esan bezala, 47 dira planean parte hartzen ari diren erakundeak: herriko kontserba-industria garrantzitsuenak, elkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika elkarteak eta elkarte kulturalak.

Sinatzaileen artean honako hauek daude:


(OTSANDA BILBAO ARENAZA Geurien Be Bai-ko teknikaria da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148547291