Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskararen sinadurak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bermeoko 47 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak sinatuko dituzte gaur (2006-5-26), bertako XII. Arrain Azokaren egunean, Bermeoko Udala garatzen ari den *Geurien Be Bai* planaren barruan. > Arrain Azokarekin batera, Bermeoko 47 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmenak sinatuko dituzte gaur (2006-5-26). Sinadura ekitaldia eguerdiko 13:30etan izango da Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta elkarteen sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Juan Karlos Goienetxea alkatea bera ere egongo da euskararen aldeko konpromisoa berresteko. > > > **Geurien Be Bai** > > > Herriari euskaraz bizitzeko aukera eta indarra eman behar zitzaizkiolakoan, *Geurien Be Bai* izeneko plana jarri zuen martxan 2004ko ekainean Bermeoko Udaleko Euskara Sailak Ahize-AEK Hizkuntza Aholkularitzaren laguntzarekin, hiru urteko plan estrategikoaren barruan. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta elkarteetan euskararen erabilera bultzatuko duen plana garatzea da, plan hitzartu, metodiko, neurtu eta beharretara egokitua hain zuzen ere, begirunea, parte-hartzea eta adostasuna oinarritzat hartuz. > > Herrian euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da xedea, plana erakunde bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz, eta euskara erakundearen kulturan eta kudeaketarako sisteman txertatuz. > > 2004an hasi eta planak aurten bete ditu bi urte. 2005eko arrakasta ikusita aurten beste 14 enpresa eta elkarte batu zaizkio planari. > > > **Diagnosia eta ekintzak** > > > Iaz, 2005ean, enpresaz enpresa eta elkartez elkarte hasitako *Geurien Be Bai* plana berretsi eta aurrerapausoak emateko konpromisoa sinatuko dute 33 erakundek. > > Planaren bigarren urte honetan enpresa eta elkarte bakoitzaren euskararen egoeraren diagnosia egin ostean, hainbat ekintza garatuko dituzte 2006ko ekainetik aurrera. Enpresa eta elkarte bakoitzari egokitutako neurriek ondorengo eremuetan eragingo diete: > > - irudian zein komunikazioan > > - kanpo zein barne harremanetan > > - idatzizkoan zein ahozkoan. > > > **Parte hartzen dutenak** > > > Orotara, esan bezala, 47 dira planean parte hartzen ari diren erakundeak: herriko kontserba-industria garrantzitsuenak, elkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika elkarteak eta elkarte kulturalak. > > Sinatzaileen artean honako hauek daude: > > - Astilleros de Bermeo > > - Ormaza > > - Salica Industria Alimentaria > > - Serrats > > - Royo > > - La Gaviota > > - Zallo > > - Garavilla > > - Cusumano > > - Albacora > > - Bermiopost > > - Adiskide > > - Kai Gane eta Urre-urre txokoak > > - Bermeoko Abesbatza > > - Izaro Abesbatza > > - Bermeotarrak Fanfarrea > > - Alkartasuna Dantza Taldea > > - Euskaraz berbetan > > - Zantzue Kultur Elkartea > > - Erroxape Emakume Taldea > > - MB-2000 Aisi Taldea > > - Bermeo Futbol Taldea > > - Arraun Elkartea > > - Sollube 707 > > - Urdaibai Eskubaloi Taldea > > - BBK > > - Euskadiko Kutxa > > - Bankoa > > - Bermeoko Behargintza > > - Haitz Nagusijje > > - Bermeoko Erraldoien Konpartsa > > - Urdaibai Begirale Taldea > > - Artza Pelota Elkartea > > - Xixili Gimnasia Taldea > > - Takon Txokoa > > - Hitza > > > <br> > **(OTSANDA BILBAO ARENAZA Geurien Be Bai-ko teknikaria da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148547291/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com