Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Berri berriak
» Euskalbar: 7 hiztegi klik bakar batean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Sarea arakatzeko Firefox erabiltzen dutenek 7 euskal hiztegietan bilaketak aldi berean egiteko aukera daukate. Nahikoa da aurkitu nahi dugun hitza behin idaztea, ondoren, klik bana eginez, zazpi hiztegietan aurkitu ahal izateko. > "Euskalbar":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/ tresna-barra 2006 honen hasieran plazaratu zen tresna-barra dugu. "Firefox":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1134474759 sare-arakatzailearentzat espreski sortutakoa da, gainera, software librearen eremu gero eta aberats eta zabalagoan buru-belarri ari direnen eskutik. "Juanan Pereira":http://www.diariolinux.com/tiki-view_articles.php izan zen tresna-barra berriaren sortzailea, eta Internetekin, telekomunikazioekin eta teknologia berriekin lotutako gaiak jorratzen dituen "Internet & Euskadi":http://www.interneteuskadi.org/blog/ elkartearen webgunean eskura daiteke. > > Lehen bertsioa plazaratu zenetik aste asko igaro ez badira ere, dagoeneko zenbait eguneratze izan ditu Euskalbar-ek. Azkena eta osatuena, noski, 1.4 bertsioa da, eta honen sortzailea "Asier Sarasua Garmendia":http://miles.asmoz.org/index.php?option=com_peoplebook&Itemid=37&func=fullview&staffid=10000002 izan da. > > > **Gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania** > > > Euskalbar tresna-barrak amaraunean aurki daitezkeen gaztelania-euskara zein euskara-gaztelania hiztegi ezagunenak esku-eskura jartzen dizkie erabiltzaileei, Firefoxen erabiltzaileei, hain zuzen. > > Tresna-barrak ezkerreko muturrean daukan botoitxoari emanda, gaztelania-euskara ala euskara-gaztelania bilaketak aukeratu behar dira: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Gero, testu-kaxan itzuli nahi den hitza idatzi, eta testu-kaxa beraren eskuinaldean ageri den hiztegi-zerrendatik bat (edo guztiak) aukeratu besterik ez dago, klik bakar batekin eta oso azkar, bilaketaren emaitza begi bistan agertzeko: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > > **Zazpi hiztegi aukeran** > > Euskalbar-en lehendabiziko bertsioan "Euskalterm":http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm, "3000 Hiztegia":http://www1.euskadi.net/hizt_3000/indice_e.htm, "Elhuyar":http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm eta "Hiztegi Batua":http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/ hiztegiak agertzen baziren, 1.4 bertsiorako lau horiei beste hiru gehitu zaizkie: "Itzul":http://news.gmane.org/group/gmane.culture.language.basque.itzul/last=/force_load=t (Euskal Itzultzaileen zerrendetan bilaketak egiteko), "Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa":http://www1.euskadi.net/harluxet/ eta "Justo Mokoroaren":http://www.hiru.com/hiztegiak/mokoroa hiztegia. > > *1.4* bertsioaren beste berrikuntza bat ikonoen desagerpena da. Hasieran, euskara-gaztelania edo gaztelania-euskara aukerak egiteko botoiak zezenarekin (gaztelania) eta lauburuarekin (euskara) irudikatzen ziren, eta hiztegi bakoitzaren botoiak ere ikono bidez ikusten zire. > > > **Nola instalatu** > > > Euskalbar oso modu errazean instalatu ahal da Firefox nabigatzailean. "Internet & Euskadi":http://www.interneteuskadi.org/blog/ elkartearen webgunean "tresna-barra honi eskainitako orrian":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/ bertan instalazioa egiteko pausoak azaltzen dituzten bi bideo ikus ditzakegu: Euskalbar Firefoxen "nola instalatu":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/euskalbar.htm ikusiko dugu batean, eta tresna-barra "nola erabili":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/zerdanolaerabili.htm bestean. > > **Euskalbar instalatzeko** lehen pausoa, noski, "Internet & Euskadiren webguneko bere orrialdera joatea":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/ da. Han, gaur egun, bertsiorik berriena aukeratzea litzateke hurrena, 1.4 bertsioa alegia, eta gainean klikatzea. Hori egindakoan, Firefoxek oztopatu egingo du instalazio prozesuaren zuzeneko hasera, pop-up erako mezuak blokeatzeko erabiltzen duen antzeko abisu baten bidez. Abisuaren eskuinaldean *Aukerak Aldatu* botoian sakatu behar da orduan: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Blokeorako leihoa itxitakoan, berriz, ondorengo koadrotxoa agertuko zaigu, softwarea instalatzeko baimenari dagokiona: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > *Baimendu* botoiari sakatuta, "www.interneteuskadi.org":http://www.interneteuskadi.org/blog/ webgunea baimendutako guneen zerrendari gehituko dio Firefoxek eta, horrenbestez, bertatik gure ordenagailuan softwarea instalatzeko bidea irekiko digu. > > Baimentzearen leihoa itxi ostean, berriro Euskalbar 1.4 bertsioaren gainean klikatu behar da, eta jarraian azalduko den koadroan *Orain instalatu* dioen botoiari eman: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Horrenbestez, Euskalbar gure ordenagailuaren gehigarrien zerrendan azalduko zaigu azken koadro batean: > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> > Eta hortik aurrera, Firefox berrabiaraztea besterik ez dugu beharko, hiztegiak eskura jarriko dizkigun tresna-barra dagoeneko gure sare-arakatzailean agertzeko. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com