Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskarazko webgune elebakarrak gora
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Aurreko urteetan egin izan duen bezala, Cybereuskadi elkarteak euskal webguneen rankinga plazaratu du (2006-03-31), Alexa konpainiaren erabiltzaile paneletik ateratako datuak erabiliz. Eta **erabili.com**-ek, iaz bezala, Euskal Herri osoko web orriak jasotzen dituen zerrenda horretatik euskara hutsezko webguneen sailkapena atera du. > "Cybereuskadi":http://www.cybereuskadi.com/ elkarteak zabaldu duen "sailkapen-zerrendan":http://www.cybereuskadi.com/ranking.php Euskal Herri osoko ia 6.200 webgune agertzen dira, jasotzen dituzten bisiten arabera sailkatuta. "2005ean bezala":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113923035, guk zerrenda luze horretatik euskarazko webgune elebakarren beste zerrenda bat osatu dugu. Hain zuzen ere, Euskal Herriko web orri guztien artean euskara hutsez egindako lehendabiziko hogeiak hartu ditugu bigarren sailkapen hau osatzeko. > > "Cybereuskadik":http://www.cybereuskadi.com/ "Alexa":http://www.alexa.com/ webgune estatubatuarraren datuak erabiltzen ditu euskal webguneen zerrenda osatzeko. Interneteko joan-etorriak zenbatzen ditu Amazon taldeko enpresa horrek. > > **Aldaketak** > > > Euskarazko webgune elebakarrei dagokienez, 2005ekotik hona lehen bi postuetan gune beraiek mantentzen dira, baina tokiz aldatuta: aurten "Sustatu":http://www.sustatu.com/ agertzen da sailkapenaren buruan, eta "Eibar.org":http://www.eibar.org/, berriz, bigarren postuan. Hirugarren tokian "Berria.info":http://www.berria.info/azala.php ageri da. Iaz euskarazko berripaperaren amarauneko gunea ez genuen sartu euskarazko webgune elebakarren zerrendan, "Argia.com":http://www.argia.com/ sartu ez genuen bezala, bietan ere erdarazko edizioak zituztelako. Bi webgune horiek berritu egin dituzte, eta diseinu berrietan dagoeneko ez dira agertzen erdarazko edizioak (guk behintzat ez ditugu ikusi). Horrexegatik, aurten bai, euskarazko web orri elebakarren artean sartu ditugu. > > > **Sailkapenean gora** > > > Euskara hutsezko webguneek euskal webguneen zerrendan gora egin dutela ere esan dezakegu. 2005ean euskarazko webgune elebakarren hogeiko zerrenda osatzeko zerrenda orokorraren ia 1.000. posturaino iritsi behar izan bagenuen (20.a 988. postuan agertzen zen), aurten 20ko zerrenda hori "Cybereuskadi":http://www.cybereuskadi.com/ ren zerrendako lehenengo 500en artetik osatu ahal izan dugu. > > Eta 2005ean bezala, aipagarria da bisita gehien izaten dituzten euskarazko webgune elebakarren artean Azpeitiko bi agertzen direla: "Erabili.com":http://www.erabili.com/ eta "Uztarria.com":http://www.uztarria.com/ > > > **Euskarazko webgune elebakarren hurrenkera** > > > Hona hemen aurtengo sailkapena (parentesi artean agertzen den zenbakia, bakoitzak euskal webguneen zerrenda orokorrean daukan postuari dagokio): > > > 1. "Sustatu.com":http://www.sustatu.com/ (32) > > 2. "Eibar.org":http://www.eibar.org/ (47) > > 3. "Berria.info":http://www.berria.info/azala.php (48) > > 4. "Euskalerria.org":http://www.euskalerria.org/posta/ (93) > > 5. "Aurki.com":http://www.aurki.com/ (97) > > 6. "Goiena.net":http://www.goiena.net/ (122) > > 7. "Argia.com":http://www.argia.com/ (171) > > 8. "Herria.info":http://www.herria.info/ (258) > > 9. "Librezale.org":http://www.librezale.org/ (285) > > 10. "Dantzan.com":http://www.dantzan.com/ (300) > > 11. "Mutilmedia.com":http://www.mutilmedia.com/ (349) > > 12. "Badihardugu.com":http://www.badihardugu.com/ (361) > > 13. "Sagarrondotik.com":http://www.sagarrondotik.com/ (378) > > 14. "Ondopasabizkaian.com":http://www.ondopasabizkaian.com/ (387) > > 15. <b>"Erabili.com":http://www.erabili.com/ (398)</b> > > 16. "Uztarria.com":http://www.uztarria.com/ (399) > > 17. "EKTsa.net":http://www.ektsa.net/aurkezpena.htm (401) > > 18. "Ikasbil.net":http://www.ikasbil.net/jetspeed/ (425) > > 19. "Tropela.net":http://www.tropela.net/ (431) > > 20. "Anboto.org":http://www.anboto.org/ (476) > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu): > > - "Euskarazko webgune elebakarren sailkapena":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113923035 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1147789882/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com