Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Erabil nazazu euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ordenagailuetan euskararen erabilera errazteko eta bultzatzeko kanpaina berria jarriko du abian Ordiziako Udalak: *Erabil nazazu euskaraz*. > Kanpaina garatu ahal izateko herrian ordenagailuak saltzen dituzten lau dendarekin harremanetan jarri dira Euskara Zerbitzukoak, eta elkarlanean bultzatu dute kanpaina. AGinformatika, Urdanet, Batch-pc eta Eroski dira ekimenarekin bat egin duten informatika-dendak. > > > **Programak euskaratzeko fitxategiak doan** > > > Ekimenaren helburua da Microsoftek berak sarean dauzkan informatika programa edo aplikazioak euskaratzeko fitxategiak edo *partxeak* ezagutzera ematea eta, ahal den guztietan, ordenagailuan instalatzea. > > Hala, Windows XP eta MS Office 2003-edition gaztelaniaz duen edonork euskaraz izateko aukera izango du. Era berean, openoffice.org bulego suita ―hots, programa oso-osoa― euskaraz instalatzeko aukera ere izango du. Horretarako, CD batzuetan grabatu dituzte aipaturiko fitxategiak, eta doan banatuko dituzte informatika-erabiltzaile eta dendetako bezeroen artean. > > > **Herritarrei aukera zabaldu** > > > Programa eta aplikazioak euskaratzeko aplikazioak erraz eta bizkor instalatzen dira. Ordenagailuan gaztelaniaz agertzen zaizkigu hitzak, "inicio", "programas", "archivo" eta gisakoak, eta fitxategia instalatzerakoan hitz horiek euskaratu egiten dira automatikoki. > > Herritar askok ez dakite partxe horiek existitzen direnik, eta abian jarriko den kanpaina berri honen bitartez ordenadorea euskaraz erabiltzeko aukera zabaldu nahi zaie guztiei. > > > <b><i>250</i> CD</b> > > > Guztira euskaratzeko fitxategidun edo *partxe*dun 250 CD banatuko dituzte ekimenaren bultzatzaileek. > > Euskara Zerbitzuan eta informatika etxeetan ez ezik, Barrenako liburutegian eta KZgunean ere eskuratu ahal izango dira, eta euskara planean abiatuta dauden enpresen artean ere banatuko dituzte. > > Ordizian baino lehen, Arrasaten jarri zuten martxan *Erabil nazazu euskaraz kanpaina* (2005eko urte amaieran), "Arrasateko Euskalgintzaren":http://www.arrasatekoeuskalgintza.org/news/1134978404 eskutik. Bertan, euskaratzeko fitxategiekin osatutako 500 CD banatu zituzten, arrakasta osoz. > > > **Informazio diptikoak umeentzat** > > > Arrasaten bezala, fitxategiak nola instalatzen diren pausoz pauso azaltzen duten "diptikoak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/ordizia_erabil_nazazu_euskaraz.pdf argitaratu dira Ordizian ere; guztira 500 diptiko. > > Diptiko horietan bilduta eta plastikozko zorrotxoetan datoz *partxe*dun CD-ak, *Erabil nazazu euskaraz* dioen pegatina eta guzti. Kanpainaren berri zabaltzeko, eskola umeen artean banatuko dituzte aipatu diptikoak eta, hala, Ordiziako etxe ugaritara iritsiko da informazioa. > > Informatika programak euskaratzeko fitxategiak eskuratu nahi dituzten familiek Euskara Zerbitzura edo informatika etxeetara jo beharko dute horien bila. > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1147334542/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com