Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» EAEko lurralde izenak euskaratzeko parlamentu-ekimena atzera Madrilen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Alderdi Jeltzaileak (EAJ) erretiratu egin zuen herenegun (2006-05-09an) Madrilgo Legebiltzarrean Gipuzkoa eta Bizkaia bi lurraldeotarako izendapen ofizial bakar izatearen eskaera, PSOE eta PP alderdiek parlamentu-ekimena bere horretan ez zutela onartuko adierazi ostean. > EAJk Madrilgo Diputatuen Kongresuan egindako eskaerak EAEko lurraldeen izendapen ofizialak Álava/Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa izatea jasotzen zuen, hiru lurraldeotako Foru Aldundiek dagoeneko onartuta duten bezala. Espainiako Estatuan, ordea, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat "Vizcaya" eta "Guipúzcoa" izendapenak erabiltzen dira, eta horrela erabiltzen jarraituko dute. > > > **Girona, Lleida, A Coruña eta Ourense, bai** > > > Aitor Esteban EAJko diputatuak aurkeztu zuen aldaketaren aldeko ekimena Madrilgo Kongresuaren Osoko Bilkuran. Lurralde beraiek hautatutako izen ofizialek Espainia mailan ere ofizialtasun maila berbera izatearen defentsan, besteak beste, Galizia eta Kataluniako lurraldeak hartu zituen adibide gisara Estebanek. > > Izan ere, EAJk aurkeztutako ekimenaren antzekoen ondorioz onartu ziren bere garaian Kongresuan bertan Girona (lehen Gerona), Lleida (lehen Lérida), A Coruña (lehen La Coruña) eta Ourense (lehen Orense) lurraldeen izen ofizialen aldaketak, katalanez zein galegoz zituzten izendapenak izendapen ofizial bakartzat hartzearen alde. > > > **"Aberastasun kulturala"** > > > PSOE eta PP alderdietako ordezkariek, ordea, EAJren parlamentu-ekimena bere horretan ezin zutela onartu eta zuzenketak aurkezteko asmoa azaldu zuten. > > Hori izan zen, hain zuzen, EAJk bere proposamena erretiratzearen arrazoia. Gainerako alderdiak (CiU, ERC, IU-ICV, Coalición Canaria eta Talde Mistokoak) EAJren proposamena bere horretan babestearen alde agertu arren, bi alderdi nagusienen babesik ez zeukan ekimenak, eta horrenbestez ezingo zen bere horretan aurrera atera. > > PSOEk eta PPk EAEko hiru lurraldeek ele bietako (euskara eta gaztelania) izendapenak mantentzea defendatu zuten. José Eugenio Azpirozen (PP) esanetan, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat izendapen ofizial bakarra euskarazko izatea "erabateko anakronismoa" litzateke. "Jarrera irekiak" aldarrikatu zituen Azpirozek, "jendeari mende luzetan espresatu den bezala espresatzen utzi eta guztiak eroso bizi ahal izateko". PSOEko Pilar Unzaluk, berriz, elebitasunaren "aberastasun kulturala" defendatu zuen, EAJren proposamenaren aurrean. Jeltzaleen proposamena "aspalditik" datorrela esan zuen Unzaluk, 1992an ere "lege berdin-berdina" proposatu zuela esanez, orduan ere atzera bota zena, eta akordiora iritsi ahal izateko "beste bide batzuk jorratzea" proposatu zuen. > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1147260200/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com