Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskararen mailarik gorenena arautu dute

erabili.com / Irakaskuntza / 2006-05-05 / 07:00


Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren 4. maila arautu du Jaurlaritzak.

Helduen euskalduntze alfabetatzeak eta oro har gizarteak euskararen laugarren maila lortu ahal izango dute, Kultura Sailburuak maila horri dagozkion eduki eta ebaluazio-irizpideak onartu ondoren.



Hemendik aurrera, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren (HEOK) laugarren mailaren eduki eta ebaluazio-irizpideak izango dituzte HABEren Erregistroan inskribatuak dauden euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek.

Helduen euskalduntzean ikas-prozesu gero eta eraginkorragoa eta kalitate hobekoa lantzen saiatzen ari dira HABE erakunde autonomoa eta euskaltegien sarea. Izan ere, HABEri dagokio, besteak beste, helduak alfabetatu eta euskalduntzeko kurrikuluak sortu, diseinatu eta ezartzea, irizpide soziolinguistikoak kontuan izanik eta plangintza egokien baitan.

Kurrikuluaren xedea

Oinarrizko kurrikuluak (2000. urtean onartua izan zenak) euskara-irakaskuntzaren helburu eta edukiak azaltzen ditu, hizkuntza irakaskuntzaren eta ikas-printzipioetan oinarrituta.

Kurrikuluak lau mailatan banatzen du euskalduntze-prozesua eta, planteamendu orokorra eta oinarriak zehaztu ondoren, maila bakoitzerako helburu orokorrak zehazten ditu. Era berean, lau mailetarako bideratzen ditu metodologia eta ebaluazioa.

Alabaina, aipaturiko Aginduan lehen hiru mailen edukiak eta ebaluazio-irizpideak garatu ziren soilik, gerorako utziz laugarren mailari dagozkion edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

Ildo horretan, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua burutzera dator 4. maila hau.

Nori zuzendua

Heldu euskaldunen mota askotako eskariei erantzun nahi die laugarren maila honek:

Saio esperimentalak

Aurten, 2005-2006 ikasturtean, bost euskaltegi ari dira 4. maila ematen, saio moduan: AEK-ko Lea Artibaikoa (Ondarroan), Azpeitiko Udal Euskaltegia, Bilbo Zaharra, Ilazki (Donostia) eta Maizpide (Lazkao). Eta, guztira, 45 heldu dituzte ikasle, nahiko ezberdinak lanbidez: irakasle, kazetari, administratibo, abokatu, arkitekto, erizain, gizarte-laguntzaile...

Datorren ekainean egingo dituzte azterketak lehen ikasle horiek. Eta heldu den ikasturtean (2006-2007), beste bost euskaltegi gehituko zaizkie aurtengo bostei, horiek ere modu esperimentalean. Esperientzia horietan oinarrituta zabalduko du HABEk eskaintza hurrengo ikasturteetan (2007tik aurrera).

Edukiak


Testuak


Baliabide testualak


Testuingurua


Adierazpide linguistikoak

Lehen hiru mailetan landutako adierazpide linguistikoak oinarri hartuta, kontu handiz landuko dira honako hauek laugarren mailan, haien erabilera gero eta zuzen eta egokiagoa ziurtatuz:


Adierazpide testualak

Laugarren mailan arreta bereziz landuko dira bai narrazioa, azalpena eta preskripzioa, bai horien erabilera estrategikoa, segun eta zer ekintza komunikatibo gauzatu nahi den, dena delako testuinguruan.

Kontuan izango da adierazpide testual berariazkoak dituela horietako testu-tipo bakoitzak, eta adierazpide horiek ere aldatu egiten direla, egoera interaktiboan ala ez-interaktiboan gauzatu, eta modalizatzen diren neurrian.


Azpitrebetasunak eta estrategiak

Badira zenbait estrategia komunikatibo garrantzia berezia dutenak laugarren mailan. Arreta handiz landu beharko dira hiru baliabide:

Aparteko garrantzia hartzen du horien erabilera estrategikoak.

Ebaluazio irizpideak


Entzumena

Erraz ulertuko ditu kultura orokorraren mailan nahiz maila jasoan ahoz eginiko euskal hizketak, gaiaren inguruko informazio orokorra, xehea eta inferitua ere arazorik gabe jasoz. Eta gai izango da entzundakoa testuinguruan kokatzeko eta ondorioak ateratzeko.


Mintzamena


Irakurmena


Idazmena

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1146738966