Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Mikel Zalbide euskaltzain oso aukeratu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Mikel Zalbide Elustondo euskaltzain oso aukeratu du Euskaltzaindiak Urnietan (Gipuzkoa) egin duen osoko bilkuran. Patxi Altuna azpeitiarrak utzitako lekua beteko du Zalbidek Euskararen Akademian. > Akademiaren arauek agintzen duten legez, Zalbidek gehiengo osoa lortu du. > > Jakina denez, Zalbide zen Patxi Altuna euskaltzain zenaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra. Jose Antonio Arana Martija, Ana Toledo eta Henrike Knörr euskaltzainek aurkeztu zuten. > > > **Mikel Zalbide Elustondo** > > Donostian jaioa, 1951n. Nafarroako Unibertsitatean egin zituen unibertsitate-ikasketak. Industria-ingeniaria da. Egiten dituen hizkuntzak: euskara, gaztelania, alemana eta ingelesa. > > Euskarak landu gabe edo landu arin zituen alorretan hasi zen lanean, gaztetan. 1972an, artean ikasle zelarik, Elhuyar elkartearen eta izen bereko aldizkari teknikoaren sortzaileetarikoa izan zen. Zientzia-tekniken alorreko ikasmaterialak prestatzen eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu zuen parte, horrezaz gainera. > > 1976tik 1978ra bitartean Euskaltzaindiaren matematika-azpibatzordearen kide izan zen. > > 1978tik 1981era arte, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Institutuaren (UZEIren) zientzia-tekniken alorreko arduradun izan zen. Fisika, Kimika eta Matematika hiztegien prestakuntza-lanean jardun zuen, batetik. Lexiko-sorkuntzarako erabideen aztertzaile eta ikastaro-emaile izan zen, bestalde. UZEIk maileguzko hitzen idazkeraz eta ebakeraz eginiko sistematizazio-lanaren egile izana da, azkenik. > > 1979tik 1980ra, autonomia aurreko Eusko Kontseilu Nagusiak eta Bilboko (gero Euskal Herriko) Unibertsitateak sorturiko Planifikazio-batzorde mistoaren kide izan zen. Unibertsitate alorreko hizkuntza-normalkuntza bideratzeko azpibatzordea sortu zen bertan: euskal kulturarekiko unibertsitate-beharrizanen lan-taldea. Lan-talde horren arduradun izan zen. > > *1981*. urteaz geroztik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean ari da lanean, Euskara Zerbitzuaren buru delarik. Euskarazko eta ele biko irakaskuntza finkatzeko hainbat oinegitura-lanetan dihardu. Batez ere EGA agiriaren, Hezkuntzako HE1 eta HE2 hizkuntza-eskakizunen eta IRALE, EIMA eta NOLEGA programen koordinazio-lan teknikoan. Irakasteredu elebidunen osaeraz, ebaluazio-lanaz eta bilakaeraz egindako hainbat azterketa-lanetan eta datu-bilketatan ere jarduna da. Eskola-munduaren euskalduntze-saioa, eta saio horren ikuspegi soziolinguistikoa: hori du bere lanbidearen ardatz, azken mende-laurdenean. > > *1983*. urteaz geroztik euskaltzain urgazle da. Bi eratako langintzatan saiatu izan da bertan: Iker saileko hiztegigintza alorrean batetik, eta Jagon sailean bestetik. Batean zein bestean, bertako idazkari izana da zenbait urtez. > > Euskararen Aholku Batzordearen kide izana da, 1982tik 1990ra bitartean. Bertako Batzorde iraunkorreko kide ere bai. Geroztik ere, bertako Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalean partaide izana da (1997tik 2001era bitartean). > > > Irakasleen eta teknikarien prestakuntza-lanean dihardu, bestalde, etenik gabe. Honako esparru hauetan, batez ere: > > - a) Prestakuntza linguistikoan. Alfabetatze teknikozko hainbat ikastaro emandakoa da, batetik. Horrekin batera itzulpen-teknikei buruzko prestatze-saioak emanak ditu, zenbait urtez: IVAPeko itzultzaile-eskolan lehenik, eta EHUko itzulpen-ikasketetan gero. > > - b) Prestakuntza soziolinguistikoan. Mintzajardunaren gizarte-moldaeraz, luze-zabaleko mintzaldaketaz eta hizkuntza ahulak hezkuntza bidez indarberritzeko saioen zer-nolakoez hainbat ikastaro eta prestatze-saio emandakoa da. Gradu ondoko ikasketei dagokienez, HIZNETen ikastaro-emaile da 2001-02 ikasturtetik aurrera. Horren aurretik, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean eratu zuten gradu ondoko hizkuntza-plangintzako ikastaroetan ere irakasle izan zen. > > - c) Prestakuntza soziokulturalean. Curriculumaren euskal dimentsioa (CED) lantzen saiatu da hainbat urtez, eta horri buruzko hainbat saio praktiko eskainiak ditu. > > Argitara emandako lanak: > > - a) Liburuak. > > - (1981) Maileguzko hitzak: idazkera eta ebakera. Donostia: UZEI. > > - (1987) Hitz-elkarketa 1. LEF batzordearen lanak. Bilbo: Euskaltzaindia. > > - (1990) Euskal Irakaskuntza: 10 urte. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. > (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera: LEF batzordearen emaitzak, Euskaltzaindiaren gomendio-arauak. Bilbo: Euskaltzaindia. > > > - b) Artikuluak eta txostenak > > Azken hogei urteetako artikulu batzuk honako hauek dira. > > - (1988) Mende hasierako euskalgintza: urratsak eta hutsuneak. In <i>II. Euskal Mundu Biltzarra. Euskara-biltzarra.</i> Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. > > - (1990). Euskal Eskola, Asmo Zahar Bide Berri. In <i>Euskal Eskola Publikoaren Lehen Kongresua</i> (1, 211-271 or.). Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. > > - (1991). Eskola-giroko hizkuntza-erabileran eragiten duten faktoreen lehen azalpen-saioa. In <i>Eskola Hiztun Bila</i> (17-35 or.). Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. > > - (1993) Educational situation of the Basque Autonomous Community in Spain. Estrasburgo: Europako Kontseilua. > > - (1993) Zientzi hizkuntza irakaskuntzan: euskara teknikoaren izaeraz, iturburuaz eta egungo erabilmoduaz. Gasteiz: Eusko Ikaskuntza > > - (1994) Eskola-munduan erabiltzen den euskara: egungo egoera eta zenbait hobekuntza-bide , in *EUSKERA*,1994, > > - (1994) Hitz elkartuen osaera eta idazkera : gomendio-arauak prestatzeko erabili diren irizpideak, in Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra : Leioa, *EUSKERA*,1994 > > - (1994) "Maileguzko hitzen zenbait muga-arazo", in Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra : Gasteiz, *EUSKERA*, 1994 > > - (1998) "Normalización lingüística y escolaridad: un informe desde la sala de máquinas" in RIEV (Revista Internacional de los Estudios Vascos) 43, 2, 1998, 355-424. > > - (2000). "Irakas-sistemaren hizkuntz normalkuntza: nondik norakoaren ebaluazio-saio bat". In Eleria 5, 45-61. > > - (2002) "Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio?", in <i>Ikastolen IX. Jardunaldi Pedagogikoak</i>. Donostia:EHIK. > > - (2003) "Hendai-Hondarribietako biltzarrak, XX. mendeko hizkuntz plangintzaren iturburu" in <i>Euskaltzaleen Biltzarraren mendeurrena</i> / Sabino Arana Kultur Elkargoaren Jardunaldiak (2001). Bilbo: Sabino Arana Kultur Elkargoa. > > - (2004) "Hezkuntzaren kalitatea, elebitasunaren argitan". In <i>ikastetxea, kalitatearen gune</i> 196-212 or. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. > > - (2004) Hizkuntza-normalkuntzaren oinarrizko kontzeptuak, perspektiba sozioedukatiboan. In ULIBARRI proiektuaren prestakuntza-jardunaldia. Gasteiz. > > - (2005) Nicholas Gardner eta Mikel Zalbide "<i>"Basque Acquisition planning"</i>, in <i>International Journal of theSociology of Language</i>, 174, 55-72 or. > > - (2005) "A Basque perspective on the future of lesser used languages", in CAER (Education Society of the European Regions). Cardiff.<b> > > > > > <br> > Mikel Zalbidek <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (ikusteko gainean sakatu) > > - "Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1056974834 > > - "Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1086087086 > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1146153843/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com