Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» DBHtik aurrera ere jarraitu euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bizkaiko 36 udalerrik abian jarri dute Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskaraz ikasten jarraitzeko kanpaina. Kanpaina DBH bukatzear dauden gazteei zuzenduta dago eta *Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz* leloa oinarri hartuta 7.200 neska-mutilek jasoko dute kanpainaren berri etxean. > Joan den 2006ko otsailean, "1+1=bi":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1139476543 izeneko kanpaina zabaldu zen 2-3 urteko umeen matrikulazioa euskarazko ereduetan sustatzeko. Kanpaina horren ostean, ildo bereko beste ekimen bat abian jarri dute Bizkaiko hainbat udalek; oraingoa, DBH amaitu duten Bizkaiko gazteei bideratuta dago eta kanpaina Alkarbide bilguneak koordinatu du. > > *Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz* leloaren harira, oraingo kanpainaren xedea da DBHn euskaraz ikasi duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) euskaraz egitea eta gazteak bide hori hartzera bultzatzea. > > > **Athletic-etik Gatibura** > > > Kanpaina hau beren beregi prestatu da DBH ondoko ikasketak hasi behar dituzten gazteentzat. Kanpainaren euskarri nagusia honakoa da: Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, euskarazko ikasketak eskaintzen dituzten "ikastetxeen liburuxka":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/alkarbide_batxiler_kanpaina.pdf, eskualdeka antolatuta, eta bertan Batxilergoan eta Lanbide Heziketan Bizkaian eta inguruko zenbait herritan (Eibar, Laudio eta Amurrio) dagoen euskarazko eskaintzaren berri ematen da. > > Liburuxkak Gatibu talde ospetsuko Alex Sardui gernikarrak sinatutako gutuna daroa eta bertan, Alexek gazteak bultzatzen ditu DBHOn ere euskaraz ikasten segitzera, euskarak berebiziko garrantzia dauka-eta gure gizartean. > > *Zeurea da Aukera* kanpaina bigarren urtez zabalduko da aurten. Iaz, Athletic-eko jokalari Luis Prietok "animatu zituen":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1114606500 gazteak euskaraz ikasten segitzeko, eta aurten, Alex Sarduiren laguntzaz, kirolaren esparrutik musika arlora jo dugu. > > Liburuxkaz gain, sakelako telefonoa gordetzeko zorrotxoa -kanpainaren leloa idatzita daukala- jasoko dute kanpainaren hartzaile diren neska-mutilek. > > > **DBHtik aurrera, gaztelaniara errazago** > > > Gazte askok DBHra arteko ikasketak euskaraz egin arren, batxilergoan eta, batez ere, Lanbide Heziketan gaztelaniazko ereduetara jotzen dute. Erabaki hori hartzeko arrazoi ugari daude: eremu ez euskaldunetan bizi diren asko beldur izaten dira, uste dutelako euskarazko ereduetan ez direla aurrera egiteko gai izango; beste batzuek, aldiz, euskarazko irakaskuntza ez dela kalitate handikoa uste dute, datuek bestelakoa erakusten badute ere. > > > **Irakaskuntza ereduaren araberako ikasle kopurua** > > > Datuek argi erakusten dute gaztelaniarako dagoen joera. Bizkaiko datuei gagozkiela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 36.750 ikasle daude; horietatik 15.572 (% 42,40) D ereduan ari dira, 7.524 (% 20,50) B ereduan, 13.130 (% 35,70) A ereduan eta 524 (% 1,40) X ereduan. > > Batxilergoan, berriz, 15.911 ikasle matrikulatu dira aurtengo ikasturtean; horietatik 6.367k (% 40) D ereduan jarraitzen dute, 194 (% 1,20) B ereduan ari dira, 9.247 (% 58,10) A ereduan eta 103 (% 0,70) X ereduan. > > Lanbide Heziketan, ordea, erdi mailan, 5.799 ikasle daude matrikulatuta, horietako 590 (% 10,20) D ereduan ari dira, 109 (% 1,90) B ereduan eta 5.100 (% 87,90) A ereduan. Goi mailan erdi mailan baino ikasle gehixeago dago; guztira, 8.335 ikasle daude, horietatik 7.444 (% 89,30) A ereduan ari dira, 188 (% 2,30) B ereduan eta 703 (% 8,40) D ereduan. > > > **Sustatzaileak** > > > Kanpaina Bizkaiko 36 udalerritan zabalduko da. Hogeita hamasei udalerri horietan, 665.000 lagun bizi dira; kanpainaren zuzeneko hartzaileak, baina, udalerriotan bizi diren 7.200 gazte izango dira. > > Kanpainaren sustatzaileak: Bizkaiko 15 udalerri eta 3 mankomunitate (guztira, 36 udalerri):<table class="taula" align="right"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/argazkiak/2006/alkarbide_batxiler_kanpaina_270_2.png"></td></tr></table> > > - Amorebieta-Etxano > > - Arrigorriaga > > - Balmaseda > > - Basauri > > - Berango > > - Berriz > > - Bilbao > > - Elorrio > > - Enkarterri > > - Erandio > > - Etxebarri > > - Galdakao > > - Getxo > > - Gordexola > > - Markina-Xemein > > - Muskiz > > - Txorierri > > - Uribe Kosta > > Oraintsu abiatu den kanpaina hau DBHOko matrikulazio aldia hasi orduko zabaldu da, eta indarrean egongo da matrikulazioak iraun artean, hau da, 2006ko apirilaren 24tik maiatzaren 5era. > > > > > <br> > **(ALKARBIDE Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea da)** > > > > <br> > **Agiri interesgarriak** (ikusteko gainean sakatu) > > > - Bizkaiko 7.200 gazteri etxera iritsiko zaion liburuxka ikusi nahi baduzu, sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/alkarbide_batxiler_kanpaina.pdf > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (ikusteko gainean sakatu) > > - "Ikasketak euskaraz jarraitzeko kanpaina":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1114606500 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1145872139/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com