Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Irakurketa sustatzeko kanpaina

Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila / Kultura / 2006-04-21 / 07:00


"Munduan mundu asko daude. Irakur itzazu" lemapean, gaurtik hasita, apirileko azken hamar egunetan zehar, irakurketa sustatzeko kanpaina egingo du Eusko Jaurlaritzak. Gutxi irakurtzen duen edo batere irakurtzen ez duen publikoari zuzendua, kanpainan zehar liburutegia kalera irtengo da eta kalea liburutegira ekarriko.



Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kanpaina bat martxan jarri du irakurketa eta liburutegi publikoen (ELSN) zerbitzuak hiritar guztien artean sustatzeko. "Munduan mundu asko daude. Irakur itzazu" lemapean, proiektuak kultura eta komunikazio jarduerak ditu oinarri, publizitate kanpaina baten bitartez ezagutzera emango delarik, telebistan, irratian eta euskarri grafikoetan, hain zuzen ere, apirileko azken hamar egunetan, Liburuaren Munduko Eguna dela eta, hilaren 23an.

Helburua

Lan ildo honen helburu nagusia da gutxi irakurtzen duen pertsonak, edo tarteka besterik irakurtzen ez duenak (irakurle ahula, zenbait izendapenen arabera), mundu horretatik baztertua sentitzen baita, liburutegiari ikara galtzea.

Publiko mota honek arazoak izaten ditu liburutegira hurbiltzeko. Kultura eta kulturaren erakundeak gauza arrotza gertatzen zaizkio, eta ez du liburu edo egile jakin baten eskaera argirik. Erabili ohi dituen erreferentziak bere inguru hurbileko testuingurukoak izaten dira, hau da, familia edo lagunak eta komunikabideak. Publiko mota honek eskaera jakinik ez daukalarik, helburua da jendeak liburu bat hartzea, harekin prueba egin eta berriz uztera gonbidatzea, alegia, liburu egokia (edo egokiak) bilatzen saiatzea, pertsona jakin horri atsegin gertatuko zaiona.

Helburu nagusia, beraz, liburuek eta liburutegiek sor dezaketen ikara galtzen laguntzea da. Liburuak probatu egin behar direla ulertzen lagundu; irakurtzen hasten jakin behar da, eta, liburu bat gustukoa ez denean, uzten jakin.

Bigarren une batean, ez lehenago, nahi dira liburutegiarentzat bazkide berriak lortu. Ez dio axola zenbat diren bazkide berriak, baizik eta pixkana-pixkana normalean liburutegietatik urrun dauden gizarte talde edo sektoreetara iristea.

Lan-ildoak

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala (ELSN)

Liburutegien on-line sare batez osatua dago, non 218 (1) udal liburutegi dauden, 481.000 erregistro baino gehiago datu-basean konpartituz (hiritarrari eskaintzen zaizkion aleak 2 milioi inguruan dabiltza).

Liburutegi sare honek erabiltzaile-agiri bateratua eskaintzen du. On-line sare honen bidez, adibidez, erabiltzaileentzako zerbitzu berriak daude eskuragarri, halako moldez non irakurleei, dauden liburutegian daudela, aukera ematen zaien liburutegien artean sorturiko datu-base guztiak kontsultatzeko, baita ere interesgarri zaizkien dokumentuak eskatzeko.


Oin-oharrak

(1) 218 liburutegi (egoitza bat baino gehiago duten liburutegien sukurtsalak barne harturik).



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144322505