Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Euskaljakintza: euskara ikasteko motibazioa blogen bidez
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskarako ikasgaia gazteentzat erakargarriago bihurtzea lortu dute Ordiziako Jakintza Ikastolan, teknologia berrien erabilpena bultzatuz: euskaljakintza izeneko webloga sortu eta lantzen dute ikasleek irakasleekin batera. > **IKTeroak** > > > "euskaljakintza":http://euskaljakintza.blogsome.com/ Ordiziako "Jakintza Ikastolaren":http://www.jakintza.net/web/default.php IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) planaren garapenaren barruan kokatu behar da. > > Jakintza Ikastolan teknologia berriekin lotutako plangintza eta ekimenak eratu eta bultzatzeko talde bat dago, "IKTeroak":http://ikteroak.blogsome.com/ deritzona. Hauen dinamizazio lanaren ondorioz azken hilabeteetan hainbat tresna eratu dira blogen ildoa jorratuz. "euskaljakintza":http://euskaljakintza.blogsome.com/ horietako bat da, baina ikasketa mailaren arabera beste hauek ere aurki ditzakegu sarean: > > - "jakinminDBH":http://jakinmin.blogsome.com/, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen bloga > > - "jakinminLH":http://ordizia.blogsome.com/, Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleen bloga > > - "jakinstein":http://www.jakinstein.com/, Fisika mintegiko bloga > > > **Ikasleen motibazioaren bila** > > > Bi hitzetan esateko, "euskaljakintza":http://euskaljakintza.blogsome.com/ egitasmoa gelan teknologia berriak eta euskara uztartu nahi genituelako jaio zen. Ez genuen teknologia berrien erabilera informatikako klaseetara mugatu nahi. > > Horretaz gain, euskara irakasgaian ikasleen aldetik motibazio falta nabarmena sumatu genuen. Selektibitateari begira beste irakasgai batzuetan jartzen zuten bere indar guztia, euskara pixka bat alde batera utziz, eta honekin zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. > > > **Internet, testuliburu berria** > > > Gauzak horrela, testu liburua baztertu eta maila honetan (DBHO 2) eman beharreko eduki guztiak blog honetan integratu genituen. Ikasleek ekoizten dituzte ikasi eta landu beharreko materialak, nik gidatuta, eta sortzen dugun guztia denon eskura sarean jartzen dugu, "gure lanak":http://euskaljakintza.blogsome.com/EUSKALKIAK atalean. > > Bestalde, euskarazko baliabideen bilduma egiten ere saiatu gara, sarean topatu duguna eta guk erantsitakoa. Blogaren hasierako orrialdean eskuinetara dagoen zutabean aurki ditzakegu guztiak. > > Eta, azkenik, ikasleak kazetari bihurtu ditugu. Egunero-egunero ikasleen ekoizpenak argitaratzen ditut. Ebaluazio bakoitzeko hainbat idatzi egiten dituzte, baldintza jakin batzuk jarraituz. Ikusi egin behar hasiera-hasieran idazten zituztenak eta oraingoak!!! > > > **Emaitzak** > > > Ikasleen motibazioa izugarri igo da, eta euskararen hedapenean parte hartzen ari direla jakiteak asko pozten ditu. Hitz batean esateko, balorazioa oso positiboa da. > > > <br> > **(MAITE GOŅI EIZMENDI Euskara irakaslea eta euskaljakintza proiektuaren arduraduna da Jakintza Ikastolan)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144318153/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com