Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Euskaljakintza: euskara ikasteko motibazioa blogen bidez

Euskaljakintza: euskara ikasteko motibazioa blogen bidez

2006-05-08 / 07:09 / Maite Goņi Eizmendi   INTERNET

Euskarako ikasgaia gazteentzat erakargarriago bihurtzea lortu dute Ordiziako Jakintza Ikastolan, teknologia berrien erabilpena bultzatuz: euskaljakintza izeneko webloga sortu eta lantzen dute ikasleek irakasleekin batera.

IKTeroak

IKTeroak

euskaljakintza Ordiziako Jakintza Ikastolaren IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) planaren garapenaren barruan kokatu behar da.

Jakintza Ikastolan teknologia berriekin lotutako plangintza eta ekimenak eratu eta bultzatzeko talde bat dago, IKTeroak deritzona. Hauen dinamizazio lanaren ondorioz azken hilabeteetan hainbat tresna eratu dira blogen ildoa jorratuz. euskaljakintza horietako bat da, baina ikasketa mailaren arabera beste hauek ere aurki ditzakegu sarean:

  • jakinminDBH, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen bloga
  • jakinminLH, Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleen bloga
  • jakinstein, Fisika mintegiko bloga

Ikasleen motibazioaren bila

Bi hitzetan esateko, euskaljakintza egitasmoa gelan teknologia berriak eta euskara uztartu nahi genituelako jaio zen. Ez genuen teknologia berrien erabilera informatikako klaseetara mugatu nahi.

Horretaz gain, euskara irakasgaian ikasleen aldetik motibazio falta nabarmena sumatu genuen. Selektibitateari begira beste irakasgai batzuetan jartzen zuten bere indar guztia, euskara pixka bat alde batera utziz, eta honekin zerbait egin behar genuela pentsatu genuen.

Internet, testuliburu berria

Gauzak horrela, testu liburua baztertu eta maila honetan (DBHO 2) eman beharreko eduki guztiak blog honetan integratu genituen. Ikasleek ekoizten dituzte ikasi eta landu beharreko materialak, nik gidatuta, eta sortzen dugun guztia denon eskura sarean jartzen dugu, gure lanak atalean.

Bestalde, euskarazko baliabideen bilduma egiten ere saiatu gara, sarean topatu duguna eta guk erantsitakoa. Blogaren hasierako orrialdean eskuinetara dagoen zutabean aurki ditzakegu guztiak.

Eta, azkenik, ikasleak kazetari bihurtu ditugu. Egunero-egunero ikasleen ekoizpenak argitaratzen ditut. Ebaluazio bakoitzeko hainbat idatzi egiten dituzte, baldintza jakin batzuk jarraituz. Ikusi egin behar hasiera-hasieran idazten zituztenak eta oraingoak!!!

Emaitzak

Ikasleen motibazioa izugarri igo da, eta euskararen hedapenean parte hartzen ari direla jakiteak asko pozten ditu. Hitz batean esateko, balorazioa oso positiboa da.


(MAITE GOŅI EIZMENDI Euskara irakaslea eta euskaljakintza proiektuaren arduraduna da Jakintza Ikastolan)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com